Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Eskola-garraioa: 92 enpresa inkestatu eta Estatu guztiko 424 autobusen adina egiaztaturik : Autobusen %7k 16 urte baino gehiago ditu, araudi berriak onartzen duena gaindituta

14 urtetik beherako milioi bat ikaslek autobusean hasten dute eguna

Nolakoa izango da etorkizunean eskolarako autobusa? eta laburbilduz

  • Segurtasuneko bidaiari-lekuak bermatu egiten du ibilgailua irauliz gero karrozeriaren egitura ez deformatu eta bidaiarientzako segurtasun tartea.
  • Ibilgailuak ertz kamutsagoak izango ditu barrutik eta kolpeak malgutzeko gaitasuna duten materialak erabiliko dira.
  • Suaren aurkako materialei esker, sua motel eta era kontrolatuan hedatzea lortuko da.
  • Leihoak txikiagoak izango dira bidaiari babesteko eta gutxieneko neurri bati eutsiko zaio autobusa hustu behar denerako.
  • Sabaian argizulo eta leihatilak izango dira irteera errazteko.
  • Jarleku bakoitzean segurtasun-uhala, bi ainguraketa puntukoa.
  • Erregaiaren biltegia autobusaren erdi aldera eramango da, babestuago egon dadin.
  • Jarlekuak: bi urteko epea eman da gai hori sakon aztertzeko, bidaiariak lotuta joatean, jarlekuek gai izan behar baitute bidaiariaren pisuaren “tirakadari” eusteko.
  • Gidariaren eta laguntzailearen kokapena ohikoa baino altuagoa izango da eta segurtasuneko bidaiari-lekua handitu egingo da.
  • Enpotramenduaren aurkako barra, talkarik gertatuz gero autoak autobusaren azpira sar ez daitezen.
  • Autobusek iraulketaren aurkako arkua izango dute, ABS balaztaak eta beste segurtasun sistema moderno batzuk.

Guraso, irakasle, laguntzaile eta haurrentzako arauak

  • Errespetatu autoko materialak, segurtasunerakoak bereziki.
  • Elkarbizitzako beste gune bat da autobusa; garrantzitsuena segurtasuna da.
  • Haurrak beti leku berean jarriko dira eta geltokien ordena errespetatu egingo dute, jarlekurik aldatu gabe.
  • Puntualtasuna, eta egunen batean haurrak autobusa hartu behar ez badu, jakinarazi arduradunari. Autobusak errespetatu egin behar ditu geltoki bakoitzeko ordutegiak. Presa arriskutsua da gidatzeko.
  • Bidaiariak ez dira jarlekutik altxa behar ibilbidean zehar. Ezta garrasika edo jolasean ibili ere: gidariak arreta galdu edo urduri jar lezakete.
  • Erabiltzaile nagusienek txikienak zainduko dituzte, lasaitu eta gizalegezko portaera erakutsiko dute autobus barruan eta sartu-irtenetan.
  • Motxila eta poltsak ongi helduta eraman behar dira, autobusak kolpetik frenatu eta airean joan ez daitezen.
  • Autobusean ezin da jan edo paperik bota.
  • Gidariak lasai egon behar du. Errespetatu egin behar da, profesional horrekin atsegin agertu behar dugu eta gidatzen ari denean ez hitz egin.
  • Txikienak ez dira aurreko jarlekuetan joango. Autobusaren zatiren bat besteak baino arriskutsuago den arren, aurreko aldea deformaturik eta atea blokeaturik gera liteke ibilgailuak aurrez aurre edo albotik kolpea hartzen badu.
  • Segurtasuneko gailuak non diren eta zenbait ate eta non dauden jakin behar da eta larrialdirik gertatuta ere, ateak irekitzeko botoiak eta leihoak apurtzeko mailuak non dauden jakin. Ikasleen kasuan, “ikuskapen” hori ikasturte hasieran egin liteke.
  • Ateak desblokeatzen dituzten larrialdiko botoiak non dauden aurrez jakitea komeni da. Gorriak edo beltzak dira (ateetan daudenak eta ibilgailuko aginte-panelekoak), baina ez dira isladatzaileak eta, beraz, ez dira gauez ikusten. Ateak desblokeatu egiten dira segundo batzuetan, baina kasurik gehienetan eskuz bultza egin behar zaie. Segurtasun gailu horiek desaktibaturik egon daitezkeenez, komenigarria da laguntzaile edo gurasoek, noizean behin, funtzionatzen dutela egiaztatzea.
  • Larrialdiko leihoak apurtzeko mailuek leihoetatik hurbil egon behar dute, autobusaren horman edo sabaian. Leiho guztiak berdin apurtzen dira, aurrekoa izan ezik. Mailurik eduki ezean, erabili ibilgailuko suitzalgailuak.
  • Su handia pizten bada, hautsi leihoa keak irteera zaildu edo oztopa ez dezan.
  • Autobusak ate bat baino gehiago baldin badu, ohiko irteera hurbilenekotik egingo da. Ikasleei irakatsi egin behar zaizkie ordena eta horrelakoetan txikienei laguntzeko joera.
  • Larrialdi kasuan autobusetik ordenan irteten irakatsi behar zaie ikasleei. Ikastetxeko arduradunen laguntzaz, haurrak protagonista bihurtuko dituen ebakuazio-simulakro baten bitartez eta egunero hartzen duten autobusa erabiliz.
  • Zaindu autobusen adina (matrikulari begiratu), segurtasuneko bitarteko teknikoak eta gidarien lan baldintzak (egunean zenbat orduz lan egiten duten). Baldintza egokiak ez badira, aldaketak eskatu beharko zaizkio enpresari.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak