Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Etxeko fakturak : Araudia errespetatzen dute, baina erabiltzailearengan pentsatu gabe

Etxeko gastuak ahal den neurrian murriztea erabakitzen dugunean, horietan zenbait menderaezin direla ohartzen gara, adibidez elektrizitate, ur, gas eta telefoniarena

Etxetresna elektrikoak, energia gastuaren arduradun nagusi

  • Berokuntzak, ur beroak eta sukaldeak gastuaren %24 eragiten dute. Etxeko tenperaturak ez du 22 gradutik gorakoa izan behar. Ez da komeni dutxa luzeegirik edo ura tenperatura handiegian erabiltzerik ere.
  • Hozkailuak, gastu elektrikoaren %21. Atea irekita uzteak edo alferrik irekitzeak areagotu egiten du kontsumoa. Hozkailuak gainetik hozten duen gradu bakoitzeko %5 gehituko da gastua.
  • Telebista, gastuari dagokionez hirugarren aparailua: %12. Ikusi behar ez denean itzalita edukitzea komeni da.
  • Garbigailua, energia gastuaren %5, ontzi-garbigailuak baino gehiago, %1 gastatzen baitu horrek. Kasu bietan ere, ez jarri martxan beteta ez badaude.
  • Beste etxetresna elektrikoak, bideoak, zurgagailuak… argindar gastuaren %13 eragiten dute.
  • Zenbait tresnak kontsumo txikia dute, baina etengabe entxufatuta egotean, azkenean gastu handia izaten da. Horregatik, “stand by” sistema dutenak itzaltzea komeni da erabiltzen ez direnean.
  • Etxea isolatzeak energia gastuan %40ra arte aurrezten laguntzen du.

Aurrezteko trikimailuak

Sukaldean

  • Plaka edo egosketa gunearena baino diametro handiagoko kazola eta zartaginak erabili eta jarri ontziei tapa, berorik alferrik gal ez dadin. Azkarrago egosi eta energiatan %20 arte aurreztuko duzu. Ontzi batek egosketa-guneko bi edo hiru cm agerian uzten baditu, kontsumitu den energiaren zati bat galdu egiten da.
  • Presio-lapikoak energia gutxiago kontsumitu eta denbora aurrezten du.
  • Hondar-beroa aprobetxatzeko, itzali sua ontzia kendu baino 5-10 minutu lehenago (bitrozeramikan hiru minutu lehenago).

Labea

  • Labea itxita eduki eta saiatu ez irekitzen; pilatutako beroaren %20 gal daiteke.
  • Erabili erloju programatzailea eta txirrina.
  • Mikrouhin labeek denbora eta energia asko aurrezten dute ohiko labe eta plaken aldean

Garbigailua eta lehorgailua

  • Erabil itzazu tenperatura baxuko garbiketa programak. Garbiketa 90ºCtan egin ordezk 60ºCtan eginda, ia erdira jaisten da energia gastua.
  • Ez jarri martxan beteta ez badaude. Horrela, gutxitu egingo duzu ur, garbikari eta energia gastua eta etxetresnak luzaroago iraungo du.
  • Ikuzgailu berria erosi behar baduzu, aukeratu abiadura lasterreko zentrifugatua duena, 1.200 bir/min (biraketa minutu) zentrifugatua duenak 700 bir/min-koak baino %20 gutxiago kontsumitzen baitu.

Hozkailua eta izozkailua

  • Egiaztatu zailtasunik gabe eta ongi ixten direla ateak.
  • Ez sartu janari berorik; utzi kanpoan hoztu arte.
  • Berria erosi behar baduzu, aukeratu modelo eraginkor eta ekologikoa. Energia gutxiago kontsumitzen dute.

Argiak

  • Betiko bonbillen ordez jarri kontsumo txikiko lanparak: %80 arte aurreztuko duzu energia elektrikoan. Bestalde, lanpara halogenoek, garestiago diren arren, argi gehiago egin eta berdin kontsumitzen dute eta bi edo hiru bider bizitza luzeagoa dute.
  • Hodi fluoreszenteek bonbilla arruntek baino hamar bider gehiago irauten dute eta eraginkorrago dira. Argi gehiago eta luzaroago behar den lekuetarako, gomendatzen dira. Lanpara fluoreszente bat itzali eta berriro piztu arte 20 minutu baino gutxiago pasa behar bada, merkeago ateratzen da piztuta uztea.
  • Kontsumo txikiko lanpara elektronikoek ohikoek baino zortzi aldiz gehiago iraun eta laurdena kontsumitzen dute.

Berogailua

  • Etxebizitza erostean, erreparatu orientazioari. Zenbat eta argi-ordu gehiago, orduan eta gutxiago gastatuko duzu berogailutan.
  • Egunez, altxa itzazu pertsianak: eguzkiak argia eta berotasuna emango dio etxeari. Iluntzean itxi gortinak eta pertsianak: berotasun gutxiago galduko da horrela.
  • Leihoak aldatzen badituzu, kristal bikoitzekoak jarri.
  • Ate-leihoei juntak eta buletak jarrita, %10 gutxituko duzu bero-ihesa. Ongi isolaturiko etxebizitzetan %30 arte aurrezten da berokuntzan.
  • Gela bat aireztatzeko aski dira 10 minutu.

Ur beroa

  • Jarri termoa etxe barruan eta erabiliko den lekuetatik, sukalde eta bainugelatik hurbil.
  • Bainuaren ordez, erabili dutxa: laurdena kontsumituko duzu ur eta energiatan.
  • Termoaren irteeran jarri balbula nahaslea; horrela, tenperatura egonkorrean aterako da ura: erosoago izateaz gain, gutxitu egingo da kontsumoa.
  • Termoa 60ºCtik gora jartzen baduzu, energia alferrik galdu eta gailuaren bizitza laburtuko duzu.

Ontzi-garbigailua

  • Hauta ezazu beti ontzien zikinaren araberako programa.
  • Bete garbigailua ahalik eta gehien. Beteta erabiltzean ur, garbikari eta energia gutxiago kontsumituko du. Eta ontzi-garbigailuak luzaroago iraungo du. “Karga erdiarekin” martxan jarri behar baduzu, erabili programa ekonomikoa.
  • Ontzi-garbigailua erostean, aukeratu modelo eraginkorrak. Ur eta detergente gutxiago kontsumitzen dute eta %20 aurrezten dute energian.

Zenbat kostatzen zait, elektrizitatearekin...

  • Mikrouhin labean basokada bat esne berotzea: 0,37 pezeta.
  • Goritasun-bonbilla, ordubetez piztuta edukitzea: 1,03 pezeta.
  • Ontzi-garbigailua, beteta: 24 pezeta.
  • Oilasko bat erretzea: 23,95 pezeta.
  • Arrautza bat frijitzea: 2,50 pezeta inguru sukaldea elektrikoa bada eta pezeta bat inguru gasezkoa bada.
  • Dutxatzea: bost minutuko dutxa bat 65 eta 90 pezeta kostatzen da berogailua elektrikoa bada eta 25 eta 50 artean gasezkoa bada.
  • Lisatzea: ordubetez lisatzea, aparailuaren arabera, 25 pezeta inguru kosta liteke.
  • Arropa garbitzea: garbiketa normal bat 45 pezeta inguru kostatzen da.
  • Berogailua: ordubetez berogailua martxan izatea 60 eta 85 pezeta artean kostatzen da elektrikoa baldin bada eta 40 eta 50 pezeta artean gasezko galdararen kasuan.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

  • Joan aurreko orrira: « Ura
  • Orri honetan zaude: [Pág. 5 de 5]

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak