Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Inkesta egin diegu 1.600 jatetxeri baino gehiagori, alergikoentzat menu berezirik prestatzen duten edo ez jakiteko : Alergikoentzako menuak: jatetxeen % 7ak soilik eskaintzen dituzte

Gehienetan, zeliakoentzako platerak eskaintzen dituzte, eta lautik batek baino ez alergikoentzat (batik bat, arrautza edo itsaskia jan ezin dutenentzat)

Egunerokoak eta propio eskatuta

EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du zer-nolako ezaugarriak dauzkaten menu eta plater berezi horiek. Zera egiaztatu dugu: halakoak eskaintzen dituzten jatetxeen % 86tan egunero ematen dituztela. Horietako % 9tan, dena den, aurrez eskatu beharra dago (Gaztela Mantxan gehienbat). Eta zenbat egun lehenagotik eskatu behar izaten da? Hamarretik zazpitan, aski da egun bat lehenago egitea; jatetxe batean, berriz, bi egun lehenago eskatu behar da (Andaluzian) eta beste batean, astebete lehenago (Galizian). Gainerakoek ez dute zehaztu zenbateko aurrerapenez egin behar den eskaria.

Menu berezi bat aldez aurretik eskatu behar izateak, egia esan, eragozpen batzuk ere sortzen ditu: mugatu egiten du etxetik kanpo jateko aukera eta ez da oso praktikoa, plan batzuk azken-azken unean egiten baitira. Dena den, horixe da aukerarik seguruena.

Menuen prezioak: 12 eta 17 euro artean

Gauza bereziak gehiago ordaindu behar izaten direla pentsatu ohi du jendeak. Euskadiko Zeliakoen Elkarteak (EZE) laguntza eman dio EROSKI CONSUMERi azterketa hau egiteko orduan, eta haren ordezkarien hitzetan, glutenarekiko intolerantzia duten pertsonentzako menuak garestiagoak dira ohikoak baino: baina ez, bereziki, erabiltzen dituzten osagaiengatik; kontua da era horretako menuak, gehienean, goi mailako jatetxeetan eskaintzen dituztela. Elikadura-Alergien Euskadiko Elkarteari ere (ELIKATE) galdetu diogu azterketa hau egiteko, eta adierazi digute alergikoek oso menu sinpleak hautatzen dituztela plater bereziak eskaintzen dituzten jatetxeetan, ahalik eta arrisku gutxien hartzeko. Ondorioz, prezioa ez omen da izaten gainerakoentzat baino askoz garestiagoa.

Jatetxe gehienek esan digute berdin kobratzen dietela alergiak
dituztenei zein beste bezeroei

Baina zenbat kostatzen da, batez beste, era horretako menu berezi bat gure inkestan parte hartu duten jatetxeetan? Horietako % 62tan, zeinetan, batez beste, 20 eta 40 euro artean dabilen karta, elikadura-alergia edo -intolerantzia bat duen pertsonak 17 euro ordaindu behar du otordua. Erkidegorik garestiena Gaztela Mantxa izan da, non 21 euro balio izan duen menuak; merkeena, berriz, Katalunia izan da (batez beste, 14 eurokoak izan dira menuak). Bestalde, kartaren prezioa 20 euroz azpikoa izan denetan (jatetxeen % 27tan), 12 euroan eman dute menua, eta karta 40 eurotik gorakoa izan denetan (jatetxeen % 11n), 32 euroan. Elikadura-alergiak eta -intolerantziak dituztenentzako menu eta plater bereziak prestatzen dituzten 117 jatetxe horietako % 92tan baieztatu digutenez, prezio horiek ez dira gainerako bezero edo herritarrek ordaintzen dituztenak baino handiagoak. Zortzi jatetxetan soilik adierazi dute menu bereziak gainerakoak baino garestiagoak direla (Andaluziako, Gaztela Mantxako, Kataluniako eta Galiziako bitan).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak