Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Sauna eta bainu turkiarra : Atsegin onuragarria

Ahalik eta probetxu guztien atera eta balizko arriskuei saihesteko funtsezkoa da nola funtzionatzen duten

Sauna eta bainu turkiarrean hartu beharreko neurriak

  • Gorputzak nozitzen duen tenperatura biziaren ondorioz, taupaden erritmoa bikoiztu egiten da, minutuko 70etatik 140etaraino. Horregatik hain zuzen, sauna eta bainu turkiarra ez dira egokiak pertsona zahar, haurdun eta osasun arazoak (hipertentsioa, kardiopatiak, etc) dituztenentzat.
  • Arteria-presio edo barizeak dituztenentzat ere ez dira gomendatzeko modukoak.
  • Dermatitisak edo basodilatazio gaitzak pairatzen dituenak ere ez du du egokia sauna edo bainu turkiarra.
  • Era berean, bronkioetako gaixotasun larria, epilepsia, anorexia edo giltzurrunetako kolikoak nozitu dituztenek ere saihets egin beharko diete.

Eman beharreko pausoak

Sauna edo bainu turkiarrean sartu aurretik…

  • Estreinakoz sartzen bazara horietako batean, hobe duzu eskarmentua duen norbaitekin joatea
  • Kirola egin ondoren hartu behar baduzu, sartu aurretik hobe duzu 15 – 20 minutuan atseden hartzea gorputzeko tenperatura jaitsi eta, horrela, organismoak bero-kolpea jasan ez dezan.
  • Ez sartu gelatxoan goseak, ezta neke-neke aginik, ezta bazkaldu edo afaldu berritan ere (egon zaitez ordubetea janaria hartu duzunetik).
  • Sartu aurretik hartu dutxa, sakon, ur epelarekin.
  • Edan likidoa, gorputzak nolabaiteko deshidratazioa pairatuko du eta.

Bitartean…

  • Sauna hartu behar baduzu, hasi behereneko aulkietatik, organismoa berotasunera egoki dadin.
  • Etzan edo ipini oinak eserlekuan, gorputz osoak tenperatura berdina izan dezan.
  • Barruan zauden bitartean ez edan likidorik, horrela ez bailitzateke gorputzaren desintoxikazioa gertatuko.
  • Barruan zaudela ez egin gimnasia ariketarik eta ez jardun solasean, modu horretan arnasketa eta zirkulazioa zamatu egiten direlako.
  • Estreinakoz bazoaz, ez egon barruan hamar minutu baino gehiago, tentsioa jaits ez dakizun.
  • Normalean, barruan 8 – 12 minutu eman ondoren gorputzak freskatzeko premia sentitu ohi du. Irten zaitez gelatxotik, behar adinakoa transpiratu ez duzulakoan bazaude ere. Ohitura handia duten pertsonek 15 minuturaino iraun dezakete barruan baina ordu laurden hori igarotakoan atseden hartzea komeni izaten da.
  • Gelatxotik irten aurretik eser zaitez aulkian oinak eskegita, odol zirkulazioa posizio bertikalera egoki dadin. Jaiki zaitez pixkanaka; bat-batean zutituz gero, odola bildu eta zorabio edo sinkope antzekoa etor dakizuke.

Ondoren…

  • Egon zaitez minutu batzuk (gutxi, dardarka ez hasteko) saunatik kanpoan (ahal dela, aire zabalean) arnasketa-bideak freskatzeko. Birikek kanpoko airea eskatuko dizute.
  • Ondoren, dutxa zaitez ur hotzarekin (odol presioa altu baduzu, ur epelarekin). Zuzendu zorrotada ataletatik gorputz erdialdera, bihotz alderantz, ohiko erritmoa har dezan berriro.
  • Oraino astirik -eta gogorik- baldin baduzu ur hotzetan bainu bat hartzeak odol-hodiak erreakzionaraziko dizkizu eta arteria-presioa areagotuko dizu.
  • Bero-saioak eta ur hotzeko dutxak tartekatzea komeni izaten da odol-hodien uzkurdura lortzeko: horri esker, odol zirkulazioa bizkortu, muskuluetako hondakinak suntsitu eta muskuluak elikatu egiten dira. Mundu honetan sartu berria bazara, hotz-bero zikloa behin bakarrik egin beharko zenuke; eskarmentudun bazara, berriz, bitan jardun edo, gehienez ere, saunan hirugarren aldiz sar zaitezke. Hortik gorako zikloek ez dute mesederik ekartzen, nekea baizik.
  • Sauna saioaren ondoren ura edo edari isotoniko bat hartu behar duzu, izerditze ugari horretan galdutako mineral gatzak ostera berreskuratzeko.
  • Ez da komeni astean bi saiotik gora egitea.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

  • Joan aurreko orrira: « Sauna
  • Orri honetan zaude: [Pág. 3 de 3]

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak