Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Etxeko fakturak : Araudia errespetatzen dute, baina erabiltzailearengan pentsatu gabe

Etxeko gastuak ahal den neurrian murriztea erabakitzen dugunean, horietan zenbait menderaezin direla ohartzen gara, adibidez elektrizitate, ur, gas eta telefoniarena

Gasa

Gas naturala erabiltzailearen etxeraino kanalizatzen da eta gehienetan bi hilabetetik behin ordaintzen da, tarifaren eta kontsumoaren arabera. Gasa ez da beti etxera kalitate maila berarekin iristen. Eskualde batzuetan puruagoa izaten da eta gaitasun kalorikoa ere aldatu egiten da. Horregatik, Gobernuak thermiatan (beroa neurtzeko unitatetan) ezartzen ditu gasaren tarifak.

Bezeroak kontsumitu duen gas kopuruari ahalmen kalorikoaren faktorea ezartzen diote hornitzaileek. Zifra hori aldatu egiten da leku batetik bestera eta kontsumitu diren gas metro kubikoekin biderkatzen da. Horrela, beti kopuru bera kobratzen digute thermia bakoitzeko, gasaren kalitatea gorabehera. Etxerako tarifak D1 (berogailu-galdara indibidualik ez duten etxeetarako), eta D2 (eta gasezko galdara bidezko berogailu indibiduala duten etxeetarako) dira eta D3, berriz, kontsumo handietarako, bizilagun elkarte bateko berogailuentzat, adibidez.

Gasnalsa. Vitoria Gasteiz Argia, fakturazioaren desglose xehearekin, baina zenbateko osoa bakarrik agertzen da eurotan. Bezeroaren arretarako lau telefono zenbaki (zentrala, bezeroaren arreta, kontagailu-irakurketak eta matxurak eta larrialdiak). Azken urteko kontsumoaren historia biltzen duen grafikoa. Gomendiok emateko fakturaren atzeko aldea erabiltzen du. Fakturatu diren kontzeptuen azalpena falta da. Ez du adierazte web gunerik eta e-mailik. Ez da ageri fakturazio-epeko batez besteko kontsumoa, ez pezetatan, ez kWh/egunekotan, eta urtekoa ere ez. Ez du adierazten bezeroaren arretarako zerbitzuaren ordutegirik.

Kostua kalkulatzeko

Prezioan hiru faktorek hartzen dute parte. Adibideko fakturan, esate baterako:

  • Termino finkoa: kopuru finkoa, 903 pezeta, gasik kontsumitu ez arren ordaindu behar izaten dena.
  • Gas kontsumoa: kontsumitu den gas kopuruaren arabera ordaindu beharrekoa. 12m3 (kontsumitu den kopurua) x 86,49 pta/m3 (enpresak zona bakoitzerako kalkulatzen duen prezioa) x 1,014 (konbertsio-faktorea, zona bakoitzean desberdina, gasaren purutasunaren arabera) = 1.052 pezeta
  • Kontagailuaren alokairua: etxera irits litekeen gehienezko emariaren arabera dago (m3/orduko). 170 pezeta (kontagailuaren alokairua) x 2 hilabete = 340 pezeta

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak