Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Ezkontzak : Fondoko lasterketa txekearen konpasean

Ezkontza bateko gastuak 10.000 eta 43.000 euro artean ohi dabiltza egun. Munta horretako parte handia oturuntzera doa, otorduak jatun bakoitzeko 60 eurotik 125 euroraino doazelako, barra libre barne

Patrika guztien araberako aurrekontuak

/imgs/20070401/img.informe.03.jpg Konbentzioek eta gizarte azturek aginduta, ezkontzak ezinbestekoak ditu hainbat “apaingarri” ausazko bezain onartuak, orokorki: arropa berezia, inbitatuentzako oturuntza, loreak, luxuzko automobila, opariak, musika, eztei gaua eta eztei bidaia.

Erlijiosoa izan, zibila izan, andregaia da ezkontzako “izarra”. Zuri dirdiratsu eta xarmangarri agertzeak ere badu prezioa: 800 eurotik 6.000 eurora arte, gutxienez. Gehitu horri osagarriak (barne arropa, oinetakoak, lore txorta), orrazketa eta makillajea (beste euro batzuk: 330 – 1.950, hor nonbait).

/imgs/20070401/img.informe.04.jpgSenargaia geroz eta protagonismo handiagoa bereganatzen ari da eta, bere arropa hagitz merkeagoa bada ere, batetik besterako aldeak izugarri txikitzen ari dira egunez egun. Gizonezkoak trajea edo txakea janzteko aukera du 400 euro inguru ordainduta (90 euro alokatzen badu eta 360, berriz, erostea deliberatzekotan). Goazen aurrera. Gainerakoen zerrenda luzea da eta, gainera, hauek erosi egiten dituzte senargai gehienek: alkandora, txalekoa, gorbata, papar-hegaleko zapia, oinetakoak… Badira beste osagarri batzuk, hala nola eraztunak, inbitazio txartelak, eliza eta ibilgailuak apaintzeko loreak, argazki eta bideo erreportajeak, musika, girotze lanak, oroigarriak… 1.940 eta 9.200 euro arteko dirutza, hitz batez.

Hala eta guztiz, aurrekontuaren partida behinena oturuntzak kenduko du. Biote gutxik egiten diote muzin otorduari: beste hainbat detaile inbitatuek ikusi ere egingo ez dituzten bitartean, janariak itxura eskasa ematea ezteiaren porrotaren sinonimotzat har daiteke. Aperitibo batez osaturiko bazkari edo afari merkea, jatuneko, 60 euro kosta daiteke aise. Otordu zabalagoa, barra libre eta guzti, egitearen prezioa, berriz, 125 euroraino igoko litzateke laguneko, batez beste. Egun seinalatu horren zurrunbiloa amaitutakoan, Espainiako ezkongaien helmuga gogokoena Karibeko luxuzko hotela da, zerbitzu guztiak barne. Prezioa aldiaren (udaldia, negutea, etab.) arabera aldatzen bada ere, horrelako toki batean zortzi egun emateak bikoteari 3.000 eta 6.000 euro arteko zuloa eragingo dio. Gutiziak aparte.

Eztei erreportajea: inoiz ezkongaiek aukeratzen dute

/imgs/20070401/img.informe.05.jpg Argazkigintzako profesionalen kolektiboek eta bikote ezkongaiek aspaldi honetan ospakizunaren erreportajea nork egingo duen askatasunez aukeratzeko unean eragozpenak ezartzen zaizkiela salatu izan dute hamaikatan. Erretore eta jatetxe batzuek beren argazkilariak esklusibaz hertsatzen dituzte, nahitaez, beraiek ezarritako baldintza jakin batzuk onartu ezean oturuntzak eta, areago, ospakizun osoak, galarazteraino. Geroz eta ohikoago bihurtzen ari den jokaera horrek, ezkongaien erabakitzeko ahalmena mugatzeaz gainera, eliza, jatetxe eta argazki-enpresa batzuei sekulako etekin ekonomikoak ekartzen dizkie.

Esklusiba horiei zukurik erauzten ez dieten kontsumitzaileek eta argazkilari gehientsuek salatzen dituzten gehiegikeria horien aurrean, auzitegiek epaia eman dute: ospakizuna antolatu, protagonizatu eta ordaintzen dutenek hautaturiko profesionalari horrelako lekuetarako sarrera debekatzea ez da zilegi. Horrenbestez, erretoreak ezin diezaioke uko egin ezkontza egiteari, berak benedikaturiko enpresaren argazkigintza-zerbitzuak ezkongaiek kontratatu nahi izan ez dituztelako, arrazoi horretan oin harturik parrokia horretako ohiko argazkilariek edota jatetxeek uko egin ezin diezaioketen bezalaxe.

Areago, ospakizuna protagonizatzen eta ordaintzen dutenek aukeratutako profesionalari sarrera debekatzea legez kanpokoa dela xedatua dago epai bat baino gehiagotan. Jatetxe batzuek ezarriak dituzten “irudi-zerbitzuak kontratatzeko klausulak” gehiegizkoak dira, batetik, interesatuek eskatu ez duten zerbitzu bat ematea derrigortua dutelako eta, bestetik, ez Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorra, ez Espainiako Kode Zibilean agertzen den aldebikotasuna ere errespetatzen ez dutelako. Horrenbeste, baliogabekotzat jo dira.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak