Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.
Etxea pertsona zaharrentzat egokitzea : Eragozpenik gabeko etxebizitza
Zaharrak autonomoak izango badira, oztopoak ezabatu eta segurtasuna bermatzea, ezinbesteko
Aldaketa orokorrak
Argindar eta argien instalazioa:
- Hariek ez dute pasabideetan egon behar.
- Pizkailuak, ugari, toki estrategikoetan kokatuko dira:
- Eskaileraren hasiera eta amaieran.
- Oheburuan.
- Korridoreen hasiera eta amaieran.
- Hobe pizgailu konmutatuak jartzea, argia hainbat tokitatik piztu eta itzaltzeko aukera ematen dutenak. Hobe, iluntasunean ikusgarri egiteko, fosforeszenteak izan edo argitxo bat badaukate. Zorutik 90 – 100 cm-tara instalatu behar dira.
- Entxufe ugari jarri behar dira, luzagarriak baliatu behar ez izateko. Pizkailuen altuera berean edo, gutxienez, zorutik 40 cm-tara kokatu behar dira.
- Argi-iturriek orientatzeko modukoak izan behar dute (aurrez aurre edukitzearen ondorioz ez itsutzeko) eta intentsitatez erregulagarriak, argitasuna unean uneko premietara egokitzeko.
Zoruak:
- Lauak izango dira, koskarik gabeak (batzuetan, terraza eta balkoirako sarbideek badituzte horrelakoak), ez labainkorrak.
- Hobe alfonbrarik ez jartzea.
- Eskailera-mailarik baldin bada, seinaleztatuak egongo dira eta beraiek gainditzeko elementuak izango dituzte.
- Pertsona zaharra aulki gurpildunean ez dabilenean, zorurik hoberena ile motzeko moketa da: frogatua dagoen bezala, horrelakoetan femur muturreko haustura gutxiago gertatzen dira.
- Egurrezko zoruak, ez labaintzeko moduko argizariekin tratatzen direnean seguruago gertatzen dira.
Altzariak:
- Pasabidea eragozten duten altzari edota bestelako objektuak albo batean jarri behar dira.
- Hari elektrikoak, jostailuak eta gainerako objektuak kendu behar dira pasabideetatik.
- Ahal den heinean, altzarien ertzek borobilduak izan behar dute.
- Aulki gurpilduna erabiltzea beharrezkoa denean, etxebizitza osoan ibili ahal izango dela aurreikusi behar da.
- Pertsianak altxa eta jaisteko mekanismo elektrikoak eroso eta seguruagoak dira.
- Ateek zabalak izan behar dute, 80 zentimetrokoak gutxienez.
Eduki honen barruko orrialdekatzea
- Joan aurreko orrira: « Eragozpenik gabeko etxebizitza
- Orri honetan zaude: [Or. 2 de 4]
- Joan hurrengo orrialdera Egokipena, gelaz gela »