Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Ezkontzak : Fondoko lasterketa txekearen konpasean

Ezkontza bateko gastuak 10.000 eta 43.000 euro artean ohi dabiltza egun. Munta horretako parte handia oturuntzera doa, otorduak jatun bakoitzeko 60 eurotik 125 euroraino doazelako, barra libre barne

Musikari, 600 euroko kanona

/imgs/20070401/img.informe.06.jpg “Paquito Chocolatero” pasodobleak ez du huts egingo Espainiako ezkontza “jator” bakar batean ere. Bazkalondo edo afalostea musikaren konpasean girotzeak -orkeztra edo DJ aparte- 600 euroko gastua eragiten du, horixe baita jatetxeak, bertan joko diren doinuengatik, Espainiako Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiari ordaindu behar dieten batez besteko kanona. Alacanteko (Espainia) Merkatal Alorreko Lehen Epaitegiko titularrak oraindik orain elkarte horri baimena eman dio eztei-oturuntzetako musikagatik kobra dezan.

Magistratuaren iritziz, ezkontzak ez dira zorrotz-zorrotzean egintza pribatuak. Horri esker, Espainiako Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiak, oturuntzetako musikagatik ostatuei kanona exijitzeko lege-oinarria erdietsi du. Ez litzateke beste horrenbeste gertatuko doinuak Beethoven, Chopin, Bach, Vivaldi edo beste zeinahi erromantiko edo klasikorenak balira. Obra horien autoreak duela 70 urte baino gehiago hil zirenez, musika-kanona ordaintzeko obligaziotik at daude, jabetza publikoko ekoizpenak direlako, indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeko 26. artikuluak xedatua duenez. Printzipioz kuota hori ezkongaiek ordaintzen ez dutenez (jatetxea baita arduraduna) kostu hori ezkonberriek ordaindu beharko duten fakturan agertuko da, aldez edo moldez.

Ezkontza arandiaz gozatzeko aholkuak...

  • /imgs/20070401/img.informe.07.jpgPlanifika itzazue gastuak. Aurreikuspena eta planifikazioa lagungarri ederrak dira honelako ospakizunetan. Ez utzi den-dena azken egunerako.
  • Ez onartu ezkontzak ekonomia hondatzea: egin zeuen ahalbideen araberako aurrekontua
  • Kasu guzti-guztietan, jar zaitezte profesionalen eskuetan.
  • Hasi urtebete lehenago prezioak konparatzen aukerarik hoberenaren bila.
  • Musika, argazkilari, lore eta janarien prezioak konparatu beharko dituzue, gutxienez.
  • Janaria egiteko tokia aukeratzean, ez itsutu eskainiko zaizkizuen deskontu edo opariekin: horiek otorduaren prezioan sartuta daude. Janariaren prezioan apainketa eta oinarrizko minutak sartu ohi diren arren, hobe duzue, erreserba egin aurretik, gorabehera horietaz, otorduko jakiez, hauek aldatzeko aukerez eta beste hainbatez informazio zehatza jasotzea. Saia zaitezte kontratua, baldintza guztiak barne, idatziz formalizatzen eta, eguna iritsi baino lehenago, otordua dastatzen.
  • Zehaztu barra libre zertan den: edari marka eta motak, zenbat ordutan egongo den zabalik, nola ordainduko den, etc (honakoa, adibidez, aurretiaz adostutako kopuru bat izan daiteke, laguneko, edo hartuko diren kontsumizioen araberakoa).
  • Ez ahantzi: bai orkestrak, bai disc-jockeyak ere, musikaren copyright edo autore-eskubideak sar ditzakete fakturan.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak