Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.

Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Flan ontziratuak: jogurt batek adina kaloria, baina gehigarri gehiago

8 flanak, banan banan

Danet arrautzaduna

  • Lau ontziko paketean dator, eta ontzi bakoitzak 110 gramo ditu. Kiloak 3,11 euro balio du. Hau izan da merkeena arrautzaz egindakoen artean.
  • Kalitate-prezioak aintzat hartuta, honek lortu du emaitza onena
  • Oinarrizko osagaiak: esne gaingabetua, arrautza, azukrea eta karamelua.
  • Etiketa gaizki emana du: ontzian jarritako irudien bidez ematen du osagai baten berria (esnearen berri), eta etiketan ez du esaten zein kopurutan duen osagai hori.
  • Beste flan arrautzadunek baino gantz gu-txiago du. Danet etxeko honek % 2,3 du gantza, eta besteek, % 3 eta % 4 artean daukate. *Esne gaingabetuarekin egina da, eta ez darama esne-gainik. Etiketan esaten du % 23 daukala arrautza (aipamen hori egiten duten beste biek % 21 eta % 12 daukate). Ez du energia askorik ematen: 123 kaloria ehun gramo bakoitzeko.
  • Gehigarri lodigarririk ez duen bakarra da. Koloragarri natural bat dauka: E-160b edo bixina.
  • Dastatze proban 6,9 puntu lortu ditu, eta besteak baino gehiago gustatu zaie dasta-tzaileei. "Zapore naturala" antzeman diote, eta "leuntasuna" atsegin izan dute.
  • Zapore gutxi samar duela ere esan dute.

La Lechera arrautzaduna

  • Lau ontziko paketean dator, eta ontzi bakoitzak 100 gramo ditu. Kiloak 4,52 euro balio du, garestienak adina ia.
  • Elikadura aipamen hauxe egiten du etiketan: "% 3 soilik du koipekia". Esandakoa betetzen du.
  • Oinarrizko osagaiak: esne gaingabetua, esne osoa, arrautza, azukrea, karamelua eta arto almidoi moldatua.
  • Flan honek % 60 du esnea, Dhull eta Danet etxeetako arrautzadunek baino gehiago (% 50 inguruan dabiltza).
  • Gehigarriak (etiketan ageri direnak): lodigarriak (egonkortzaileak edo gelifikatzaileak). Honi ere lurrinak erantsi dizkiote, baina ez du koloragarririk.
  • Dastatze proban 5,7 puntu lortu ditu: " zapore naturala" gustatu zaie, baina ez dute atsegin izan zer "ahogozo" uzten duen; "karamelu gutxi" daukala iruditu zaie.

Dhul arrautzaduna

  • Lau ontziko paketean dator, eta ontzi bakoitzak 110 gramo ditu. Kiloak 4,81 euro balio du. Hau izan da garestiena zortzi flanen artean.
  • Oinarrizko osagaiak: esnea, esne gaingabetua, arrautza, azukrea, karamelua eta esne proteinak.
  • Flan guztietan, honek dauka gantz gehien (% 3,9), nahiz eta honek ere ez duen asko. Kaloriak ere besteek baino gehiago dauzka (156, ehun gramo bakoitzeko), eta azukreak ere bai guztira (% 21).
  • Gehigarriak (etiketan ageri direnak): lodigarriak (egonkortzaileak edo gelifikatzaileak). Lurrinak erantsi dizkiote. *Kontserbagarriak daramatzan flan bakarra da (E-202, potasio sorbatoa).
  • Dastatze proban 6,5 puntu lortu ditu: "kolorea" izan dute gustuko, baina "trinkoa" eta "lehorra" iruditu zaie.

Pascual arrautzaduna

  • Lau ontziko paketean dator, eta ontzi bakoitzak 100 gramo ditu. Kiloak 3,23 euro balio du (ez dago alde handirik arrautzaz egindako merkeenetik hona).
  • Elikadura aipamen hauek egiten ditu etiketan: "% 38 gantz gutxiago" eta "kontserbagarririk gabea". Bigarren aipamenak egia dio; lehenengoan ere egia ote dioen, hori ezin da ziur esan, ez baitago argi zerekin alderatzen duen.
  • Oinarrizko osagaiak: esne gaingabetua, arrautza, azukrea, karamelua, esne-gaina eta arto almidoi moldatua.
  • Etiketa gaizki emana du: ontzian jarritako irudien bidez ematen du osagai baten berria (esnearen berri), eta etiketan ez du esaten zein kopurutan duen osagai hori. Flan honek % 60 du esnea, Dhull eta Danet etxeetako arrautzadunek baino gehiago (% 50 inguruan dabiltza). Etiketan esaten du % 12 daukala arrautza (aipamen hori egiten duten beste biek % 20 baino gehiago daukatela esaten dute).
  • Esne-gaina duela adierazten du, eta zenbat gantz duen ikusita (% 3,2, beste flan arrautzadun batzuek baino gehiago), hala izango da.
  • Gehigarriak (etiketan ageri direnak): lodigarriak (egonkortzaileak edo gelifikatzaileak). Koloragarri naturala erantsi diote: karotenoa.
  • Dastatze proban 6,2 puntu lortu ditu: "loditasuna" gustatu zaie, baina ez dute atsegin izan zer "ahogozo" uzten duen.

Danet banillazkoa

  • Lau ontziko paketean dator, eta ontzi bakoitzak 100 gramo ditu. Kiloak 2,79 euro balio du.
  • Oinarrizko osagaiak: esne partzialki gaingabetua, azukrea, esne gaingabetu kon-tzentratua edo esne hautsa, karamelua eta arto almidoia. Banillazkoetan, esne gehien duenetakoa da guk aztertu ditugunetatik: ia % 100 esnea da, eta beste bitan % 80 inguru da.
  • Gantza % 2,2 du, eta kaloriak 115 ehun gramo bakoitzeko; banillazko beste bi flanek baino gehiago ditu bai bata eta bai bestea, baina gehiegirik gabe.
  • Gehigarriak (etiketan ageri direnak): lodigarriak (egonkortzaileak edo gelifikatzaileak). Arto almidoia erantsi diote. *Koloragarriak ditu, ez naturalak. Lurrinak ere erantsi dizkiote.
  • Dastatze proban 6,3 puntu lortu ditu: "loditasuna" gustatu zaio jendeari. Aipamen txarrik ez dute egin flan honi buruz.

La Lechera Flanby banillazkoa

  • Lau ontziko paketean dator, eta ontzi bakoitzak 100 gramo ditu. Kiloak 2,89 euro balio du.
  • Elikadura aipamen hauek egiten ditu etiketan: "% 75 esnea" eta "% 0,8 soilik koipekia").
  • Oinarrizko osagaiak: esne partzialki gaingabetua, azukrea, karamelua, almidoi moldatua eta esne hauts gaingabetua.
  • Gehigarriak (etiketan ageri direnak): lodigarriak (egonkortzaileak edo gelifikatzaileak). Almidoi moldatua darama. Koloragarri bakarra dauka, naturala: E-160a, karotenoa. Lurrina ere erantsi diote (banilla).
  • Gantza % 1 soilik dauka eta 99 kaloria ematen ditu ehun gramo bakoitzeko.
  • Dastatze proban 6,2 puntu lortu ditu: "kolorea" gustatu zaie, baina ez "itxura". Jendeari "artifiziala" iruditu zaio.

Dhul banillazkoa

  • 500 gramoko ontzian dator. Kiloak 3,7 euro balio du. Hau da garestiena banillazkoen artean.
  • Elikadura aipamen hau egiten du etiketan: "% 0 koipekia". Azterketak erakutsi du % 0,2 duela gantza; egokitzat jo dugu aipamena.
  • Oinarrizko osagaiak: esne hauts gaingabetua (berrosatua), azukrea, karamelua eta almidoi moldatua. Banillazkoetan, esne gehien duenetakoa da guk aztertu ditugunetatik: ia % 100 esnea da, eta beste bitan % 80 inguru da. Gantz gutxien duen flana hauxe da zortzietatik: % 0,2 soilik du. Kaloria gutxi ematen ditu (95, egun gramo bakoitzeko).
  • Gehigarriak (etiketan ageri direnak): lodigarriak (egonkortzaileak edo gelifikatzaileak). Almidoi moldatua darama. Zenbait koloragarri ditu, ez naturalak. Lurrinak ere erantsi dizkiote.
  • Dastatze proban 6,2 puntu lortu ditu: "kolorea" gustatu zaie, eta "leuntasuna" ere bai.

Pascual banillazkoa

  • Lau ontziko paketean dator, eta ontzi bakoitzak 100 gramo ditu. Kiloak 2,58 euro balio du. Aztertu ditugun zortzi flanetan, hauxe da merkeena.
  • Elikadura aipamen hau egiten du etiketan: "kontserbagarririk gabea".
  • Etiketa gaizki emana du: ontzian jarritako irudien bidez ematen du osagai baten berria (esnearen berri), eta etiketan ez du esaten zein kopurutan duen osagai hori.
  • Oinarrizko osagaiak: esne gaingabetua, azukrea, karamelua, esne-gaina eta almidoi moldatua.
  • Gantza % 2,1 dauka eta 112 kaloria ematen ditu egun gramo bakoitzeko; banillazko beste bi flanenak baino dezente handiagoak dira kopuru horiek, baina ez dira gehiegizkoak ere.
  • Gehigarriak (etiketan ageri direnak): lodigarriak (egonkortzaileak edo gelifikatzaileak). Zenbait koloragarri daramatza, ez naturalak. Lurrinak ere erantsi dizkiote.
  • Dastatze proban 6,2 puntu lortu ditu: "kolorea" gustatu zaio jendeari, baina "desegin" egiten dela esan dute.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak