Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Azterketa dokumentala egin dugu Espainiako Estatuan elikagaien inguruko publizitatea zertan den jakiteko : Elikagaien publizitatea: nahasmenaren mehatxua

Nutrizio arloko adituek eta zientzialariek diote elikagaien publizitateak kontzeptu nahasgarriak eta neurriz kanpokoak erabiltzen dituela, eta okerreko itxaropenak eragiten dituela, nahiz eta legea eta kode etikoak saiatzen diren kontsumitzaileak babesten

Estrategiak eta arauak

Estrategiak

OINaren esanetan, “telebistako iragarkiak izan dira jakien eta edarien marketin estrategian nagusia oraintsu arte”. Baina beste batzuk ere sortu dira: informazio deigarria jartzea elikagaien bilgarrietan; produktuak (telebistako programetan eta bideo-jokoetan) txertatuz egiten den publizitate subliminala; Internet erabiltzea; babesletza, sustapenak; sariak; eta intereseko ekitaldietan eta lekuetan jarritako publizitatea, adibidez kirol ekitaldietan, ikastetxeetan, eta abar.

Consume y calla liburuan, Ana Isabel Gutierrez psikologoak zerrendatu egiten du enpresek zer-nolako trikimailuak erabiltzen dituzten beren elikagaiak saltzeko: sintaxiarekin, hitzekin edo irudiekin jolasten dira kontsumitzaileari eman nahi zaion mezua bideratzeko: “Zerbait iragartzen ari naizela tripa laztantzen badut irribarre batekin eta neure burua arin sentitzen dudala esaten badizuet, zuek zer ulertzen duzue?”.

VSF Justicia Alimentaria Global elkarte ekologistak, berriz, iragarkietan erabiltzen diren 9 amu zehatz nabarmentzen ditu: “naturala”, “aberastua”, “artisau erakoa”, “osasungarria”, “ezaugarri miragarriak”, “tradizionalak”, “etxean egina”, “0%” eta “light”. Naturala kontzeptuari dagokionez, Julio Basulto nutrizionistak honako azalpen hau ematen du: “Herritarrek natural hitza gauza osasungarriekin lotzen duten bitartean, ekoizleek erabili egin dezakete, adibidez, mila moldaketa fisiko-kimiko jasan dituen landare-estraktu batean, jatorriz, zalantzarik gabe, naturatik baitator landare hori”. Basultok oroitarazten du, Dietisten-Nutrizionisten Espainiako Elkarteko Berrikusketa, Azterketa eta Jarrera-Hartze Taldearen arabera (GREP-AEDN), iruzurrezko produktuek, oro har, izaten dituztela ezaugarri jakin batzuk: “Produktua, naturala denez, segurua ere badela iradokitzen duten baieztapenak eduki ohi dituzte”. Baina argi adierazten du: “Elikadura orekatua besarkada bat bezalakoa da: ez du hitz gehigarririk behar osasungarria dela jakin dezagun”.

Era berean, nutrizioaren arloko zenbait adituren blogetan irakurri dugunez, nahasgarriak diren dozenaka esaldi, izendapen eta adierazpideren adibideak daude: “Hau edo hori baino osasungarriagoa”, “landare jatorriko olioa”, “patata ez-transgenikoak” eta abar. Eta OINak beste esaldi batzuk ere eransten ditu, produktuak artisau eran eginak daudela nabarmentzeko erabiltzen direnak eta arrakasta lortu dutenak: “Amonaren bizkotxoak”, “beste garai batzuetan bezala egina”, “soseguz eta patxadaz sukaldean prestatua”.

Gutierrezek zehazten du tranparik gehienak izarño baten edo letra txikiaren atzean gordetzen direla: “Iragarkiek ez dute gezurrik esaten, letra ñañoen atzean ezkutatzen dute egia”.

Araua

Nutrizio arloan egiten den marketina oker erabiliko ez dela bermatzeko eta horrek herritarren elikadura ohituretan eta osasunean izan dezakeen eragina kontrolatzeko, Europako Batzordeak CE) n.º 1924/2006 Araudia onartu zuen 2006. urtean, eta hor zehazten da elikagaiek zer-nolako nutrizio-oharrak izan ditzaketen eta zer-nolako osasun-ezaugarriak nabarmendu daitezkeen.

OINaren monografikoa landu zuten zenbait egilek azterketa zorrotz bat egin zuten 2012. urtean, eta honako izen hau eman zioten: “Nola erabiltzen da Espainian nutrizio arloko marketina telebistan iragartzen diren produktuetan”. Ondorio hau atera zuten: “Ez dira betetzen Araudiaren eskakizunak nutrizio arloko aipu batzuetan, ohikoa da baimenduta ez dauden osasun arloko aipuak agertzea, eta nutrizio eta/edo osasun arloko aipuak dituzten produkturik gehienen nutrizio-izaera ez da hain osasungarria, eta horrek guztiak huts egitera eraman ditzake Espainiako kontsumitzaileak”.

Zehazki, arau-hauste handia ikusi zuten (%75ekoa) light erako produktuen oharretan, eta gatz gutxikotzat saltzen ziren produktuen herenak ere Araudia ez zuela betetzen egiaztatu zuten. Era berean, nutrizio arloko marketinera maiztasun handienarekin jotzen duten produktuak zein diren esan zuten: esnekiak, elikadura piramidearen oinarrian dauden elikagai batzuk (ogia, arroza, gailetak eta gosaritako zerealak), eta saldak, saltsak eta gatzozpinak.

Horregatik guztiagatik, OINak gomendatzen du “modu sistematikoan monitorizatzea Europako Araudia zein neurritan betetzen den eta nutrizio-profilen erabilera txertatzea nutrizio eta/edo osasun arloko oharrak eramateko joera duten produktuentzat”.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak