Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.
Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.
Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.
: Betiko 'maria' galletak dira osasungarrienak
Galletak eta osasuna
Galletak elikagai energetikoak dira, kaloria asko ematen dutenak, alegia, eta neurrian jan behar dira. Haurrentzat egoki jotzen dituzte eta ahalegin fisiko handia egiten dutenentzat ere bai (lanean edo kirolen batean). Ez dira egokiak pisua zaindu behar dutenentzat eta diabetikoentzat. Galletak egunero jateko ohitura dutenek jakin behar dute horiek zenbat gantz duten eta zer motatakoa. Merkatuan dauden galleta gehienek landare gantzak erabiltzen dituzte, koko eta palma olioak, adibidez, eta horiek ez dira batere osasungarriak, gantz saturatu asko izaten dituztelako. Badira lipido-izaera hobekoak ere (gantz saturatu gutxiago dutenak), ekilore olioarekin eginak, adibidez, edo arto, soja eta oliba olioa darabiltenak, baina oso gutxi dira besteen aldean. Ahal dela, jakina, azken horiek erostea komeni da. Guk aztertu ditugun 9 galletetatik, bakarrak ere ez du esaten zer motatako landare gantzak dauzkan, eta landare olioarekin egina dagoen bakarrak ere ez du jakinarazten zer olio mota den. Informazio hori oso erabilgarria izango litzateke kontsumitzaileentzat, baina legeak ez ditu behartzen xehetasun horiek ematera, eta ekoizleek, jakina, ez dute egiten. Legeak agintzen duena betetzera mugatzen dira, hau da, gantza zer motatakoa den adieraztera: landare gantza, animalia gantza edo gantz hidrogenatua.
Zeliakia dutenek (glutenarekiko intolerantzia), bestalde, ezin dute galletarik jan, gari irina izaten baitute; kaseinarentzat alergia dutenek ere ezin dituzte jan, esne gazura eduki ohi dutelako, eta arrautzari alergia diotenek ere kontuz ibili behar dute, zenbait galleta arrautzaz eginak daude eta (guk aztertu ditugunetatik, Marie Lu eta Chiquilín). Gehigarriak ere asko izaten dituzte galletek, eta gure azterketak ere halaxe erakutsi du (gehigarri baimenduak izan dira guztiak); Río etxeko Petit galletek eduki dute gehigarri gutxien. Galletek ez dute zuntz kopuru bereziki handia, irin finduarekin egiten baitituzte, eta fintzerakoan, galdu egiten da zahia (alearen zati horretan bil-tzen da zuntz gehien).
KONPARAZIO-TAULA
Marka | Petit, Rio etxekoa | La buena María, Fontaneda etxekoa | Marbú dorada, Artiach etxekoa | La buena María Ilustrada, Fontaneda etxekoa | María oro, Cuétara etxekoa |
---|---|---|---|---|---|
Salgaiaren izena | Galleta gorrituak | Maria galletak | Maria galletak, landare olioz igurtziak | Maria galletak, landare olioz igurtziak | Galletak |
Hezetasuna 1(%) | 1,3 | 2,1 | 3,0 | 2,4 | 1,5 |
Proteinak (%) | 5,6 | 6,7 | 6,2 | 6,2 | 5,8 |
Gantza (%) | 9,9 | 11,5 | 17,1 | 17,7 | 24,7 |
Gantz azido saturatuak (%) | 49 | 49 | 67 | 64 | 21 |
Gantz azido saturatugabeak(%) | 51 | 51 | 33 | 36 | 79 |
Ezkoak 2(%) | 0,9 | 0,8 | 0,8 | 0,7 | 0,6 |
Gatza (%) | 0,67 | 0,69 | 0,88 | 0,63 | 0,61 |
Karbohidratoak (%) | 79,1 | 76,3 | 71,8 | 70,8 | 64,9 |
Azukreak, guztira (%) | 17,3 | 15,8 | 16,6 | 18,2 | 18,3 |
Dieta zuntza, guztira (%) | 3,2 | 2,6 | 1,1 | 2,2 | 2,5 |
Kaloriak (Cal/100g) | 428 | 436 | 466 | 467 | 505 |
Dastatze proba (1etik 9ra) | 6,4 | 7,3 | 6,7 | 6,9 | 6,7 |
Marka | Creme Tropical, Gullón etxekoa | Marie Lu, Lu etxekoa | Chiquilín, Artiach etxekoa | Yayitas, Lu etxekoa |
---|---|---|---|---|
Salgaiaren izena | Galleta gorrituak | Galleta arrautzadunak | Galletak | Galleta gorrituak |
Hezetasuna 1(%) | 1,7 | 3,1 | 2,2 | 3,0 |
Proteinak (%) | 5,7 | 6,9 | 6,5 | 7,2 |
Gantza (%) | 21,4 | 17,2 | 16,5 | 16,9 |
Gantz azido saturatuak (%) | 69 | 49 | 59 | 48 |
Gantz azido saturatugabeak(%) | 31 | 51 | 41 | 52 |
Ezkoak 2(%) | 0,7 | 0,6 | 0,6 | 0,5 |
Gatza (%) | 0,59 | 1,17 | 0,28 | 0,45 |
Karbohidratoak (%) | 68,6 | 70,5 | 72,4 | 70,4 |
Azukreak, guztira (%) | 14,5 | 21,2 | 18,4 | 15,4 |
Dieta zuntza, guztira (%) | 1,9 | 1,7 | 1,8 | 2,0 |
Kaloriak (Cal/100g) | 490 | 464 | 464 | 463 |
Dastatze proba (1etik 9ra) | 6,8 | 6,7 | 7,7 | 6,6 |
1. Hezetasuna: arauak dio galleta arruntek % 6 eduki dezaketela, gehienez.
2. Ezkoak: arauak dio galleta arruntek % 1,5 eduki ditzaketela, gehienez.
Eduki honen barruko orrialdekatzea
- Joan aurreko orrira: « Betiko 'maria' galletak dira osasungarrienak
- Orri honetan zaude: [Or. 2 de 3]
- Joan hurrengo orrialdera Banan-banan »