Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Familia ugariak

Familia ugarietara diru gutxien bideratzen duen Europako Estatua Espainia da, Grezia eta Portugaletik dezente beherago

Estatuko laguntzak

  • Etxebizitza. /imgs/20061101/img.informe.03.jpg Babes ofizialeko etxebizitzetan lehentasuna, hainbat baldintza betez gero. Jarduera babesgarrien erregimenpeko etxebizitzak sustatu eta erosteko hitzarturik, kreditu erakunde publiko zein pribatuek emaniko lehentasunezko mailegu kualifikatuak hartzeko lehentasuna onesten du Legeak. Babespeko etxebizitzaren osaketa edo azalera eskas gertatzen denean, familia ugari bakar bati horizontal zein bertikalki unitate bakar bat osa dezaketen etxebizitza bi edo gehiago esleitu ahal izango zaizkio, kasuan kasuko azalera-mugen barnean.
  • Erditze anitzengatiko prestazioa. Izaera unibertsaleko ordaintze bakarra: 2.163,60 euro bikiengatik, 4.327,20 euro hirukiengatik eta 6.490,80 euro erditze horretan lau ume edo gehiago jaio badira.
  • Hirugarrengo eta hurrengo seme-alabengatiko prestazioa. Ume bakoitzeko 450,76 euro da, baldin eta familia ugari horren urteko diru-sarrerak 14.990,94 euro baino handiagoak ez badira, beren kargurako hiru seme-alaba badituzte; laugarren seme-alabatik aurrera, gehikuntza 2.428,11 euro izango da ume bakoitzeko. Diru-sarreren muga hori gainditu ahal izango da, hobaridunaren diru-sarrerak -xedatutako muga hori baino handiagoak badira ere- munta hori gehi 450,6 euroren (hots, hirugarrengo edo hurrengo seme-alaben jaiotzagatiko prestazio ekonomikoa) batura baino txikiagoak direnean.
  • Errenta zerga. Seme-alabengatiko famili gutxienekoaren balorazioa 2.200 euro da, urteko, hirugarren seme-alabagatik eta 2.300 euro, berriz, laugarrengo eta hurrengo seme-alabengatik; horiek, PFEZen oinarritik kendu behar dira. Ezintasunen kasuan, seme-alabengatiko famili gutxienekoarengatiko kopuruez gainera, seme-alaba ezindu bakoitzeko (%33 baino handiago eta %65 baino txikiago den ezintasunaz ari gara) 2.000 eurotan finkatu da urteko laguntza eta 5.000 euro urteko eta seme-alaba ezindu bakoitzeko, honen ezintasuna %65etik gorakoa denean.
  • Ibilgailuaren zerga. Gutxienez bost plaza eta gehienez bederatzi (gidariarena barne) dituzten motordun ibilgailuen matrikulazio zergaren %50eko deskontua, ibilgailu horiek familia ugariek bakar-bakarrik erabiltzekoak direnean.
  • Irakaskuntza. Unibertsitate eta eskola publikoetako tasen eta matrikulen prezioaren murrizketa: %50ekoa familia ugari arrunta denean eta erabateko doakotasuna kategoria berezikoa denean.
  • Herriarteko garraioa. Zerbitzu honen prezioaren murrizpena: %20koa familia ugari arrunta denean eta %50ekoa kategoria berezikoa denean. Airezko garraioan %5 eta %10eko deskontuak egingo zaizkie.
  • Zaintzaileak kontratatzeagatiko hobari. Enplegu emailearen kontura, gizarte-segurantzaren kuoten %45eko hobaria, guraso edo seme-alabaren batek jarduera profesionala etxetik kanpo egiten duenean edo lanean aritzeko ezindua dagoenean. Kategoria bereziko familietan ez da derrigorrezkoa izango guraso biek diru-bide den jarduera etxetik kanpo egitea. Hobari hau, familia ugariaren izaera aitortua duen famili unitate bakoitzeko zaintzaile bakar bat kontratatzearren bakarrik aplikatu ahal izango da.
  • Ondasun higiezinen gaineko zerga (IBI). Tokiko Ogasunen Lege aldaketak eskuduntzak eman dizkie udalei, hauek ondasun higiezinen gaineko zergaren %90erainoko deskontuak ezar ditzaten. Aukera hori udal bakoitzak bere irizpidearen arabera aplikatzen du.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak