Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Arte Ikasketak : Artistak, titulu ofizial eta guzti

Arte dramatikoa

Arte Dramatikoa ematen duten eskoletara iristeko bidea ez da beste bi diziplinetan bezalakoa. Nolabait esateko, ohikoagoa da azken hau. Batxilergoko bigarren urtea edo UBI bukatu ondoren sar daitezke ikasleak, beste edozein karreratara bezala. Unibertsitatera sartzeko hauta-probarik ez dute eskatzen, baina an-tzerki eskolek berek egiten du proba bat ikasleak onartu aurretik. Ikastegi horietan sartzeko beste bide bat ere badago: 20 urteak beteta baditugu eta antzerki munduan esperientzia daukagula erakusten badugu, onartuko gaituzte. Lau urte irauten dute ikasketa hauek, eta hiru adar eskaintzen dituzte: Eszena eta Dramaturgia Zuzendaritza, Eszenografia eta Interpretazioa. Itxuraz, azken adar horrek izaten du arrakasta gehien; Espainian Arte Dramatikoak irakasten dituzten 12 eskoletako batean, adibidez, ikasleen % 71k horixe hautatu dute.

Eszena eta Dramaturgia Zuzendaritza hautatzen dutenek, edo Interpretazioa aukeratzen dutenek, bide batetik baino gehiagotatik jo dezakete. Bi adarretako lehena hartzen dutenek, eszena zuzendari izateko ikasketak egin ditzakete, edo antzezlanak idazten trebatzeko, edo antzerkiaren teoria, kritika eta ikerketa arloetarako presta daitezke. Interpretazioaren adarra hartzen dutenek, berriz, lau espezialitate dituzte eskura, nahiz eta, gehienbat, lehenengoa eskaintzen duten antzerki eskolek: Testu bidezko Interpretazioa, Ikur bidezko Interpretazioa, Objektu bidezko Interpretazioa eta Antzerki musikala. Arte Dramatikoetako Goi Eskoletan goi mailako titulu bat lortzeko matrikula egitea 250 eta 450 euro artean kostatzen da ikasturte bakoitzean; unibertsitate pribatu batean Arte Eszenikoetako Gradu bat lortu nahi duenak, berriz, 6.500 euro inguru ordaindu beharko du urtean.

Lan aukerak

  • Arte dramatikoak: Eszena zuzendari, antzerki idazle,antzerki kritikari, ikuskizun-sortzaile, irakasle, kultur begirale, aktore, bikoiztaile eta eszenografo.
  • Dantzak: Dantza eskoletako edo kontserbatorioetako irakasle, dantzari, koreografo.
  • Musikak: Musika espezialitate bateko irakasle, musika ikertzaile, interpretatzaile eta sortzaile.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak