Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

160 jatetxek egunero eskaitzen dituzten menuak aztertu ditu Eroski Consumer-ek, Espainiako 18 hiritan : Eguneko menuetan, dieta-kalitate eskasekoa da hirutik bat

Jatetxeek oso zerbitzu ona eman dute, baina beti ez dute bete araudia

Ez dute behar bezala zaintzen menuen dieta-kalitatea

/imgs/20100501/tema2.jpgEtxetik kanpo jaten duenak beti ezin izaten du aukeratu menu orekatu eta osasungarria. Guk aztertu ditugun eguneko menuen artean, % 28k ez dute gainditu dieta-kalitateari dagokion azterketa. Gainera, menuen % 56k emaitza ‘onargarria’ baino ez dute lortu atal horretan. Izan dira emaitza ‘ona’ edo ‘oso ona’ lortu dutenak ere, baina seitik bat.

Hainbat eratako gabeziak antzeman ditugu kalitatearen atalean, baina hauek izan dira nagusiak: ez da izan entsaladarik eta/edo berdurarik; lehen plateretan, proteina ugariko jaki asko jarri dituzte (hestebeteak, odolkia, haragia, eta abar); eta ez dute eskaini ez arrainik, ez goarnizio askotarikorik, ez fruta freskorik.

Eguneko menuak % 21 garestitu dira,
batez beste, bost urtean, eta KPI metatua,
aldiz, % 8,5 igo da epe horretan

Hiriz hiri, Malagako jatetxeek lortu dute emaitzarik apalena: aztertu ditugun 10 menuetatik, 6ren dieta-kalitatea ez da iritsi gutxieneko mailara, eta jaki-aukera ere aski urria izan da. Almerian eta Donostian, jatetxeen ia erdiak geratu dira azterketa gainditu gabe dieta-kalitatearen atalean, eta Murtzian, Valentzian eta Bilbon, 10etik 4k egin dute huts. A Coruña, Alacant, Kordoba, Granada eta Sevilla zertxobait hobeki geratu dira, baina horietan ere, hirutik batek ez du eman EROSKI CONSUMER-ek eskatu duen gutxieneko maila. Bestalde, oso menu gutxik lortu dute emaitza ‘ona’ kalitatearen atalean, % 15ek baino ez (aurreko azterketan, 2006koan, % 41 iritsi ziren maila horretara). Eta emaitza ‘oso ona’, berriz, jatetxe bakarrak eskuratu du, Bartzelonako batek, hain zuzen.

Gasteizen, Iruñean eta Valladoliden, menu bakarra ere ez da geratu azterketa gainditu gabe, eta nabarmentzeko datua da hori. Oviedon eta Zaragozan, berriz, menu bat geratu da gutxienekora iritsi gabe. Granadan, 7 eta 8 puntu artean lortu dituzte ia menuen erdiek.

Eguneko menuen dieta-gabeziak

Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) proiektu bat landu du eguneko menuen elikadura- eta dieta-kalitatea hobetzeko. Hori lortzeko, “Menu osasungarrien dekalogoa” egin du. EROSKI CONSUMER-ek ikusi ahal izan duenez, hainbat jatetxek badute zer hobetua gomendio horiek aintzat hartzeko.

  1. “Lehen plateretan, hirutik batek, gutxienez, berduraz, barazkiz edo lekalez osatua izan behar du”. Guk aztertu ditugun menuetatik, % 7k ez dute eduki entsaladarik eta/edo berdurarik lehen plateren artean, eta erdiek ez dituzte eskaini lekaleak.
  2. “Menu erdia hautatzeko aukera izango da: plater bat (lehenbizikoen eta bigarrengoen artetik) eta postrea, edo, nahi izanez gero, menu osoa, baina errazio erdiekin”. Zenbait plateren eraginez (zizka-mizkak, nahaskiak edo errebueltoak, lasagnak, haragiz osatutako eltzekariak, hestebeteak, arraina, maionesa…), gerta liteke menua hiperproteikoa izatea (gantz, kolesterol eta kaloria gehiegikoa). Guk egin dugun azterketan, plater energetikoak edo hiperproteikoak izan dira lautik bat. Gainera, hamar menutatik bederatzi zigortu egin ditugu, animalia jatorriko proteina gehiegi eduki dituztelako.
  3. “Bigarren plateren artean, beti izango da arraina aukeran”. Hamar menutatik batek ez du bete gomendio hori.
  4. “Bigarren plateretan, barazkiak, berdurak edo lekaleak izango dira goarnizioetan”. Guk aztertu ditugun menuetan, hamarretik zortziren goarnizio edo hornigaiek ez dute eduki barazkirik, berdurarik eta lekalerik. Patata frijituak (edo panadera patatak) eta/edo letxuga eskaini dituzte batzuek, edo goarnizio gabekoak izan dira bigarren platerak.
  5. “Postrean, hiru aukeratatik bat, gutxienez, fruta freskoa izango da (osorik edo bestela prestatua, mazedonian, adibidez), edo zuku naturalak edo fruitu lehorrak”. Menuen % 23k ez dute eskaini fruta freskorik postrerako. Esneki sinpleak ere osasungarriak dira, baina menu gutxik eskaini dituzte halakoak fruta freskorik jarri ez dutenean, % 10ek soilik.
  6. “Osoko ogia edo integrala eskainiko dute aukeran”. Menuen % 95ek ez dute eskaini.
  7. “Saihestu egingo dira gantz kopuru handiak izaten dituzten platerak (kremak, koipea, margarina, gurina) edo olio askokoak, eta prestatzeko modua zainduko dute: lurrunetan egingo dituzte, labean, parrillan, plantxan, arin erregosita…”. Jakiak era askotara prestatuta egon dira, baina arraina eta haragia, adibidez, frijituta eskaini dituzte gehienek, eta batzuetan arrautza-irinetan eta ogi birrinetan pasatuta.
  8. “Oliba olio birjina eskainiko dute jakiak ontzeko”. Ia jatetxe guztiek eskaini dute oliba olioa entsaladak ontzeko (olio-ontzi txikietan).
  9. “Bezeroak esertzen direnean, botila bat ur aterako diete mahaira. Edari alkoholdunak (ardoa, garagardoa edo cava) kopaka eskatu ahalko dira edo banakako unitateetan”. Ura botilan atera digute jatetxe guztietan.
  10. “Mahaietan ez da izango gatzontzirik bezeroen eskura, eta gatz gutxiko menuak izango dira, ongailu alternatiboekin (piperra, espeziak, usain-belarrak, eta abar)”. Oro har, gatzontzia beti egon da mahaian, eta jatetxe gutxik eskaini dituzte menu alternatiboak: % 10ek eskaini dute gatzik gabeko menu bat; % 4,38k menu begetal bat; % 3,75ek kaloria gutxiko bat; eta % 0,63k glutenik gabeko bat.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak