Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Etxeko fakturak : Araudia errespetatzen dute, baina erabiltzailearengan pentsatu gabe

Etxeko gastuak ahal den neurrian murriztea erabakitzen dugunean, horietan zenbait menderaezin direla ohartzen gara, adibidez elektrizitate, ur, gas eta telefoniarena

Telefonoa

Tarifak aldatu egiten dira operadore batetik bestera, , elektriko eta gas naturalarenak ez bezala, . Deiak zein operadorerekin egin nahi ditugun aukera dezakegu. Dei motaren eta kontratatu den enpresaren arabera, %50 arte aurreztuko dugu hainbat konexioren prezioan. Baina oraindik estatuko hamar kontsumitzailetatik zortzik Telefonica bakarrik dauka eta %10ek beste operadoreren bat ere erabiltzen du, Telefonicaz gain.

Telefono fakturen gure analisia.

Jazztel Onenetakoa informazioaren argitasun eta gardentasunean, xehea eta desglosatua baita. Zenbateko osoan eta zerga-oinarrian ere kontzeptu guztiak bereizten dira. Kontsumoko historiala, fakturaren azalpena eskema bidez eta nazioarteko zonen xehetasunak ematen ditu. Deiei buruzko informazioa, oso argia: bereiztu egiten ditu probintzia arteko deiak eta telefono finkotik sakelakora egin direnak eta dei mota bakoitzaren batez besteko prezioari buruzko informazioa ematen du. Atzeko aldean, faktura interpretatzeko aholkuak ematen ditu. Ez du bezeroen arretarako zerbitzuaren ordutegirik adierazten.

Retevisión Fakturatu diren zerbitzuak eta BEZaren zerga-oinarria desglosatu egiten ditu. Kontsumoko historiala, fakturaren azalpena eskema bidez eta dei moten araberako desglosea dakartza. Atzeko aldean, faktura interpretatzeko aholkuak ematen ditu. Fakturazio-epe bakoitzeko kontsumoa adierazten du grafiko batean. Bezeroaren arretarako zerbitzua 24 orduz. Fakturazioko letra txikiegia. Kontsumoari buruzko informazio kronologikoa; hobe litzateke irizpide baliagarriak erabiliko balituzte, adibidez dei motaren araberako sailkapena. Kontsumoari buruzko xehetasunak ez dira lehen orrialdean ageri..

Uni2 Fakturaturiko zerbitzuak desglosatu egiten ditu (probintzia arteko deietan eta telefonia mugikorrerako deietan). Bereiztu egiten ditu zerga-oinarri osoa eta BEZa eta eurotara bihurtzeari buruzko informazioa ere badakar. Bezeroaren arretarako doako telefonoa, baina ez du adierazten ordutegirik. Web gunea oso baliagarria da kontsumoa aztertzeko. Dei gehieneko 10 zenbakien zerrenda eta horien kostua adieraztea, oso ongi. Kontsumoaren historikoa biltzen duen grafikoa ere badu (azken sei hilabeteak zehaztuta). Letra txikiak zaildu egiten du irakurketa. Kontrasteak hobetzeko koloreak falta dira eta faktura ulertzeko argibideak.

Telefónica Desglosatu egiten du epealdiari dagokion kuota eta kontrataturiko zerbitzuen zenbatekoa, dei mota guztiena eta beste kontsumo batzuena eta deskontuak barne. Eguneko kontsumoaren batez besteko zenbatekoa ere sartzen du. Bigarren orrialdean dei automatikoen zerrenda dakar. Bezeroaren arretarako hainbat telefono zenbaki. Web gunearen helbidea ere badakar. Oso faktura zehatza baina monotonoa, kolore eta kontrasterik gabea. Ordaindu beharreko zenbatekoa oso argi ikusten da. Deien ordena, kronologikoa. Kontsumoko historialaren grafikorik ez. Dei bakoitza telefonia mugikorreko zein konpainiatara egin den adieraztea faltan sumatzen da.

Kostua kalkulatzeko

Ordainagiri gehienetan atal finko bat izaten da eta bestea kontsumoaren araberakoa. Enpresa bakoitzak bere deskontu-formulak eskaintzen ditu.

  • Abonu-kuota: kopuru finkoa, “zerbitzu tasa” edo “kuota” ere deitzen zaio. Konpainia batzuetan ordaindu egiten da, deirik egin ez arren. Eta, gainera, kobratzen den beste zerbitzuren bat kontratatu baldin bada, fakturako atal honetan agertuko da. 1.542 pta (linearen alokairua) x 2 hilabete: 3.084 pezeta
  • Deien kontsumoa: kontsumoaren arabera izaten da. Dei mota bakoitzaren gastu osoa jasotzen da. Konpainia batzuen fakturetan bereiztu egiten dira probintzia arteko deiak, nazioartekoak eta sakelako telefonoetara egindakoak eta informazio baliagarria eskaintzen da (iraupena, kostua…).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

  • Joan aurreko orrira: « Gasa
  • Orri honetan zaude: [Pág. 3 de 5]
  • Ir a la página siguiente Ura »

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak