Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Haurrak ibilgailuan heltzeko sistemak : Egokia egokiro erabili behar

Bizi-arriskudun lesioak nozitzeko aukera bost aldiz handiagoa du inolako loturarik gabe bidaiatzen duen umeak

Bidaia segurua egiteko jarraibideak (aparte)

Erosketa egokiena

  • Ez onartu zure ibilgailuan umerik ibiltzea behar bezalako heltze-sistemarekin lotu gabe, ezta ibilbide laburra egin edo eskolara hurbiltzeko ere.
  • Haurtxoentzako heltze-sistema erosi aurretik, egiazta ezazu indarrean dagoen ECE R 44/03 arautegia betetzen duela. Aparatua homologatua baldin badago, hori egiaztatzen duen adierazgarria ez ezik, esandako arautegia, dispositiboaren kategoria (unibertsala, etab.), erabil dezakeen haurtxoaren pisua, herrialdeari dagokion letra (F, D, E, etc.), homologazio zenbakia eta unitate horixe identifikatzen duen zenbakia agertuko dituen etiketa ere edukiko du.
  • Erosi baino lehenago, proba ezazu aulkia zure ibilgailuko eserlekuan. Horretarako baimenik ematen ez badizute, galde ezazu aulkiaren itzulketaz denda horrek nolako politika izango duen.
  • Proba ezazu aulkia haur txikiarekin: estuegi edo zabalegi duen batean, edo bizkarralde apalegia daukan aulkian haurra ez da eroso ibiliko.
  • Kontuz herentzian harturiko aulki horiekin. Azter ezazu erabiltzeko baldintza on-onetan dauden.
  • Istripua gertatu eta segurtasun aulkiak tentsio bortitzak jasan baditu, kendu eta ipini berria, zaharraren ordez.

Instalazio zuzena

  • Haurrentzako aulki horiek ezartzeko toki seguruena atzealdeko eskuineko eserlekua dela diote estatistikek: horrelakoetan doaz haurren %21,2 eta hilkortasun tasa %14,3 da. Segurantzia eskaseneko lekua, aldiz, aurrealdeko eskuineko eserlekua da: haurren %4,1 bertan eserita zihoan baina horko hilkortasun tasa %9,5 izan zen.
  • Aulkitxoa instalatzea zail edo korapilotsua gertatzen bazaizu, eska ezazu dendan ezar diezazutela. Mekanismoa ongi-ongi ezagutzeko, desmuntatu eta instalatu zerorrek hainbat aldiz, ikasi arte.
  • Haurrentzako segurantziazko aulkitxoak ibilgailuko eserlekuari irmo loturik egon behar du, atze-aurrera zein alboetarako mugimendua ia-ia erabat ezabatu arte.
  • Haurtxo txikiaren alderdi ahulenak burua, lepoa (buruaren pisuak eragindako astinketaren ondorioz) eta aurpegia direnez, berebiziko garrantzia du 10 kilotik beherako haurtxoaren aulkia atzeraka begira esertzeak: horrela burua, lepoa eta bizkarra segurantziazko aulkiko bizkarraldeak babestuko ditu eta, gainera, talkan sortarazitako energia, hein handi batean, orekaz absorbituko du.
  • Ez ipini haurrarentzako segurantziazko aulkia aurrealdeko eserlekuan ibilgailuak airbagez hornituta baldin badago, non eta sistema desaktibatzeko aukerarik ez dagoen. Horrelakorik ezean, beraz, antola ezazu eserlekua autoaren atzealdeko eserlekuan.
  • Haurtxo txikia kapazuan badoa, ezarri hori umearen burua ibilgailuaren erdialdean egokitzeko posturan. Era horretan, alboko talka nozituz gero, haurrak buruan kolperik hartzea saihestu ahal izango da.
  • Haurtxoa txiki-txikia bada eta ibilgailuan gidari ama baldin badoa, jarri haurraren eserlekua aurrealdean. Haurtxoa ikusi ahal izango du arreta bidetik kentzeke.
  • Umea kuxin jasotzailean ipin daiteke baldin eta, lehenik, ibilgailuko segurtasun-uhala umearen gainetik egokiro kokaturik badago eta, bigarrenik, segurantziazko eserlekuaren fabrikatzaileak adierazitako gehieneko pisu edo altuera gainditu badu haurrak.
  • Haurrak kuxin jasotzaileak baliatzen badu, azter ezazu arretaz ibilgailuko segurtasun-uhalak haren gorputzean barna nondik pasatzen den. Goi-bandak lepauztaiaren gainetik iragan behar du. Haurraren lepoaren gainetik igarotzeak esan nahi du umea oraino ez dela sistema hau erabiltzeko bezain altua. Uhalak trakea zapalduta, itorik jazotzeko arrisku handiegia du oraindik haurtxoak.
  • Kuxin jasotzailerik gabe, helduentzako segurtasun uhala erabili ahal izango du haurrak bizkarra automobileko eserlekuko bizkarraldearen kontra sostengatzen badu eta belaunak eserleku horren ertzean baditu. Begira ezazu gerri inguruan doan uhalak haren aldakak lotzen dituela eta besaburutik doanak bularra eta lepauztaia ukitzen dituela.

Haurrentzako heltze-sistemak, banan-banan (para info)

Nazioarteko arauteriak haurrak bost multzo edo kategoriatan sailkatuak ditu, pisuaren arabera. Horietako bakoitzean hautatzeko aukera bat baino gehiago daude eta aparatu gehienak ibilgailu denetan erabil daitezke.

Haurrak ibilgailuan heltzeko sistemak
O multzoa (0 – 10 kilogramo)
0-9 hilabete*
0+ multzoa (0 – 13 kilogramo)
0-18 hilabete*
1. multzoa (9 – 18 kilogramo)
9 hilabete – 3 urte*
Haurtxo jaio berriarentzako kapazua. Zurruna da eta sarea edo heldulekuak dauzka, umea bertatik nahigabe irten ez dadin. Atzealdeko eserlekuan ipintzen da, zeharka, eta segurtasun-uhalei lotzen zaie. Haurtxoa etzanik doa, sabeleko uhalak atxikita. Segurtasunezko aulki-otzara: bestea baino handixeagoa, erantsi berria den kategoria hau aurreko multzoaren ordezko izan daitekeen alternatiba da. Segurtasunezko aulkia: haurrarentzako aldaketa handiena, aurrera begira jartzeko aukera da, haren bistaren mesedetan. Ibilgailuaren atzealdeko eserlekuetan kokatzekoa, nagusiki.
Kontuan hartu beharrekoa: espazio handia betetzen duen arren, haurra eroso doa, ezagun duen bizitokian. Kontuan hartu beharrekoa: atzera begira jarriz gero, talka gertatzen bada buru eta lepoan lesiorik nozitzea saihestu dezake; bestetik, ordea: haurrari deseroso gerta dakioke.
Segurtasunezko aulki-otzara. Aulki txikia da, inklinatua, haurtxoaren gorputzari egokitua. Umea erdi etzanik doa, otzarari arnesen bidez atxikita. Aurre edo atzealdean baina, hori bai, atzera begira joan behar du nolanahi ere.
Kontuan hartu beharrekoa: modelo batzuk haur-eroale edo hamaka gisa ere erabil daitezke; elementu horiek baliagarriak dira autotik kanpora ere.
Haurrak ibilgailuan heltzeko sistemak
2. multzoa (18 – 25 kilogramo)
3-6 urte*
3 multzoa (22 – 36 kilogramo)
6-12 urte*
Uhala egokitzeko moduko eserlekua: umea eta aulkia ibilgailuko uhalak lotzen ditu. Uhala hanka tartean igarotzeko edo umea aldaketatik atxikitzeko zerrenda dauka: horrela lesioak izateko arriskua arindu egiten da eta uhalak ez du lepotik iragateko premiarik. Kuxin jasotzailea: eserleku gainean jartzen den elementu honek umea altxa egiten du, helduentzako segurtasun-uhalarekin atxiki ahal izateko.
Kontuan hartu beharrekoa: ibilgailuko uhalarekin lotzen denez, ezin erabil daiteke atzealdeko eserlekuetan, bertan uhalik ez daukaten ibilgailuetan. Kontuan hartu beharrekoa: oso espazio txikia betetzen duenez, erabili behar ez denean automobileko maleta-tokian gorde daiteke erraz asko.
Bizkarraldez hornituriko kuxin jasotzailea: aurrekoaren antzekoa izaki, honetan kuxina eta bizkarraldekoa bereizi egin daitezke.
Kontuan hartu beharrekoa: bi piezak bereizteko aukera daukagunez, umea haztean kuxina bakarrik baliatu ahal izango dugu.

* Orientazio gisa.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak