DVD erreproduzitzaileak

Irudi eta soinu aldetik, denak ongi. Irteera kopurua, formatu irakurgarriak, zoom egiteko aukera eta beste hainbat prestazio dira batetik besterako aldea nabarmentzen dutenak.
1 azaroa de 2001

DVD erreproduzitzaileak

Oraingoan aztertu diren zortzi DVD erreproduzitzaileen prezioak 46.900 pezetatik (LG DVD 4710) 119.899 pezetara (Sony DVP S725 DW2) doazelarik, ohiko CD-en antzekoak izaki, audio eta bideoa kalitate digitalez gordetzeko gauza diren DVD (hau da, Digital Versatile Disc) diskoak irakurtzen dituzte aparatuek. Filmeko zeinahi unetara bat-batean irits gaitezkeenez (CD-an zeinahi abesti atzemangarri den bezala), DVD hauekin birbobinatzea iraganeko kontua da. Aparatu hauek duten beste abantailetako bat: formatu horretan filma zortzi hizkuntzataraino bikoizturik gorde eta 32 hizkuntzatako azpitituluak ager ditzake. Ezaugarri hau bereziki interesgarria dute hizkuntzak ikasten ari direnek edo, besterik gabe, pelikulak jatorrizko bertsioan ikustea nahiago dutenek. Dena ez da abantaila, ordea: DVD hauek grabatu ezinezkoak direnez, ez dira bereizgarri guztietan bideo tradizionalaren ordezko izango, oraingoz.

Kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Philips DVD-722 (59.899 pezeta) dugu. Aukera polita da Pionner DV-340 ere: 54.900 pezeta kostatzen delarik, osoko kalifikazio on-ona lortu du.

Sony denetan garestiena izaki, bera da hoberena ere, ia-ia profesionaltzat jo daitezkeen prestazioak ematen baititu; nolanahi ere, erdia baizik kostatzen ez diren beste DVD batzuekiko prezioen aldea ez dute ezaugarri horiek justifikatzen.

Garrantzia daukan kontua da irudiaren kalitatea, irudi finkoaren geldiketa eta abiadura azkarreko erreprodukzioa -honelako aparatuetan funtsezkoak dira ezaugarriok- asebetetzeko modukoak izan zirela azterturiko zortzi laginetan. Dena den, mugimendudun irudien geldiketan lorturiko kalifikazioak apalagoak izan ziren Pioneer, LG, Grundig eta Sanyo laginetan bereziki, hauetan irudia desitxuratu samarrik ikusten baita. Kamera geldoan eta urratsez urratsean, Pioneer eta Panasonic laginen prestazioak besteenak baino txarragoak izan ziren, irudiaren bereizmenean distortsioak agertzen zirelako. Beste horrenbeste gertatu zen, zoom eragitean, Samsung eta LG laginekin.

Soinuaren kalitatea, oro har, on-ona da. Entzuten ari den CD-ko abestien kopuru eta denborei buruzko informazioa denek ematen dute.

Lotuneak, funtsezko atala

DVD-aren irteerako lotuneak zenbat eta ugariago izan, orduan eta aukera handiagoak izango ditu erabiltzaileak aparatua bestelakoekin (telebista, soinu-katea edo Dolby Surround dekodifikatzailea) konektatzeko. Lagin guztiek daukaten eurokonektore motako bideorako irteerak DVD telebista gehientsuenekin konektatzen du, irudi kalitate ona lortuz. Zortzi laginek daukate audiorako irteera, anplifikadoreari eransteko.

Samsung eta Sony laginek 5.1 audiorako irteera dute: horri esker, soinua sei kanaletan banatzen da, haren ahalmen inguratzailea areagotuz. Philips eta Panasonic-ek subwoofer edo frekuentzia apaleko bozgorailurako irteera daukate. Bideoa osagaika antolatzeko aukera duen lagin bakarra Sony da: proiektorea baldin badugu egoki-egokia da hori. Samsung, Sony eta Sanyo laginek, berriz, entzungailuak eransteko lotunea dute. Aparatu gehienek interkonexioa egiteko bi hari dituzten arren, Panasonic eta Sanyo-k bakarra daukate eta Grundig, aldiz, bat ere ez.

Laburbilduz, konexioak egiteko aukerei dagokienez, Sony da denetan osotuena eta Grundig eta LG, aitzitik, soilenak.

Formatuak

DVD bat aukeratzeko unean, aparatuak irakur dezakeen disko-mota funtsezko faktore bihurtzen da. Gurean, zortziek irakurtzen dituzte audio CD eta DVD, baina Philips eta Grundig laginek bakarrik erreproduzitzen dituzte abestiak dauzkaten CD-ak MP3 formatuan, hau da, musika trinkotzeaz gainera, ohiko CD arrunt batean hamabi orduko edukia gordetzeko aukera ematen duena. Sony eta LG laginek grabaturiko CD-ak berak ere ezin dituzte irakurri. Zortzi erreproduzitzaileen menu interaktiboan, soinu-ekualizazioen mailak zehazteko aukera agertzen bada ere, Pioneer eta Sony laginetan baizik ez da azaltzen bideoaren ekualizazioa, irudiaren distira eta kontrastea zehazteko aukerekin. DVD-ko pelikulak aukera ematen duenean, aztertu diren erreproduzitzaileek ikus-angeluak hautatu edota adin txikikoentzako egokiak ez diren irudiak ez agertzeko aukera ematen dute.

Bost laginek zoom digitala daukate: Philips-ek irudia hiru aldiz handiagotzeko aukera ematen du, Samsung eta LG laginek bi, eta Grundig eta Sanyo, bakarra. Aurrealdean denek dauzkate gelditzeko, pausatzeko eta erreproduzitzeko funtzioetako teklak baina Samsung, Sony eta Panasonic bakarrik ematen dute aurrera zein atzerako kamera geldoko eta azkarreko aukera.

Abiadura kopuru handieneko lagina Panasonic izan zen: 10 abiadura mantso, 10 azkar eta bat, tartekatua.

Teleagintea, ongi

Infragorrien bidezko teleagintea daukate zortzi laginek baina Samsung eta Sony-renek soilik balio dute telebistarako ere. Ergonomiaz, Philips, Pioneer, LG eta Panasonic nabarmentzen dira eta Sony-ren pila-kutxa da egokiena.

Balorazio kaskarreko teleaginte bakarra Grundig-ena da: ez da erabiltzeko oso erosoa, atzerako kamera geldoa egiteko ez du balio eta diskoa kanpora ateratzeko aukerarik ez du ematen. Sony laginarena da funtzio-tekla gehien dauzkana eta, era berean, funtzio nagusienak iluntasunean ikusteko moduan dauzkana. Ekiporik handiena Philips (43,5 x 9 x 30 cm) lagina da, eta txikiena, Grundig (36 x 7 x 24,5 cm). Denetan arinena Grundig (2,2 kilo) eta astunena, aldiz, Sony (4 kilo).

Kanpoaldeari dagokiola, kalifikazio hoberena jaso zuten laginak Samsung eta Sony izan ziren, aurrean daukaten funtzio anitzeko erruletagatik, irteera gehiago eta entzungailuen lotunea izatearren eta atzealdean topea daukatelako, aireztapena ez galarazteko (Samsung), eta irteerako urre koloreko konektoreak edukitzeagatik (Sony). Grundig izan zen balorazio kaskarrenekoa: irteerako konektore gutxiago dauzkan arren, mantentzeko eta garbitzeko garaian hoberenetako bat da bera. Denak dira erabiltzeko errazak eta funtzioak gaztelaniaz agertzen dituzte. Sanyo da ikono batzuen legenda erdaratu ez duen bakarra.

Kolpe eta mugimendu txikiak gehientsuenek detektatzen dituzte, irudi eta soinua arinki bada ere distortsionatzen dituztelako, Philips eta Sony sendoenak izaki. Lagin guztien kontsumoa txikia da, antzeko elektragailuena baino apalagoa, nolanahi ere.

Informazioa, hobetzeko modukoa

Kontsumitzaileari emaniko informazioa oraingoan ere hobetzeko modukoa bada ere, DVD gehienek ez dute akatsik alderdi behinenetan agertzen.

Samsung eta LG laginek bakarrik dute ezaugarrien plaka gaztelaniaz; Philips eta Sanyo markakoen mantendu eta garbitzeko argibideetan, aldiz, gaztelerazkorik ez dago. Sony laginean izan ezik, ezaugarrien plaka edo etiketa erraz ezabatzen da. Samsung eta Philips laginen berme-agiriak ez daude zuzen, saltzaile zein eroslearen datuak ezartzeko tokirik ez baitute utzi.

Beste aldetik, zortzi DVD erreproduzitzaileak seguruak dira eta igorpen elektromagnetikoen arauak betetzen dituzte.

Etorkizuneko formatuaren aldeko eta kontrakoak

DVD erreproduzitzaileak oraindik horixe baizik ez dira, erreproduzitzaile hutsak. Etxeko bideoaren alternatiba gisa sortu ziren, kalitate handiagoa (irudian, VHS-aren bi halako eta soinuan CD-aren pareko) eta aukera ugariagoak (8 hizkuntzatarako bikoizketa eta 32 hizkuntzatako azpitituluak) agertzeko eta, batez ere, kopiatzea ezinezko bihurtzeko. DVD-aren balizko merkatua pelikulen erosketa eta alogera zen.

Halaz ere, grabatzeko gauza izan litekeen aparatua garatzeko ahaleginak eta bi egin dituzte enpresa askok. DVD-aren grabazio formatuak mahai gainean daude jada, daudenak ez dira elkargarriak eta (2000, BETA eta VHS sistemekin laurogeigarrenen hasieran gertatu zen bezala) konpainiak bata bestearen aurka ezarri dituzte oraingoan ere. Klabea da sistema hauek merkeago bihurtu eta eragozpen larria (hau da, telebistatik zuzenean, DVD bat prozesatu, trinkotu eta grabatzeko beharrezkoa den gaitasun edo ahalmenaz jabetzea) gainditzea.

Soinuaren euskailu den heinean, DVD-ak CD-ak baino gaitasun handiagoa duenez, abesti gehiago gordetzeko edo audioaren kalitatea areagotzeko baliagarri izan liteke. Industriak hautaturiko formatuaren bidez bigarren aukera hori hobetsi zen, baina belarri zaildu-zailduak bakarrik bereizten du CD eta audioko DVD-aren arteko aldea. Horrenbestez, musika euskailu den aldetik, CD-ak bizitza luzea omen du oraingoz.

DVD-en fabrikatzaileek mundua zortzi eskualdetan banatu dute: eskualde bakoitzeko pelikulak toki horretantxe saltokako erreproduzitzailean bakarrik ikus daitezke. Erabiltzailea DVD bat Europatik (kontinente zaharra, Japonia, Hegoafrika eta Ekialde Hurbilarekin batera, 2. eskualdean egokitu dute) at erosteko asmotan baldin badabil, bere erreproduzitzailearekin elkargarri dela egiaztatu beharko du.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Zortzi DVD erreproduzitzaile aztertu dira oraingoan; horien prezioak 47.000 eta 120.000 pezeta bitartean dabiltza.
  • Bideo erreproduzitzaile arrunt batek ez bezala, DVD hauek ezin dute grabatu baina, bestetik, aukera asko ematen dituzte: zeinahi eszena ikusteko sarrera berehalakoa, 8 hizkuntzataraino bikoizturiko edukiak, 32 hizkuntzatan azpitituluak ezartzeko aukerarekin, zoom digitala, hainbat ikusmen-angelu eta haurren babespenerako blokeoa.
  • Kontsumitzaileari zor zaion informazioa hobetu egin behar dute. Segurtasun eta elkargarritasun elektromagnetikoaren alderdietatik, ongi denak.
  • Kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Philips DVD-722 (59.899 pezeta) laginak ematen du. Beste aukera polit bat: Pioneer DV-340 (54.900 pezeta). Sony DVP-S725DW2 (119.899 pezeta), laginak ia-ia profesionalentzako moduko prestazioak eskaintzen ditu baina, dena den, horiek ez dira erdia bakarrik kostatzen diren aparatuek eskaintzen dituztenak baino askozaz hobeak.
  • Soinu eta irudiaren kalitatea, irudi geldia, pantailako menua, hainbat abiaduratako erreprodukzioa, ergonomia eta erabili eta mantentzeko erraztasuna, asebetetzeko modukoak dira lagin guztietan.
  • Samsung, Philips, LG, Grundig eta Sanyo laginek zoom digitala daukate. Pioneer eta Sony laginek, bideo ekualizatzailea. Lagin guztiek daukate teleagintea, baina Samsung eta Sony aparatuenek kontrolatzen dute telebista ere. Philips DVD-722 eta Grundig GDP-5100 dira MP3-an diskoak erreproduzitzen dituzten bakarrak. Sony eta LG, aldiz, jatorrizkoak ez diren audio CD-ak erreproduzitzen ez dituzten bakarrak.
  • Konektatzeko aukerei dagokiela, Sony DVP-S725 da denetan hoberena, soinu inguratzailea lortzeko Audio 5.1 irteera ere badaukalako (Samsung laginak bezala).
PHILIPS DVD-722/001 SONY DVP-S725 DW2 PIONEER DV-340 SAMSUNG DVD-811/XEC-A
Prezioa (pezeta) 59.899 46.900 62.899 59.900
Informazioa eta
kontsumitzailearen babesa
Etiketa eta markatua Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen
Erabili eta mantentzeko argibideak Ez dago zuzen Zuzen Zuzen Ez dago zuzen
Bermea Ez dago zuzen Zuzen Zuzen Ez dago zuzen
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Elkargarritasun elektromagnetikoa
(EMC)
Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak eta
prestazioak
Erreprodukzio sistemak /
eskualde kodea
PAL/NTSC/2 PAL/2 PAL/NTSC/2 PAL/2
Disko mota (DVD-ez kanpo) MP3 CD grabaturik ez
Bideo-ekualizatzailea Ez Bai Bai Ez
Ikusmen angeluak Bai Bai Bai Bai
Zoom/Handipenak Bai/3 Ez Ez Bai/2
Haurren babespeneko blokeoa Bai Bai Bai Bai
TB/VDVD-rako teleagintea Ez/Bai Bai/Bai Ez/Bai Bai/Bai
Eurokonektagailuen kopurua 1 2 1 2
Interkonexiorako hari kopurua 2 2 2 2
Irteerak (RCA, S-Bideo eta Digital-ez gainerakoak SUBWOOFER A 5.1/AURICULARES COMP. VÍDEO CONTROL IN A 5.1/AURICULARES
Baliagarritasuna
Tekla eta konektagailuen markatua oso ongi ongi ongi oso ongi
Kanpo aldeko itxura, kuntza, kolpeen kontrako babesa ongi oso ongi ongi oso ongi
Erabiltzeko erraztasuna oso ongi oso ongi oso ongi oso ongi
Mantenua eta garbiketa ongi Ezrmal Ezrmal Ezrmal
Argibide liburua ongi ongi oso ongi ongi
Bisualizazio pantaila ongi ongi ongi Ezrmal
Kolpe txikien aurreko erantzuna ongi ongi Ezrmal Ezrmal
Ergonomia / teleagintearen funtzionaltasuna oso ongi/ongi ongi/oso ongi oso ongi/oso ongi ongi/oso ongi
Gaitasun probak oso ongi oso ongi ongi ongi
Osoko balioztapena oso ongi oso ongi oso ongi oso ongi

(1) RCA-Bideorako irteerarik ez du

PANASONIC DVD-RV31 LG DVD-4710 SANYO DVD-1500 GRUNDIG GDP-5100
Prezioa (pezeta) 59.899 119.899 54.900 89.900
Informazioa eta
kontsumitzailearen babesa
Etiketa eta markatua Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen
Erabili eta mantentzeko argibideak Ez dago zuzen Zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen
Bermea Ez dago zuzen Zuzen Zuzen Ez dago zuzen
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Elkargarritasun elektromagnetikoa
(EMC)
Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Características técnicas/Prestaciones
Sistemas de reproducción/código región PAL/NTSC/2 PAL/NTSC/2 PAL/NTSC/2 PAL/NTSC/2
Disko mota (DVD-ez kanpo) CD grabaturik ez MP3
Bideo-ekualizatzailea Ez Ez Ez Ez
Ikusmen angeluak Bai Bai Bai Bai
Zoom/Handipenak Ez Bai/2 Bai/1 Bai/1
Haurren babespeneko blokeoa Bai Bai Bai Bai
TB/VDVD-rako teleagintea Ez/Bai Ez/Bai Ez/Bai Ez/Bai
Eurokonektagailuen kopurua 1 1 1 1
Interkonexiorako hari kopurua 1 2 1 0
Salidas (aparte de RCA, S-Vídeo y Digital SUBWOOFER AURICULARES (1)
Baliagarritasuna
Tekla eta konektagailuen markatua ongi ongi ongi
Kanpo aldeko itxura, kuntza, kolpeen kontrako babesa ongi ongi ongi Ezrmal
Erabiltzeko erraztasuna oso ongi oso ongi ongi oso ongi
Mantenua eta garbiketa Ezrmal Ezrmal ongi ongi
Argibide liburua ongi ongi ongi ongi
Bisualizazio pantaila ongi Ezrmal ongi ongi
Kolpe txikien aurreko erantzuna Ezrmal Ezrmal Ezrmal Ezrmal
Ergonomia / teleagintearen funtzionaltasuna oso ongi/oso ongi oso ongi/oso ongi ongi/oso ongi ongi/Mal
Gaitasun probak ongi ongi ongi ongi
Osoko balioztapena ongi ongi ongi ongi

(1) RCA-Bideorako irteerarik ez du

Banan-banan

Zortzi DVD erreproduzitzaileak, banan-banan

Philips DVD-722/001

  • 59.899 pezeta
  • Kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena.
  • Kontsumitzailearentzako informazioa, hobetzeko modukoa: ezaugarrien plaka eta “Informazio orokorreko” orrialdea ez daude gaztelaniaz; berme-agiriaren formatua ez da zuzena. Jatorrizko eta grabaturiko DVD eta CD-ez gainera, MP3 formatuko diskoak ere irakurtzen ditu. Hiru handipeneko zoom digitala. Interkonexiorako bi hari eta subwoofer edo frekuentzia apaleko bozgorailuari eransteko irteera independentea dakartza. Erabiltzeko erraz-erraza, tekla eta konektoreen markatua, ergonomia, teleagintea eta irudi eta soinuaren kalitatea, ongi. Osoko balorazioa: oso ongi.

Pioneer DV-340

  • 54.900 pezeta
  • Bigarren merkeena. Aukera polita, honako hau ere. Kontsumitzailearentzako informazioan hoberenetako bat, baina ezaugarrien plaka ez dago gaztelaniaz. Bideo ekualizatzailea dauka baina ez zoom digitalik. Interkonexiorako bi hari eta, Pioneer markako beste ekipo bati eransteko moduko Control in motako irteera dakar. Erabiltzeko erraz-erraza, argibideen liburua, ergonomia eta teleagintearen funtzionaltasuna. Aparatuaren mantenu eta garbiketan, eta kolpe txikiak jasatean, ez horren ongi. Osoko balorazioa: oso ongi.

Samsung DVD-811/XEC-A

  • 89.900 pezeta
  • Bigarren garestiena. Etiketa, akastuna: saltzaile eta eroslearen datuak jartzeko tokirik ez. Bi handipeneko zoom digitala. Teleaginteak telebista kontrola dezake. Bi eurokonektore eta interkonexiorako bi hari. Audio 5.1 (bost bozgorailu gehi subwoofer) eransteko konexioa. Erabiltzeko erraz-erraza, kanpo aldeko itxura eta bukaera, tekla eta konektoreen markatua eta teleagintearen funtzionaltasuna, oso ongi. Mantenu eta garbiketan, kolpe txikiak jasatean eta bisualizazio pantaila, ez horren ongi. Osoko balorazioa: oso ongi.

Sony DVP-S725 DW2

  • 119.899 pezeta
  • Denetan garestiena, baina kalitate on-onekoa. Kontsumitzailearentzako informazioa ez dago zuzen: ezaugarrien plaka ez dago gaztelaniaz, pilak birziklatzeko aholkua ez da agertzen, CE markarik ez du bilgarriak. Ez du jatorrizko CD-rik irakurtzen. Bideo-ekualizatzailea. Zoom-ik ez. Soinu-alorrean, aukera gehien eta lotune gehien dauzkana: audio 5.1, entzungailuak eransteko lotunea eta osagaikako bideoa. lotzeko Bi eurokonektore eta interkonexiorako bi hari. Erabiltzeko erraz-erraza, kanpoaldeko itxura eta bukaera onak, teleaginteak telebista kontrolatzen du eta irudi eta soinuaren kalitatea, ongi. Osoko balorazioa: oso ongi.

Panasonic DVD-RV31

  • 59.899 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa ez dago zuzen: ezaugarrien plaka ez dago gaztelaniaz; pilak birziklatzeko aholkurik ez dago. Zoom digitalik ez du. Subwoofer bat ezartzeko irteera independentea. Erabiltzeko erraz-erraza, teleagintea oso ongi. Mantendu eta garbitzeari, eta kolpe txikiak jasateari dagokionez, ez horren ongi. Osoko balorazioa: oso ongi.

LG DVD-4710

  • 46.900 pezeta
  • Denetan merkeena. Kontsumitzailearentzako informazioa, hoberenetako bat; baina ezaugarrien plakan gaztelaniaz eta ingelesezko testuak tartekaturik datoz eta pilak birziklatzeko aholkurik ez du agertzen. Ez du grabaturiko CD-rik irakurtzen. Bi handipeneko zoom digitala. Interkonexiorako bi hari. Irteerako konexioetan, soilenetako bat da berau. Erabiltzeko erraz-erraza, tekla eta konektoreen markatua eta teleagintea, oso onak. Mantentze eta garbitzeari, bisualizatzeko pantailari eta kolpe txikiak jasateari dagokienez ez horren ongi. Osoko balorazioa: ongi.

Sanyo DVD-1500

  • 62.899 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa ez dago zuzen: ezaugarrien plaka ez dago gaztelaniaz eta pilak birziklatzeko aholkurik ez du agertzen; ezaugarri teknikoak ez daude gazteleraz. Handipen bakarreko zoom digitala. Entzungailuei eransteko lotunea dauka. Teleagintea, oso ongi; kolpe txikiak jasateari dagokienez ez horren ongi. Osoko balorazioa: ongi.

Grundig GDP-5100

  • 59.900 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa, hoberenetako bat; baina ezaugarrien plaka ez dago gaztelaniaz. MP3-an grabaturiko diskoak irakurtzen ditu. Handipen bakarreko zoom digitala. Irteerako konexioetan, soilena da berau: interkonexiorik egiteko haririk ez du eta RCA bideo irteerarik ez duen bakarra da, gainera. Erabiltzeko erraz-erraza, kanpoko itxuran, bukaeran eta kolpe txikiak jasateari dagokienez, ez horren ongi. Teleaginterik kaskarrena: atzerako kamera geldoan ikusteko zein DVD-ko diskoa kanporatzeko aukerarik ez du ematen. Osoko balorazioa: ongi.