Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Uraren prezioa Estatuko hamalau hiritan aztergai : Bartzelonan eta Murtzian, uraren prezioa beste zazpi hiriburutakoaren bikoa da

Prezioak ez du eraginik uraren kalitatean

Pentsa litekeenaz arrunt beste aldera, etxeko ur-kontsumoa ez doa loturik ondasun horren prezioarekin. Aztertu hirietako kontsumoari buruzko datu ofizialak eta hiri horiexetan indarrean dauden tarifak ikusiz gero, erabiltzaileek beste zeinahi zerbitzuri aplikatzen dizkieten irizpide ber-berekin ur-zerbitzua baliatzen ez dutela ondorioztatzen dugu, hau da, “zenbat eta gehiago kontsumitu, hainbat eta gehiago ordainduko dugu; horrenbestez, premiazkoa duguna bakarrik kontsumituko dugu, hortik aurrera dirua alferrik galtzen ari garelako” logika-segidak hemen ez duela balio.

Murtzia hiriburuak -gogoan izan dezagun tarifarik garestienetakoak hantxe aplikatzen direla- joan den urtean etxeko ur-kontsumorik handiena izan zuen: 68 metro kubiko biztanleko; Gasteizek (tarifa merkeenak xedatuak dituela), berriz, gasturik apalena erakutsi zuen: 41 metro kubiko biztanleko. Joan den ekitaldian urteko ur-kontsumorik handiena izan zuten Estatuko hiriak (50 metro kubiko baino gehiago, urteko eta biztanleko) Murtzia, Donostia, Burgos, Madril eta Logroño izan ziren; batez besteko horren azpitik Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Bartzelona, Malaga eta Santander geratu ziren. Osoko zenbaketan, Madril eta Bartzelonak agertu zuten gasturik handiena (156 eta 126 milioi metro kubiko, hurrenez hurren); gastu-bolumenik txikiena Logroño, Gasteiz eta Santanderrek izan zuten, 10 milioi metro kubikora iritsi ez zirelarik (ikus taulak).

Fitxa teknikoa

  • Ur edangarriaren kostua hamalau hiritan aztertu da: Alacant, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Castelló, Logroño, Madril, Malaga, Murtzia, Iruñea, Santander, Donostia, Gasteiz eta Valentzia. 1999ko ekainean, ur-kobrantzaren kudeaketan eskudun ziren erakundeekin telefono bitartez harremanetan sartu ondoren, fax bana bidali genien, etxeetarako ur-zerbitzuari zegozkion tarifa guztiak igor ziezazkiguten eskatuz.
  • Informazio hori jasota, lau balizko kasu arrunt-arruntetan ordaindu beharko liratekeen diru-kopuruak kalkulatu genituen, hiri bakoitzean indarrean zeuden araudietan oin harturik beti ere, ur-hornikuntzarekin zerikusia duten prestazio guztiak sarturik (hondakin-uren tratamendua, estolderia, saneamendua, edukigailuen alogera, etab.).
  • Balizko lau kasuetan, familia arrunt batek egin lezakeen kontsumoa kalkulatu da, ur-kontsumo apala (120 metro kubiko urteko), ohikoa (160 metro kubiko), altua (200 metro kubiko) eta oso altua (280 metro kubiko) kontuan izaki.
  • Balizko kasu bakoitzean ordaindu beharreko kostuen kalkuluak eginik, hiri bakoitzeko ura kudeatzen duten erakunde arduradunei fax bana bidali zitzaien, balioetsiriko kopuruekin erka zezaten. Beste fax bat igorri zitzaien ur-zerbitzua daramaten zinegotzigoei eta, bidezkoa zenean, dagozkion aldaketa edo zuzenketak egin ziren.
  • Txostena egin ondoren, prezio garestiena duten hirietako ur-zerbitzuaren ardura dutenekin jarri ginen harremanetan, premiazko ondasun horren garestitasunaren zergatiak azal ziezazkiguten.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak