Eskola porrota

Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da

Guraso eta hezitzaileen lan komuna oinarrizkoa da hazten ari den errealitate kezkagarri honi aurre egiteko
1 urtarrila de 2005

Arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea da

/imgs/20050101/img.informe.01.jpg
Eskola porrota gaur egun hezkuntza sistemak bizi duen arazo larrienetako bat da. Porrotaren ondorioen garrantzia eskolaren esparrutik at hedatu da eta herrialde garatu guztietan dago maila batean edo bestean zabalduta, hori dela eta, hezitzaile eta gurasoen erakunde eta elkarteek interes handia agertu dute gaiarekiko haren eraginak arintze aldera. Datuek erakusten dute zenbaterainokoa den arazo honen hedadura. Horrenbestez, 25 urtez beherakoen langabeen %72ko portzentajeak lotura estua du ikasketak utzi izanarekin eta eskola porrotarekin. Kalitate eta Ebaluazio Institutu Nazionalaren datuen arabera (INCE), Espainiako ikasle nerabeen herena, DBH-ko ikasleak, alegia, kalifikazio negatiboak ditu. Irakaskuntza ertainean ikasleen %32 ikasturtea errepikatzen du, %35 ez du 2. DBH ongi amaitzen, %48 ez du batxilergoa gainditzen, unibertsitatean ikasketak uzten dituztenen portzentajea, berriz, %50ekoa da.

Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan, horrek dakartzan arazoak kontuan hartuz, baita psikikoak ere. Matematika, hizkuntza eta ingelesa dira eskola porrot portzentajerik altuena eragiten duten gaiak. Europako batez besteko datuak kontuan hartuz (%20), Espainiako porrot indizea %29koa da gutxi gorabehera, Portugal soilik dago Espainiako estatuaren aurretik, %45ekin gutxi gorabehera. Estatistika ofizialek adierazten dute eskola porrotik handiena duen komunitatea Kanariar Uharteak dela %35,8ko portzentajerik; Asturiasek du portzentajerik baxuena %14,4koarekin eta Nafarroak jarraitzen dio %17,3koarekin. Euskal Autonomi Erkideagoko portzentajea %17,5ekoa da.

Datu hauei eskola mailan ematen den absentismo eta uzte maila altua gehitzen badiegu, konturatuko gara eskola porrota handia dela gure artean eta ekintza globalak eskatzen dituela, porrota ez dela ikasle “nagi” edo “ergelen” gauza. Hezkuntza sistemaren eskakizunak zuzen gainditzeko arazoak dituzten ikasleak egotea ezin zaio norbanakoari dagozkion arrazoiei soilik egotzi, heziketa arrazoiak, sozialak eta kulturalak ere badaude.

Nahasketa emozionalak eta ikasketarenak

/imgs/20050101/img.informe.02.jpg
Ikasleak bere maila eta adinerako aurreikusitako helburuak betetzea lortzen ez duenean eta bere baliabide intelektualen aprobetxamendu errealik egiten ez duenean eskola porrotaz hitz egin dezakegu. Horren ondorioz hezkuntzarekiko jarrera negatiboa izan ohi da. Eskola porrota eragin dezaketen arrazoiak asko dira. Azpimarragarrienak ikaskuntzaren nahasketak dira eta nahasketa emozionalak. Ikerketen arabera, datuak ezberdinak dira baina esan daiteke porroten %2 soilik direla faktore intelektualen ondorioa, %29, aldiz, ikasketa faktoreak eragindakoak dira, dislexiak besteak beste. Porrot proportzio bera eragiten dute mota guztietako nahasketa emozionalek. %10eko portzentajeak, berriz, Arreta Defizitak eragindako Nahasketa hiperaktibitateekin (ADNH) lotura estua du.

Halaber, haurrak ikasturte batez baino gehiago ikaskuntza arazoak pilatu izanaren ondorioz ere suerta daiteke eskola porrota, eta era berean haurra ikastetxean ez egokitu izanaren sintoma garbia da, hain zuzen ere, ongi ez hausnartu, antolatu eta bideratu gabeko plan pedagogikoen ondorioa. Gehiegizko eskakizunekin eta ikaskuntza era ez eraginkorrekin du azken egoera honek ere harremana.

Eskola porrotaren arrazoiak

/imgs/20050101/img.informe.03.jpg

  • Intelektualak. Adin kronologiko eta intelektualaren arteko desegokitasunaren ondorioz sortzen dira, eta adimen urritasuna duten haurrengan zein haur supergaituengan ematen da. Halaber, aurreko ikasturteetan oinarri sendorik hartu ez izanaren ondorioz gerta daiteke.
  • Adimenaren neurketa banatzen den bi esparru orokorretako batean urritasunak antzematea izan ohi da ohikoena: ahozko espresioa edo eskuzko exekuzioa. Lehenengo arloan, beste faktore batzuen artean, ulermena eta hizkuntzaren erabilera hartzen dira kontuan, hala nola memoriaren forma espezifikoak, ulermena, hizkuntzaren erabilera, kontzentrazioa eta pentsamendu asoziatiboa. Bigarren arloan koordinazio basomotorea, pertzepzioaren antolaketa, ekintza baten inguruan planak egiteko gaitasuna eta beste faktore batzuk hartzen dira aintzat.
  • Urritasun intelektuala baldin badago, oso arina izanda ere, haurrak ezingo du behar dituen ezagutzak bereganatu eta eskolan atzeratu eta beste ikaskideekiko urrundu egingo da. Atzerapen hau ezin da berreskuratu eta haurra hobeto moldatuko da hezkuntza berezian. Hizketaren terapiarekin ere landu daiteke arazoa, okupaziozko edo heziketa terapiekin alegia.
  • Motibazioa. Ikasleak adimen maila normala edo batez bestekoa baino altuagoa izan arren, eskola aprobetxamendu arazo larriak egon daitezke ikasteko motibaziorik ez badago. Honi dagokionean, ikaslearengan eragin handia dute maite duten pertsonen aitormena, onespen soziala eta epe motzerako xedeen lorpena. Eskolan ematen diren edukien eta gurea bezalako gizarte aldakor batek eskatzen dituen eskakizun errealen artean dagoen lotura txikia motibazioan eragiten duen garrantzi handiko beste faktore bat da. Ikasleek badakite eskolan eginiko ahalegin handiak bizitza errealean ez diela ezertarako balio izango eta arrakasta akademikoak ez diela inondik inora etorkizuneko arrakasta profesionala ziurtatuko.
  • Arazo honen irtenbidea topatzeko horren motibazio maila eskasa zerk eragiten duen jakin beharra dago. Hurrengo pausua motibazioa handitzen hasteko urratsak ematea da. Prozesu honek bere denbora behar du, eta kasu askotan profesionalen laguntza behar izaten da gogobeteko emaitzak lortzeko.
  • Arazo organikoak. Batzuetan eskolako martxa onarengan arazo fisiko batek izan dezake eragina, nolabaiteko absentismo maila eragiten duelarik. Eritasun kroniko bat ere egon daiteke haurrari nekea eragiten diona. Haurrarengan eragin fisikoa edo sentsoriala izan dezaketen arazoak ere egon daitezke oinarrizko ezagutzan oztopoak sortuz, ikusmenaren eta entzumenaren arazoak alegia (miopia, hipermetropia, hipoakusia, etab.). Bestalde, egiaztatuta dago baita ere gutxi edo gaizki lo egiten duten haurrek edo ongi elikatzen ez direnek, gosarian batez ere, nahi litzatekeena baino gutxiago ematen dutela eskolan.
  • Arazo emozionalak. Gabezia afektiboak zein gehiegi babestuta dauden haurrengan gertatzen da, hala nola haur hiperaktiboengan, ez seguruetan edo gehiegizko fantasiaz edo gutxiespen sentimenduaz bizi direnengan, baita gurasoen galera sufritu duten haurrengan ere, guraso oso gogorrak dituzten haurrengan, etxeko giro txarra dutenengan, etab. Egoera hauek nortasun arazoak ekartzen dituzte, hala nola ezegonkortasuna, haserrea eta jarrera negatiboak irakasle zein beste ikasleen aurrean.
  • Horrek guztiak eskolan integratzeko arazo handiak ekartzen ditu. Haurrak “eskola fobia” ere izan dezake. Eskolarekin izandako lehenengo harremanetan sortzen da eta eskolako lanekiko aurkakotasun jarreraz adierazten da eskola bizitzan zehar.
  • Ikaste teknika eta ohiturak. Ikasle askok ez dakite nola ikasi. Inork ez die lan egin edo ikasteko modua erakutsi. Ikasten ikasi beharra dago. Gai bat ikasten asko ahalegintzeak, nola egin jakin gabe, emaitza urriak ekartzen ditu eta ikaslea, ondorioz, desanimatu egiten da. Ikastea ohitura bihurtzea arrakasta akademikoa lortzeko beste tresnetako bat da. Ikasketa eguneroko lana da, praktika iraunkorra eskatzen du, baina berez bizkorgarri ez bada, ohitura sortzea zailagoa da.
  • Programazio desegokia. Batzuetan bere heldutasun intelektual mailarako oso zailak diren lanak eskatzen zaizkio haurrari. Maila bereko ikasle guztiek errendimendu bera izatea nahi izaten da. Batzuetan koordinazio falta dago eskola maila edo zikloen artean edo desadostasunak hezitzaile ezberdinen artean edota hezitzaile eta gurasoen artean, eta horrek guztiak haurra nahastu egin dezake. Eta zer esanik ez batzuetan bukatu gabe geratzen diren gaitegi luzeegiak ez direla aproposenak.
  • Irakasleak. Gehiegizko klaseak direla, gainekoen edo espezialisten laguntza falta dela eta, batzuetan, irakasleak segurtasuna eza transmititzen dio ikasleari eta azpibalioetsi egiten du.

Gurasoak, eskola porrota gainditzeko giltzarria

  • /imgs/20050101/img.informe.04.jpg
    Aitortu eta onartu zure semeak zailtasunak dituela. Arazoa aztertu, heziketa prozedurak non huts egiten duen antzeman eta gainditzeko beharrezko bitartekoak jarri.
  • Erakutsi maite duzula ez bere arrakastengatik, beragatik baizik.
  • Bere ikastetxearekin erlazionatutako guztiari buruz informatu.
  • Kalifikazioei buruz soilik ez; ikaskide edo irakasleekin izan ditzakeen harreman arazoak ere garrantzizkoak dira. Ikasketak gurasoen intereseko gaia direla sentitu behar du haurrak.
  • Gurasoen presentzia eskatzen duten ekintzetan parte hartu.
  • Aurrejarrera erakutsi eta bere behar eta galderei arreta egin etxean, baino inoiz ez haren lanik egin.
  • Seme-alabari jakinarazi zuk ez duzula galdera guztien erantzuna eta erantzunak biak elkarrekin aurkitzea proposatu.
  • Haurrak bere buruarengan izan behar duen konfiantza indartu. Gogoberotasuna kutsatu egiten da.
  • Utzi erabakiak hartzen; har ditzala bere adinari dagozkion erantzukizunak.
  • Inoiz ez konparatu anai-arreba edo lagunekin.
  • Inoiz ez alfer edo errudun sentiarazi.
  • Izan koherentea. Zure seme-alabak etxean irakurtzen ikusten badu eta zuk harekin hainbat ezagutza partekatzen baduzu, harengan ikasteko desioa piztea errazagoa izango da.
  • Jakingura pizten duen giroa sortu.
  • Ez beti seme-alabaren gainean egon ikasketak direla eta. Azaldu zeintzuk diren helburuak eta zer espero den haiengandik.
  • Erabaki aurretik, hitz egin haurrarekin arazoa zein den eta zein laguntza mota eskain diezaiokezun jakiteko.
  • Ez mehatxatu ezta zigortu ere. Gogatzearen eta estimulazioaren alde egin batez ere.
  • Ikasketek beren teknikak behar dituzte. Erakutsi zure seme-alabei ikasten.
  • Ez gogogabetzen erakutsi. Erakutsi nekaezina izan behar dela eta alternatibak bilatzen lagundu.
  • Saiatu mezu negatiboak ez transmititzen “ikasle txarra zara”, esate baterako, izan ere, sinetsi egin dezake eta bere ondorengo garapena oztopatu.
  • Ospatu bere arrakastak, txikiak izanda ere.
  • Klase partikularrak ez dira beti irtenbide egokia. Hala eginez gero, laguntza utzi nahi diren emaitzak lortu eta gero.
  • Bere aisia aberastu. Ez dezala telebista soilik ikusi. Erakutsi programa egokiak, eraman museotara, istorioak kontatu, naturarekin harremana izan dezala…

Gurasoak, eskola porrota gainditzeko giltzarria

  • Aitortu eta onartu zure semeak zailtasunak dituela. Arazoa aztertu, heziketa prozedurak non huts egiten duen antzeman eta gainditzeko beharrezko bitartekoak jarri.
  • Erakutsi maite duzula ez bere arrakastengatik, beragatik baizik.
  • Bere ikastetxearekin erlazionatutako guztiari buruz informatu. Kalifikazioei buruz soilik ez; ikaskide edo irakasleekin izan ditzakeen harreman arazoak ere garrantzizkoak dira. Ikasketak gurasoen intereseko gaia direla sentitu behar du haurrak.
  • Gurasoen presentzia eskatzen duten ekintzetan parte hartu.
  • Aurrejarrera erakutsi eta bere behar eta galderei arreta egin etxean, baino inoiz ez haren lanik egin.
  • Seme-alabari jakinarazi zuk ez duzula galdera guztien erantzuna eta erantzunak biak elkarrekin aurkitzea proposatu.
  • Haurrak bere buruarengan izan behar duen konfiantza indartu. Gogoberotasuna kutsatu egiten da.
  • Utzi erabakiak hartzen; har ditzala bere adinari dagozkion erantzukizunak.
  • Inoiz ez konparatu anai-arreba edo lagunekin.
  • Inoiz ez alfer edo errudun sentiarazi.
  • Izan koherentea. Zure seme-alabak etxean irakurtzen ikusten badu eta zuk harekin hainbat ezagutza partekatzen baduzu, harengan ikasteko desioa piztea errazagoa izango da.
  • Jakingura pizten duen giroa sortu.
  • Ez beti seme-alabaren gainean egon ikasketak direla eta. Azaldu zeintzuk diren helburuak eta zer espero den haiengandik.
  • Erabaki aurretik, hitz egin haurrarekin arazoa zein den eta zein laguntza mota eskain diezaiokezun jakiteko.
  • Ez mehatxatu ezta zigortu ere. Gogatzearen eta estimulazioaren alde egin batez ere.
  • Ikasketek beren teknikak behar dituzte. Erakutsi zure seme-alabei ikasten.
  • Ez gogogabetzen erakutsi. Erakutsi nekaezina izan behar dela eta alternatibak bilatzen lagundu.
  • Saiatu mezu negatiboak ez transmititzen “ikasle txarra zara”, esate baterako, izan ere, sinetsi egin dezake eta bere ondorengo garapena oztopatu.
  • Ospatu bere arrakastak, txikiak izanda ere.
  • Klase partikularrak ez dira beti irtenbide egokia. Hala eginez gero, laguntza utzi nahi diren emaitzak lortu eta gero.
  • Bere aisia aberastu. Ez dezala telebista soilik ikusi. Erakutsi programa egokiak, eraman museotara, istorioak kontatu, naturarekin harremana izan dezala…