Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Etxeko animaliekin nola jokatzen dugun : Animaliei ez diegu beti ematen eskatzen duten zainketa eta arreta

Etxeko animaliek konpainia egiten digute, erruz itzultzen dute ematen zaien maitasuna, haur eta gazteei beharrezko diren errutina eta erantzukizun kontzeptuak ezartzen dizkiete, eta izaki bizidun errepikaezin batekin harremanetan jartzen gaituzte

Animalia erosterakoan...

  • Eska ezazu faktura
  • Eska itzazu garantiak. Animaliaren anomalia edo ezkutuko akatsen aurrean saltzaileak hartzen duen erantzukizuna da garantia. Saltzerakoan bermatu egin behar dizute animaliak ez duela herentziazko gaitzik edo gaitz kutsakorrik epe jakin batean: hamar-hamabost egun gaitz infekto-kutsagarrien kasuan eta bizi guztirakoa herentziazko gaitzen kasuan. Animalia gaixoa erosi baduzu, kalte-ordaina edo salerosketa kontratua bertan behera uztea eska dezakezu, osasun egoera onean dagoen animalia eskuratzea baitzen zure asmoa. Eskaintzen dizkizuten garantiak idatziz jaso behar dira, ahal dela fakturan bertan.
  • Kontuz pedigriarekin. Animaliaren jatorriari buruzko egiaztagiria Estatu espainiarrean “Real Sociedad Central de Fomento de las Razas Caninas” erakundeak ematen duen agiria da, animaliaren aurreko ahaideak jasotzen dituena, gurasoak, aitona-amona eta birraitona-amonak identifikatuz, aitaren zein amaren aldekoak. Genetikazko kalitatea ere egiaztatzen du. Animalia bat arraza garbikoa dela esanez saltzen (eta kobratzen) badizute, egiaztatu egin behar dute.
  • Osasun-kartila, arauz betea. Animalia bakoitzaren agiria da, albaitariak betetzen duena. Orri horretan animaliak hartu dituen txerto guztiak eta saltzeko unera arte izan duen historia klinikoarekin gora-behera aipagarri guztiak agertu beharko dira. Edozein omisio edo formazko hutsegitek baliorik gabe uzten du eta erabat galtzen du balioa.
  • Agiri horiek guztiek ez dute bat ere balio animaliak animalia bakar eta errepika ezin gisa egiaztatzen duen identifikazio edo markarik ez baldin badu. Ez da gauza ziurra saltzaileak ematen digun dokumentazioa erosi nahi dugun animaliarena denik, agiri horietan animalia nola edo hala deskribatzen bada edo animalia argi eta garbi kartilan jartzen duen bezalakoa ez bada

Animaliaren eta auzokideen lagunik onena nola izan: hamar arau

Fitxa teknikoa

  • Estatuan konpainiako animaliak nola bizi diren eta jabeak animaliekin nola portatzen diren aztertzea zen txosten honen helburua.
  • Telefono bidezko 626 inkesta egin zitzaizkien etxean animaliaren bat duten pertsonei. Albaitari eta hainbat animalia espezietako adituen laguntzaz prestaturiko galdetegi bati jarraituz, elkarrizketak egin dituzte CONSUMEReko teknikariek. Inkestak egiteko honako lekuak aukeratu ziren: 250.000 bizilagunetik gorako hiriak (Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Bilbo), 50.000 eta 250.000 bizilagunekoak (A Coruña, Santander, Iruñea, Albacete, Badajoz, Jaen, Lorca, Ciudad Real, Girona eta Tarragona; 10.000tik 50.000ra bitartekoak: Calpe (Alacant), Aranda de Duero (Burgos), Chipiona (Cadiz), Burriana (Castello), Lucena (Cordoba), Eibar, Huesca, Bembibre (Leon), Pinto (Madril) eta Llanes (Asturias); 2.000tik 10.000 biztanlera artekoak: Agurain (Araba), Carboneras (Almeria), Arévalo (Avila), Santa Margalida (Baleares), Casar de Cáceres (Cáceres), Quintanar del Rey (Cuenca), Huescar (Granada), Cabanillas del Campo (Guadalajara), Alonso (Huelva) eta Mollerusa (Lleida); eta 2.000tik beherakoak: Quel (Errioxa), Pedrafita do Cebreiro (Lugo), Cortegada (Ourense), Alar del Rey (Palentzia), Cantalpino (Salamanca), Cabezuela (Segovia), Cabrejas del Pinar (Soria), Albarracín (Teruel), Camuñas (Toledo) eta Mayorga (Valladolid).
  • Elkarrizketak 2000ko ekainaren 24 eta 25ean egin ziren.
  • Estatistikako laginak guztira 745 animalia bildu ditu 626 inkestatan, espezien arabera honela banatuta: txakurrak (351), txoriak (156), katuak (139), arrainak (41), dortokak (31), hamsterrak (13), animalia exotikoak (11) eta akuriak (3).

Txakur bakarra, arrazakoa ez dena, 5.000 pezeta hilean

Espainiako estatuan honelakoa da etxean animalia duen pertsonaren profila: – Arrazakoa ez den txakurra dauka. – Mantenuan eta osasun-arretan hilean 5.000 pezeta inguru gastatzen du. – Hirietan bere txakurrak jostatu eta ibiltzeko behar adina gune berde ez dagoela deritzo. – Txakurrik gabe oporretara joateko asmoa badu, ez du egoitzara eramaten eta lagun edo familiakoren bati zaintzea eskatu edo etxean bakarrik uzten du. – Ongi zaintzen du txakurra: gehien-gehienek badu osasun-txartela eta behar denean txertoa jartzen dio. – Jateko pentsua ematen dio, herri txikietan janari-hondarrak emateko joera handia dagoen arren. – 40-50 urte inguruko emakumea arduratzen da egunero animalia zaintzeaz. – Orokorrean, gustura dago etxeko animaliarekin, baina kexuren bat izatekotan, altzarietan egiten dituen kalteak, etxean sortzen duen zikinkeria eta txakurra zaintzeak askatasuna mugatzen diola aipatuko luke.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak