Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Inkesta egin diegu 1.600 jatetxeri baino gehiagori, alergikoentzat menu berezirik prestatzen duten edo ez jakiteko : Alergikoentzako menuak: jatetxeen % 7ak soilik eskaintzen dituzte

Gehienetan, zeliakoentzako platerak eskaintzen dituzte, eta lautik batek baino ez alergikoentzat (batik bat, arrautza edo itsaskia jan ezin dutenentzat)

Langile prestatuak?

Hutsegiteak saihesteko, berebiziko garrantzia du langileak egoki prestatuta egoteak eta aholku eta gomendioei jarraitzeko kontzientzia edukitzeak. Ildo horretan, jakin nahi izan dugu jangelan eta sukaldean aritzen diren langileek prestakuntza egokia ote daukaten alergiak edo intolerantziak dauzkaten pertsonen zalantzei erantzuteko eta haientzako platerak prestatzeko. Galdekatu ditugun jatetxeen % 9tan ezetz erantzun digute (Nafarroako lautan, Balearretako hirutan eta Andaluziako, Gaztela Mantxako, Kataluniako eta Galiziako batean). Sukaldeko langileak, hala ere, prestatuagoak daude: bitan bakarrik onartu digute ez dutela behar bezalako prestakuntzarik (Balearretako batean eta Nafarroako beste batean). Langileek behar duten informazioa nondik atera duten galdetuta, % 33k adierazi dute erakunde publikoetara jo dutela eta beste % 20k, berriz, kaltetuen elkarteetara. Jangelako eta sukaldeko langileak egoki prestatuta daudela esan dutenen artean, dena den, hirutik batek ez du jakin informazioa nondik atera duten edo ez dio galderari erantzun ere egin.

Aukera gutxi

Azterketa honetan galdekatutako jatetxe gehienek ez dute eskaintzen menu berezirik; zehazki, 1.549k. Horien artetik, % 1ek soilik eskaini izan ditu noizbait halako menuak. Elkarrizketatu ditugun gehienek adierazi dute ez zirela errentagarriak.

Eskariari buruz ere galdetu diegu jatetxeei, eta haien erantzunetatik ondorioztatzen da jendeak eskatu egiten dituela menu berezi horiek: 1.549 jatetxe horietako % 70i noizbait eskatu izan dizkiete era horretako menuak, batez ere EAEn (non galdekatu ditugun 185etatik % 5ek soilik eskaintzen dituzten menu bereziak). Eskariren bat jaso izan duten horietan (1.089 izan dira), zeliakoentzako menuak eskatu izan dituzte gehien (jatetxeen % 94tan), eta laktosarekiko intolerantzia dutenentzako menuak ere bai (% 26tan). Era berean, hiru jatetxetatik batean, arrautzarik jan ezin dutenentzako menurik baduten galdetu izan dute, % 10etan itsaskia jan ezin dutenentzako moduko platerik prestatzen ote duten, beste % 4tan kakahueterik eta fruitu lehorrik gabeko menuak galdetu dituzte eta % 3tan arrainari alergia diotenentzako menuak.

Arazoak saihesteko neurri sorta

Elikadura-alergiek eta -intolerantziek sortzen dituzten erreakzioak arin samarrak izaten dira gehienean (salbuespenak salbuespen), baina halakoak izaten dituzten kontsumitzaileek neurri batzuk hartu behar izaten dituzte:

  • Alergenoa erabat baztertu behar da dietatik, bai elikagaia bera, bai osagai hori eduki dezaketen produktuak. *Zalantza edukiz gero, hobe da ez hartzea.
  • Edozein plater prestatu aurretik, erabiliko diren elikagaiek zer-nolako osagaiak dituzten jakiteko, osagaien zerrenda irakurri egin behar da beti, eta eskura eduki behar da norberari alergia/intolerantzia sortzen dioten substantzien zerrenda, etiketei begiratu bat emateko.
  • Sukaldean, kontu handiz manipulatu behar dira tresnak, kutsadurak saihesteko eta batzuek besteak ez ukitzeko (hobe da tresna batzuk alergikoen otorduak prestatzeko soilik erabiltzea). Ez da olio edo plantxa bera erabili behar jakiak prestatzeko. Ongi higienizatu beharra dago erabiliko diren gainazal guztiak.
  • Kontuz ibili behar da oreekin, bexamelarekin, zopak egiteko saldekin eta zopekin, ogi-birrinarekin…
  • Beti eskura eduki behar dira sendagaiak, batez ere alergiak oso larriak badira.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak