Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.

Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Antzekoak denetan, prezioan izan ezik

Apar moldeatzaileak, banan-banan

Nelly

300 ml.ko ontzia (883 pezeta litroko), merkeena eta kalitate-prezio erlaziorik hoberena.

Ilea erraz orrazteko moduan uzten du, leun, malgu, pittin bat likatsua. Finkatzeko ahalmen ona. Produktu hau ona den arren, aparraren trinkotasuna eta aplikatzeko sistema hobetzeko modukoak dira.

Estilo Libre

  • 200 ml, 2.738 pezeta litroko, bigarren garestiena eta hoberena, aldi berean, "oso ongi" puntuazio orokorra lortu duen bakarra izaki.
  • Aparra trinkoa da, egokiro finkatzen du ilea, aplikatzeko erraza da eta ilea ederki geratzen da. Hobetzeko alderdirik ez.

New Wave

  • 200 ml, (gehi 100 ml, sustapenagatik).
  • Aparteko kopuru hori kanpo utzita, 2.302 pezeta kostatzen da litroko, erdi pareko prezioa, alegia.Aukera polita da.
  • Aparraren trinkotasuna hobetzeko modukoa du, aplikazioa erraz-erraza da eta ilea ongi geratzen da.
  • Finkatzeko ahalmen ona du.

Studio Line

  • 200 ml (gehi beste 50 ml., sustapenagatik). 2.894 pezeta litroko: garestiena da berau, baina bigarren hoberena.
  • Apar moldeatzaile ona da eta ez du hobetzeko moduko ezaugarririk.

Henry Colomer

  • 300 ml, 1.683 pezeta litroko.
  • Bigarren merkeena izaki, zenbait akats agertzen ditu: ez da oso trinkoa eta, aplikatu ondoren, ilea ez da geratzen beste aparrekin trataturik bezain leun eta malgua. Finkatzeko ahalmen ona.

Grafic

  • 200 ml, 2.281 pezeta litroko, prezio ertaina. Oso apar trinkoa, erraz aplikatzekoa.
  • Ederki geratzen da ilea: distirante, orrazteko erraz, leun, malgu, baina ez likatsu.
  • Alderdi bakarrean -behinenean, agian- egiten du huts: finkatzeko ahalmena erdipurdikoa besterik ez da.

Llongueras

  • 200 ml (gehi 100 ml, sustapenagatik), 2.328 pezeta litroko, prezio ertaina.
  • Ilea hobekien finkatzen duen aparra da hau, baina hobetzeko alderdi gehien dituena, aldi berean: trinkotasuna ez da egokia, ilea likatsu uzten du, beste aparrekin baino zurrunago, latzago.

Poly Swing

  • 200 ml, 2.215 pezeta litroko, prezio ertaina.
  • Ilea ongi uzten duen arren, Grafic laginarekin batera, honen finkatzeko ahalmena eta balorazio orokorra ez doaz "erdipurdi" mailatik gora.
  • Produktua aplikatzeko erraztasuna ere areagotzeko modukoa du.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak