Etxeko animaliekin nola jokatzen dugun

Animaliei ez diegu beti ematen eskatzen duten zainketa eta arreta

Etxeko animaliek konpainia egiten digute, erruz itzultzen dute ematen zaien maitasuna, haur eta gazteei beharrezko diren errutina eta erantzukizun kontzeptuak ezartzen dizkiete, eta izaki bizidun errepikaezin batekin harremanetan jartzen gaituzte
1 iraila de 2000
Img temap

Animaliei ez diegu beti ematen eskatzen duten zainketa eta arreta

Gainera sarritan, ibiltzeko ohitura eta joera handirik ez duten pertsonak behartu egiten dituzte horretara eta laguntza estimagarri bihur daitezke arazo psikologikoak edo gaixotasun luzeak dituztenentzat ere. Eragin lasaigarria dute eta, azken ikerketek erakusten dutenez, animaliekin ibiltzean arterietako presioa eta antsietate maila gutxitu egiten zaio hainbat pertsonari. “Gozamen hutsa da” esango luke haur batek hainbeste desio zuen txakurtxoa oparitzen dioten unean; baina, zer portaera dugu gure animaliekin? Elikadura eta mantenu egokia ematen ote diegu, albaitariarenera eraman eta gozatzeko eta bere espezieko animaliekin harremanak izateko behar adina leku eta denbora ematen ote diegu? Etxean animalia bat edo gehiago dituzten 626 pertsonari Estatu espainiarrean egindako inkesta baten bitartez, etxeko animalienganako jarrera eta portaeretara hurbildu da CONSUMER, hiri handietan (Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia eta Bilbo) eta hiri ertainetan (Iruñea, A Coruña, Santander, Badajoz, Jaen…), txikietan (Aranda de Duero, Calpe, Chipiona, edo Eibarren), eta herrietan (Agurain, Arévalo edo Carboneras herrietan) eta 2.000 bizilagunetik beherako hainbatetan ere, hala nola Quel (Errioxa) edo Mayorgan (Valladolid). Animaliaren jabearen bizilekua ez da garrantzirik gabeko kontua. Alderantziz: inkesta guzt. Katuen jabe gehienek (%84) pentsu prestatua ematen diete animaliari, horixe baita elikatzeko modurik egokiena, behar dituzten nutrigarri guztiak edukitzeaz gain, animaliak ez baitu izango janari-hondarrak jatearen ondorioz gertatu ohi den arazorik.

Pentsua gutxiago erabiltzen da herri txikietan, baina horietan ere nahiko hedatuta dago (%61), janari-hondarrak ere herrietan gehien ematen zaizkien arren. Beste horrenbeste gertatzen da txakurrekin ere: inkestatuen %83k dio pentsua ematen diola txakurrari eta produktu horren kontsumoa oso finkaturik dago hirietan eta herrietan (gutxiago bada ere). Alabaina, hiri handietan bizi diren jabeen %27k bakarrik ematen dizkiete txakurrei janari-hondarrak eta herrietan %64raino iristen da kopurua. Beste ondorio bat, txakurra dela elikatzeko animaliarik garestiena: batez beste, hilean bost mila pezeta baino gehiago. Atzetik katua, 3.300 pezeta inguru. Dortoka da merkeena: 615 pezeta hilean. Bestalde, pasa den udan lagunek eta familiartekoek zaindu zituzten, batez ere, jabeekin oporretara joan ez ziren animaliak. Beste aukera bat txakurra (kasuen %20an) edo katua (%36) etxean bakarrik uztea izaten da. Etxeko animaliak hartu eta zaintzen dituzten egoitzetara eramateko joera txikia dago oraindik: %4 txakurrekin eta %1 katuekin (eguneko 1.000 pezeta inguruko kostuarekin).

Txakurra, animaliarik kuttunena

Etxean animaliaren bat duten pertsonen erdia baino gehiagok txakurra du. Zale gehien dituen hurrengo animalia txoria da (inkestatuen %25ek) eta hirugarren katua aipatzen da (%22). Txakurrak eta katuak dira, alde handiz, herri txikietan animalia ohikoenak. Gainerako maskotak (hamsterrak eta akuriak, espezie exotikoak eta dortokak) hiri handiagoetan bizi diren familiek aukeratu ohi dituzte, eskuarki.

Bestalde, elkarrizketaturiko pertsonen %64k animalia bakarra du, baina %16k bi dauzka eta hiru beste %7k. Hala ere, espezie bereko animaliak izan ohi dira gehienetan: etxean animaliak dituztenen %12k bakarrik ditu bi espezietakoak eta %3k bakarrik izaten ditu hiru espezie desberdinetakoak. Pedigririk gabeko katua da ohikoena katu zaleen artean (%50), siamdarra gero (%32) eta pertsiarra ondoren (%12). Txakurren artean ere arraza garbirik gabeak dira ugarienak (%33) eta atzetik, polizia txakurra (%10). Arriskutsu kontsideratzen diren arrazak -doba txakurra, harrapari mallorkarra, doberman eta rotwailler izenekoak– ez dira iristen Estatuko txakurren %12era, CONSUMERen inkestako datuen arabera.

Beste espezie batzuetan, kanarioa da hegaztien artean nagusi (%49), eta atzetik perikitoa (%27), loroa (%6) eta karnaba (%4,5). Arrain-ontzi edo akuarioa dutenen herenak eta gehiagok ez daki arrainak zein espezietakoak diren. Erantzun zutenen artean, %17k ur hotzetako arrainak dituela adierazi zuen eta %24k ur berokoak dituela. Azkenik, dortokak dituzten hiru lagunetik bik uretakoa dutela esan zuten eta %25ek, berriz, lurrekoa.

Animalia egoitzan uztea, arraroa

Oporretara joan eta animalia eramaten ez dutenen kasuan lagunak eta familiakoak arduratzen dira, batez ere, zainketaz (txakurra dutenen artean %70 eta katua dutenen %48renean). Hurrengo aukera animalia etxean bakarrik uztea da (%20) eta beste hainbeste katuarekin ere (%36). Aukera horixe hautatzen dute herri txikietan bizi direnek gehienetan eta hiri handietako bizilagunek, berriz, nahiago izaten dute lehen aukera. Baina animalia bakarrik uzten dutenen artean %10ek lasaitasunez uzten du, norbait ikustera joango zaiola badakielako. Animalien egoitzak erabiltzeko ez dago ohitura handirik, eta ohikoagoa da txakurren artean (%4), katuen kasuan baino (%1). Hiri handietan bizi direnek bakarrik erabiltzen dituzte egoitzak, kasu bietan.

Animaliekin bidaia egitea

Zirkulazio Kodeak dio animaliak ezin direla autoaren aurreko jarlekuan eraman. Atzeko jarlekuan eta aurreko aldera pasatzea eragotziko dien babesarekin eraman behar dira. Baina garraio bidearen arabera, aldatu egin daiteke araua. Itsuaurreko egiten duten animaliak bakarrik onartzen dira beti jabearen ondoan. Aldiriko autobus, metro edo trenetan debekatuta dago animaliak sartzea, gidariak edo ikuskatzaileak beren erantzukizunpean erabakitzen dutena salbuespen hartuta. Ibilbide luzeko trenetan eta itsasontzietan onartzen dira konpainiako animaliak, baina maletategian joan behar dute, berariaz prestaturiko kaiola baten barruan.

Garraio enpresa bakoitzak bere arauak ditu animalia txikientzat (bost kiloz azpikoentzat) eta batzuetan onartzen dute jabearen jarlekuaren ondoan joatea, baina ikuskatzaileak indarrik gabe utz dezake baimen hori. Hegazkina da tamaina txikiko animalien kasuan onarpen handiena erakusten duena eta eta pisu handikoak ekipajearekin batera fakturatu behar izaten dira. Zalantzarik izanez gero, hegazkineko arduradunak izango du azken hitza eta animalia jabearekin edo ekipajearekin joango den erabakiko du. Europako Batasunak ondorengoak eskatzen ditu herrialde batetik bestera etxeko animaliak eraman ahal izateko: amorruaren aurkako txertoaren egiaztagiria duen osasun-txartela, osasunaren egiaztagiri ofiziala edozein hizkuntza ofizialetan eta animaliaren identifikazioa, Europako Batasunean onartzen diren metodoetako edozeinetan, tatuaje nahiz txip bidez.

Animalia erosterakoan...

  • Eska ezazu faktura
  • Eska itzazu garantiak. Animaliaren anomalia edo ezkutuko akatsen aurrean saltzaileak hartzen duen erantzukizuna da garantia. Saltzerakoan bermatu egin behar dizute animaliak ez duela herentziazko gaitzik edo gaitz kutsakorrik epe jakin batean: hamar-hamabost egun gaitz infekto-kutsagarrien kasuan eta bizi guztirakoa herentziazko gaitzen kasuan. Animalia gaixoa erosi baduzu, kalte-ordaina edo salerosketa kontratua bertan behera uztea eska dezakezu, osasun egoera onean dagoen animalia eskuratzea baitzen zure asmoa. Eskaintzen dizkizuten garantiak idatziz jaso behar dira, ahal dela fakturan bertan.
  • Kontuz pedigriarekin. Animaliaren jatorriari buruzko egiaztagiria Estatu espainiarrean “Real Sociedad Central de Fomento de las Razas Caninas” erakundeak ematen duen agiria da, animaliaren aurreko ahaideak jasotzen dituena, gurasoak, aitona-amona eta birraitona-amonak identifikatuz, aitaren zein amaren aldekoak. Genetikazko kalitatea ere egiaztatzen du. Animalia bat arraza garbikoa dela esanez saltzen (eta kobratzen) badizute, egiaztatu egin behar dute.
  • Osasun-kartila, arauz betea. Animalia bakoitzaren agiria da, albaitariak betetzen duena. Orri horretan animaliak hartu dituen txerto guztiak eta saltzeko unera arte izan duen historia klinikoarekin gora-behera aipagarri guztiak agertu beharko dira. Edozein omisio edo formazko hutsegitek baliorik gabe uzten du eta erabat galtzen du balioa.
  • Agiri horiek guztiek ez dute bat ere balio animaliak animalia bakar eta errepika ezin gisa egiaztatzen duen identifikazio edo markarik ez baldin badu. Ez da gauza ziurra saltzaileak ematen digun dokumentazioa erosi nahi dugun animaliarena denik, agiri horietan animalia nola edo hala deskribatzen bada edo animalia argi eta garbi kartilan jartzen duen bezalakoa ez bada

Animaliaren eta auzokideen lagunik onena nola izan: hamar arau

Fitxa teknikoa

  • Estatuan konpainiako animaliak nola bizi diren eta jabeak animaliekin nola portatzen diren aztertzea zen txosten honen helburua.
  • Telefono bidezko 626 inkesta egin zitzaizkien etxean animaliaren bat duten pertsonei. Albaitari eta hainbat animalia espezietako adituen laguntzaz prestaturiko galdetegi bati jarraituz, elkarrizketak egin dituzte CONSUMEReko teknikariek. Inkestak egiteko honako lekuak aukeratu ziren: 250.000 bizilagunetik gorako hiriak (Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Bilbo), 50.000 eta 250.000 bizilagunekoak (A Coruña, Santander, Iruñea, Albacete, Badajoz, Jaen, Lorca, Ciudad Real, Girona eta Tarragona; 10.000tik 50.000ra bitartekoak: Calpe (Alacant), Aranda de Duero (Burgos), Chipiona (Cadiz), Burriana (Castello), Lucena (Cordoba), Eibar, Huesca, Bembibre (Leon), Pinto (Madril) eta Llanes (Asturias); 2.000tik 10.000 biztanlera artekoak: Agurain (Araba), Carboneras (Almeria), Arévalo (Avila), Santa Margalida (Baleares), Casar de Cáceres (Cáceres), Quintanar del Rey (Cuenca), Huescar (Granada), Cabanillas del Campo (Guadalajara), Alonso (Huelva) eta Mollerusa (Lleida); eta 2.000tik beherakoak: Quel (Errioxa), Pedrafita do Cebreiro (Lugo), Cortegada (Ourense), Alar del Rey (Palentzia), Cantalpino (Salamanca), Cabezuela (Segovia), Cabrejas del Pinar (Soria), Albarracín (Teruel), Camuñas (Toledo) eta Mayorga (Valladolid).
  • Elkarrizketak 2000ko ekainaren 24 eta 25ean egin ziren.
  • Estatistikako laginak guztira 745 animalia bildu ditu 626 inkestatan, espezien arabera honela banatuta: txakurrak (351), txoriak (156), katuak (139), arrainak (41), dortokak (31), hamsterrak (13), animalia exotikoak (11) eta akuriak (3).
Txakur bakarra, arrazakoa ez dena, 5.000 pezeta hilean

Espainiako estatuan honelakoa da etxean animalia duen pertsonaren profila: – Arrazakoa ez den txakurra dauka. – Mantenuan eta osasun-arretan hilean 5.000 pezeta inguru gastatzen du. – Hirietan bere txakurrak jostatu eta ibiltzeko behar adina gune berde ez dagoela deritzo. – Txakurrik gabe oporretara joateko asmoa badu, ez du egoitzara eramaten eta lagun edo familiakoren bati zaintzea eskatu edo etxean bakarrik uzten du. – Ongi zaintzen du txakurra: gehien-gehienek badu osasun-txartela eta behar denean txertoa jartzen dio. – Jateko pentsua ematen dio, herri txikietan janari-hondarrak emateko joera handia dagoen arren. – 40-50 urte inguruko emakumea arduratzen da egunero animalia zaintzeaz. – Orokorrean, gustura dago etxeko animaliarekin, baina kexuren bat izatekotan, altzarietan egiten dituen kalteak, etxean sortzen duen zikinkeria eta txakurra zaintzeak askatasuna mugatzen diola aipatuko luke.

Maskota ohikoena, jabeen herri motaren arabera

250.000 bizilagunetik gor De 50.000 a 250.000 bizilagun De 10.000 a 50.000 bizilagun
Txakurra %50 %53 %58
Katua %24 %19 %16
Txoria %24 %27 %25
Arraina %5 %10 %9
Dortoka %8 %4 %5
Hamsterra %3 %3 %2
Akuriade
indias
%2 * *
Exótico %3 %1 %2

*Ez zen behar adina lagin portzentaje esanguratsua lortzeko

De 2.000 a 10.000 bizilagun Menos de 2.000 bizilagun Guztira
Txakurra %61 %66 %56
Katua %26 %36 %22
Txoria %29 %12 %25
Arraina %2 %4 %7
Dortoka %3 %2 %5
Hamsterra %2 1 %2
Akuriade
indias
1 1 %1
Exótico %2 1 %2

1 Ez zen behar adina lagin portzentaje esanguratsua lortzeko

Non geratzen da etxeko animalia jabeek bidaian eramaten ez dutenean
Txakurra Katua Dortokas Hamsterra EsArrainaies
exotico
Con amigos
y familiares
%69 %48 %25 %50 %18
Etxean, eta norbait etortzen zai %8 %10 %20 %10 2
Etxean, bakarrik %19 %36 %30 %10 %46
Egoitza batean %4 %1 2 2 2

2 Ez da ehuneko bat lortzeko behar adina lagin

Non geratzen da etxeko animalia jabeek bidaian eramaten ez dutenean
Txakurra Katua Dortokas Hamsterra EsArrainaies
exotico
Con amigos
y familiares
%69 %48 %25 %50 %18
Etxean, eta norbait etortzen zai %8 %10 %20 %10 *
Etxean, bakarrik %19 %36 %30 %10 %46
Egoitza batean %4 %1 * * *

* Ez da ehuneko bat lortzeko behar adina lagin