Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Erreklamazioak produktu eta zerbitzuengatik : Epeak betetzea, lehenengo baldintza

Ondasun Higigarrien garantia

Erreklamatzeko motiboa: ondasuna akastuna da.
Epea:/imgs/20041101/informe02.jpg bi urte ondasun berrietarako eta urte bat bigarren eskukoetarako (hori da saltzaileari ondasunen garantia bete behar duela erreklamatzeko epea). Fabrikatzaileak ez duela garantia bete salatzeko epaitegira jo behar izanez gero, epea hiru urtekoa da produktu akastuna erosi den datatik.
Oharrak: ondasuna erosi denetik sei hilabete igaro eta gero, kontsumitzaileari dagokio akatsa erosterakoan existitzen zela frogatzea, eta horrek asko zailtzen du erreklamazioa. Aholkua: eskatu lehenbailehen garantia betetzeko.

Ondasun Higiezinen txandakako aprobetxamendua (Multijabetza)

Erreklamatzeko motiboak: kontsumitzaileak iritzia aldatu du, kontratuak hutsuneak daude edo informazioari buruzko hutsuneak…
Epea: 10 egun inolako motiborik aurkeztu gabe sinatutako kontratuan atzera egiteko. Hiru hilabete kontratua eteteko kontratuan edo informazioan hutsuneak egon direlako. Lau urte kontratua epaiketan baliogabetzeko, kontsumitzaileari ez bazitzaion erosten ari zenaz informaziorik eman.
Oharrak: jakinarazpenak gutun ziurtatu, buro fax, telegrama edo notarioaren agiriz egin behar dira eta, dagokionean, detektatutako irregulartasunak edo akatsak adierazi behar dira.

Engainua eta manipulazioa kontratua sinatzean

Erreklamatzeko motiboak: kontratu bat errakuntzaz edo engainu bidez sinatzea.
Epea: lau urte auzitara jotzeko kontratua sinatu denetik.
Oharrak: saltzaileak kontsumitzaileari eragindako errakuntzagatik edo engainuagatik eska daiteke kontratu bat baliogabetzeko.
Non erreklamatu: enpresa edo establezimenduan bertan, hiriko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoan, Erkidego Autonomoko Kontsumo Zuzendaritza Nagusian edo Espainiako Kontsumo Institutuan, ordena horretan.

Urrutiko salmentak (Telefonoa, Internet)

Erreklamatzeko motiboak: ondasuna ez da eroslearen gustukoa.
Epea: kausarik adierazi gabe produktua itzultzeko zazpi egun produktua jaso denetik (atzera botatzea esaten zaio). Beste kontu bat da produktua akastuna izatea eta, orduan, garantiaren arabera erreklamatu ahal izango da, horrek ezartzen dituen epeekin.
Oharrak: salbuetsita geratzen dira kontsumitzailearen zehaztapenetan oinarrituta egindako ondasunen kontratuak, pertsonalizatuak edo, duten ezaugarriengatik edo azkar hondatu edo iraungi daitezkeelako, itzuli ezin direnak. Salbuetsita daude baita ere kontsumitzaileak prezintua kendu dien entzutezko edo bideo grabazioak, diskoak eta programa informatikoak; eguneroko prentsa, aldizkako argitalpenak eta aldizkariak; eta prezioa saltzaileak kontrolatu ezin dituen finantza merkatuko gorabeheren mende duten ondasunak. Gainera, kontratua eteteko erosleak hiru hilabeteko epea dauka, produktua jaso duenetik, baldin eta horrekin batera ez badu garantia, salmenta ondoko zerbitzu, saltzailearen identifikazio, kontratua eteteko baldintza eta abarri buruzko informazioa jaso. Informazio hori hiru hilabeteko epe horren barruan ematen bada, produktua atzera botatzeko zazpi laneguneko epea informazio guztia jaso denetik hasiko da kontatzen.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak