Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.

Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Eguzkitako betaurrekoen 20 lagin

Eguzkitako 20 betaurrekoak, banan-banan

MS&F Basic

  • 5.400 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: ongi. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Bermerik ez dute (ez da nahitaezkoa), bai ordea erabiltzeko eta mantentzeko argibideak eta filtro-kategoria adierazita. Laranja-marroi koloreko lenteak, 2. kategoriako filtroa, filtrazio ertaina, alegia, erdizka koloreztatutako lenteak, eguzki-argitasun ertainean baliatzeko egokiak Babes handia erradiazio ultramorearen aurka eta eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurka; erradiazio infragorriaren aurka, berriz, apalenetako bat (zuzen dagoen arren).

West 100 % UV Protection

  • 5.500 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: oso ongi.
  • Bermerik gabeak (ez da nahitaezkoa) eta kontsumitzailearentzako inolako informaziorik gabeak. Gris koloreko lenteak, ezkerreko kristalean marra ugari dituzte. Filtro-kategoria: 3.ekoa, aski filtrazio handia, eguzki-argitasun bizian baliatzeko lente ilun egokiak. Babes handia azterturiko erradiazio-mota guztien aurka.

Dirty Dog Skullsmasher

  • 9.900 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: oso ongi. Lentearen kalitatea: oso ongi.
  • Badu berme-agiria, baita erabiltzeko eta mantentzeko informazio osoa ere, filtro-kategoriaren adierazlearekin batera. Marroi koloreko lenteak, 3. filtro-kategoriakoak; filtrazio handikoak izaki, eguzki-argitasun bizian baliatzeko lente ilun egokiak. Eskuineko kristalean, azalean marrak. Babes handia, bai argitasun-intentsitatearen aurrean, bai erradiazio ultramore eta infragorriaren aurrean, baita itsualdien kontra ere.

Base UV 400 Protection 4810AS

  • 1.500 pezeta, denetan merkeenak
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: arrunt. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Bermerik ez (ez da nahitaezkoa), bai ordea erabili eta mantentzeko argibideak, baita filtro-kategoria adierazita ere. Fabrikatzailearen berririk ez du ematen. Filtro-kategoria: 1.a (eguzki-argitasunaren filtrazio apala, arinki koloreztaturiko kristalak, eguzki-argitasun apalean baliatzekoak). Zorrorik ez. More koloreko kristalak, degradatuak. Erradiazio infragorriaren aurkako babesik ahulena (zuzena, dena den), eta apala baizik ez, argitasun-intentsitatearen aurka. Eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurka, babes apala.

ZA Accesories UV400

  • 3.995 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: arrunt. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Bermerik gabeak (ez da nahitaezkoa), bai ordea erabili eta mantentzeko argibideak baita filtro-kategoria adierazita ere. Kristal bateko eranskinean "2. filtro-kategoria" adierazten du (egiazkoa; filtrazio apala, arinki koloreztaturiko lenteak dira, eguzki-argitasun ertainean egokiak). Baina eranskin horrek ikur okerrak ditu, 4. filtro-kategoriari baitagozkio: horrek nahasketa sor dezake kontsumitzailearengan. Gris koloreko lenteak.

Springfield UV400 100% UV Protection

  • 2.490 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Ez bermerik (ez da nahitaezkoa), ezta kontsumitzailearentzako inolako informaziorik. Filtro-kategoria: 3.a, filtrazio handi samarra; lente ilunak dira, eguzki-argitasun bizia dagoenean baliatzeko egokiak. Marroi koloreko lenteak, berde kolorearen distortsio kromatikoan onarturiko mailara iristen direnak (ibilgailuen gidarientzat garrantzi handia du horrek). Argitasun-intentsitatearen aurrean, babes handia. Babesik handiena, eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurrean.

Jota 6053

  • 2.780 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Hirugarren merkeena. Filtro-kategoria 1.a, filtrazio apala; arinki koloreztaturiko lenteak dira, eguzki-argitasun arina dagoenean baliatzeko egokiak. Bermerik ez (ez da nahitaezkoa) eta kontsumitzailearentzako informazioa, eskasa: erabiltzeko eta mantentzeko argibiderik ez du eta filtro-kategoria ez dago adierazita. Zorrorik ez. Berde koloreko lentea, degradatu edo progresiboa, eskuineko kristalean marra arinak dituena. Erradiazio ultramorearen kontrako babes urriena eskaintzen du honek, handia bada ere. Potentzia optiko apala (+0,12), onartutakoaren mugetan. Zuzen badago ere, erradiazio infragorriaren aurkako babesik ahulena eskaintzen du.

Neklot 100% UV Protection

  • 4.750 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: oso ongi.
  • Ez bermerik (ez da nahitaezkoa), ezta erabiltzeko edo mantentzeko argibiderik ere. Gris koloreko lenteak, 3. filtro-kategoriakoak; filtrazio handi samarra izaki, lente ilunak dira, eguzki-argitasun handian baliatzeko egokiak. Babes handia, oro har, baina argitasun-intentsitatearen, erradiazio ultramorearen eta eguzki-argi urdinak eragindako itsualdien aurrean eraginkorra, bereziki.

Massimo Dutti 7000 690 500

  • 7.985 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: ongi. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Filtro-kategoria: 3.a, filtrazio handi samarra; lente ilunak dira, eguzki-argitasun bizia dagoenean baliatzeko egokiak. Bermerik ez (ez da nahitaezkoa), bai ordea kontsumitzailearentzako informazio zuzena. Berde koloreko lenteak. Zuzen badago ere, erradiazio infragorriaren aurkako babesik apalenetako bat, baina eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurrean handia.

Fosco 22 8382 006 938 08052

  • 3.995 pezeta.
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Ez bermerik (ez da nahitaezkoa), ezta kontsumitzailearentzako informaziorik ere. More koloreko lenteak, eskuineko kristalean azaleko marra bat dutenak. Filtro-kategoria: 1.a, filtrazioa apala; arinki koloreztaturiko lenteak, eguzki-argitasun arina dagoenean baliatzeko egokiak. Zuzen badago ere, argitasun-intentsitatearen aurrean babesik ahulena eskaintzen du. Erradiazio infragorriaren aurkako eta eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurkako babesik ahulenetako bat, baina zuzen.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak