Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Saskibakoian eta bestelakoetan aritzeko kiroldegiak : Aztertutako 12etatik bik besterik ez dituzte instalakuntza eroso eta seguruak

Saskibaloi, eskubaloi eta areto-futbolean publizitateak eta telebistak sortarazitako dirutzari esker, kirol hauetan dabiltzaten talde zenbaitek gaurregun mundu zabaleko eliteko jokalariak dituzte beren plantiletan.

Futbolaren aldean oraindik gutxienekoak diren kirol hauetako goi mailako dibisioak masa-fenomeno bilakatu dira eta ohorezko kategorian jokatzen duten talderik gehientsuenak profesionaltzat har ditzakegu (ofizialki lanbidezko bakarra ACB den arren), dauzkaten egitura-mota eta aurrekontu garaiak gogoan izaki.

Kiroldegiak, banan-banan

  • Recreativo Orenés. Palacio de Deportes (Murtzia): 7.317 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna: oso ongi. Instalakuntzak, oso ongi: eserleku erosoak. Ikusgarritasun ona. Komun garbiak eta ongi kontserbatuak. Kiroldegia ezinduentzat egokitua. Prezioak: Denboraldiko abonu merkeenak: 20.300 pezeta batez beste. Sarrera “solterik” merkeena: 1.000 pezeta, ongi.
  • TAU Cerámica. Araba (Gasteiz): 9.300 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna: oso ongi. Instalakuntzak, oso ongi: eserleku erosoak. Komun garbiak eta ongi kontserbatuak. Ikusgarritasun ona. Kiroldegia ezinduentzat egokitua. Prezioak: Denboraldiko abonu garestienak (47.500 pezeta, batez beste), baina horrekin Europako partida guztiak ikus daitezke. Azterturiko ACBko klubetatik, sarrera “solterik” merkeena (fondo goikoan, 800 pezeta).
  • Real Madrid. Ciudad Deportiva: 5.140 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna: ongi. Instalakuntzak, erdipurdi. Erosoak dira, baina komunak ez daude ezinduentzat egokituta. Megafonia eta ikusgarritasun onak. Prezioak: aurtengoan ez da abonurik eskaini. Partidako, sarrerak 1.500 eta 2.500 pezeta kostatzen dira. Denboraldiko, partida guztiak ikusi nahi dituenari, 32.000 pezetatik 55.000 pezeta ingururaino kostatzen zaio abonua
  • Forum de Valladolid. Polideportivo Pisuerga: 6.179 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna, erdipurdi: Suteak atzeman eta itzaltzeko sistemarik ez dago. Instalakuntzak, ongi, baina eserlekuek ez dute bizkarralderik. Komun garbiak eta ongi kontserbatuak. Kiroldegia, ezinduentzat egokitua. Prezioak: abonu baten prezioa (26.800 pezeta) erdi parekoa da ACB-n. Abonu garestiena ere merke gertatzen da: 30.000 pezeta bakarrik. Sarrera solteen prezioa, ertaina.
  • Pamesa Valencia. La Fonteta: 8.100 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna, ongi. Kalera irteteko metro gehien dauzkana (1,92 m. 200 eserlekuko). Instalakuntzak, erdipurdi: ez dago ezinduentzat egotiruik. Komun garbiak eta ongi kontserbatuak. Ikusgarritasun ona. Prezioak: denboraldiko abonurik merkeena (8.000 pezeta) dute, baina aldian aldiko sarrerarik garestiena ere bai (4.000 pezeta, tribuna). Denboraldiko abonua, ertaina: 24.000 pezeta.
  • F.C. Barcelona. Palau Blaugrana: 8.000 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna, erdipurdikoa. 200 eserlekuko metrora ez da iristen, ozta-ozta. Suitzalgailu gutxi. Instalakuntzak, erdipurdi. Eskas egokiturik dago kiroldegia ezinduentzat. Megafoniak durundio egiten du eta ikusgarritasuna hobetzeko modukoa da. Eserleku deserosoak, estuegiak. Prezioak: batez besteko abonua, 32.000 pezeta, bigarren garestiena. Sarrera “solteak” ere, garesti.
  • Unicaja. Ciudad Jardín (Málaga): 4.480 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna, gaizki: garagardoa saltzen da eta bestetan baino suitzalgailu gutxiago daude. Instalakuntzak, gaizki: ezinduentzat ez daude egokiturik; eserleku batzuk, bizkarralderik gabe. Prezioak: denboraldiko batez besteko abonua, 25.200 pezeta, ACB-koen artean, erdi parean. Sarrera solteak ere, prezio ertainean.
  • Lobos Caja Cantabria (Vicente Trueba, en Torrelavega): 5.640 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna, gaizki. Suteak atzemateko sistemarik ez dago. Kalerako irterarik estuenak (0,45 metro 200 eserlekuko) eta suitzalgailu gutxien daukana da hau. Instalakuntzak, gaizki: ez dago ezinduentzat egokiturik eta komunak zaharkituak daude. Ikusgarritasuna, erdipurdikoa. Prezioak: abonuetan, tarifa ertainak eta sarrera solteetan, garesti xamarrak.
  • Askatuak. José Antonio Gasca (San Sebastián): 5.640 ikusle, saskibaloiko ACB liga. Segurtasuna, gaizki. Suteak atzemateko sistemarik ez dago. Kalerako irterarik estuenak (0,45 metro 200 eserlekuko) eta suitzalgailu gutxien daukana da hau. Instalakuntzak, gaizki: ez dago ezinduentzat egokiturik eta komunak zaharkituak daude. Ikusgarritasuna, erdipurdikoa. Prezioak: abonuetan, tarifa ertainak eta sarrera solteetan, garesti xamarrak.
  • S.D. Patronato, La Casilla (Bilbao): 5.318 ikusle, saskibaloiko bigarren maila. Segurtasuna, ongi. Bestetan baino suitzalgailu gutxiago. Instalakuntzak, gaizki. Ez dago ezinduentzat egokiturik. Komunak garbi bai, baina zaharkituak. Prezioak: abonu bakarra, 6.000 pezeta denboraldiko. Partida bakarreko txartela): 500 pezeta (oparia).
  • Portland San Antonio. Arrosadía (Pamplona): 1.614 ikusle, eskubaloiko ASOBAL liga Segurtasuna, gaizki: suteak itzaltzeko sistemarik ez dago; atzematekoa, deskonektaturik dago. Instalakuntzak, gaizki: behin-behineko harmailako eserlekuak, deseroso. Ez dago ezinduentzat egokiturik. Prezioak: abonu bakarra, denboraldiko 17.000 pezeta. Partida bakoitzeko sarrera, 1.300 pta zutik eta 1.500 pta. eserita.
  • Playas de Castellón. Ciudad de Castellón: 4.447 ikusle, areto-futbola, Ohorezko Maila Segurtasuna, gaizki. Garagardoa saltzen da. Instalakuntzak, ongi. Komun garbiak eta ongi kontserbatuak. Ikusgarritasun ona. Eserleku erosoak. Kiroldegia ezinduentzat egokitua dago. Prezioak: denboraldiko batez besteko abonua, 5.000 pezeta. Sarrera solteak, 700 pezeta partidako.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak