Beltzarantzeko 7 produktu

Alde handi-handia dago prezioan, baina ez produktuen ezaugarrietan

Beltzarantzeko krema hauek azkar eta erraz ematen diote kolorea larruazalari, eta eguzkia hartzea baino seguruagoa da horiek erabiltzea
1 maiatza de 2009
Img analisis 2 listado 203

Alde handi-handia dago prezioan, baina ez produktuen ezaugarrietan

/imgs/20090501/analisis2-1.jpg
Beltzaran jarri nahi duenak ez du zertan UVA izpien pean jarri (ez eguzkitan ez beltzarantzeko lanparen azpian). Beltzarantzeko kremak ere badira orain merkatuan, eta larruazalari kolore “naturala” ematen diote, “azkar” eta “modu errazean”. Ez dira makillatzeko produktuak, larruazala margotzen dutenak; krema hidratatzaileak dira, eta substantzia berezi bati esker, erreakzio bat eragiten diete larruazalaren kanpo-geruzetako zelulei. Beltzarantzeko lehen kremak agertu zirenean, laranja-kolorea ematen zioten larruazalari eta usain sarkorra eduki ohi zuten, baina oraingoen emaitza askoz hobea da (halaxe erakutsi du analisi honek): nekez bereiz liteke berezko kolorea den edo kremaz lortua.

Beltzarantzeko krema hauek azkar
eta erraz ematen diote kolorea
larruazalari, eta eguzkia hartzea
baino seguruagoa da horiek
erabiltzea

Zazpi etxeren produktuak aztertu ditugu, guztiak ere gorputzean emateko kremak (ez dira egokiak aurpegirako). Merkeena Garnier etxekoa izan da (14,22 euro litroko), eta garestiena, Guerlain etxekoa (282 euro litroko). Prezioan, beraz, izugarrizko aldea dago batzuetatik besteetara. Lau produkturik merkeenak (Nivea, Dove, L’oréal eta Garnier) krema progresiboak dira; hau da, substantzia aktibo (dihidroxiazetona) gutxiago daukate, eta kolorea emateko ez ezik, egokiak dira krema hidratatzaile bezala ere egunero erabiltzeko. Beste hiru produktuak (Clarins, Estée Lauder eta Guerlain) bakanago erabiltzekoak dira, eta kolorea azkarrago emateko (hiru horien litroak 200 euro baino gehiago balio du). Etiketa ongi emana eduki dute guztiek, salbu eta Estée Lauder etxekoak: Europako Batasuneko kide den herrialderen bateko posta helbidea agertu behar du etiketan, halaxe agintzen du arauak, baina krema horrek ez du halakorik jarri.

Kalitate-prezioak aintzat hartuta, L’oreal etxekoak eman du emaitzarik onena: oso erraz gainditu ditu laborategiko probak eta kontsumitzaileei horixe gustatu zaie gehien. Clarins etxekoa ere aintzat hartzeko krema da, batik bat kolorea azkar lortu nahi duenarentzat; emaitza bikaina izan du laborategian, “oso ona” (hori soilik iritsi da maila horretara), baina garestienetakoa da, eta kontsumitzaileekin egin dugun proban erdi parean geratu da.

pH azidoa

Osasuntsu dagoen larruazalak 5,5 inguruan izaten duen arren pH-a, krema guztiek hortik behera eduki dute. L’oréal etxekoa izan da onena (3,9ko pHa) eta txarrena, berriz (azidoena, alegia), Estée Lauder etxekoa (2,9ko pHa). Kontsumitzaileekin egin ditugun probetan, hala ere, inor ez da kexatu, eta inork ez du azkurarik eduki produktu hauek erabilita.

Biskositateak ere badu eragina kremaren kalitatean. Norberari sortzen dion irudipenaz gain, elementu objektibo batzuk ere badaude biskositateari lotuta: krema oso urtsua bada, behatz artetik galduko da zabaltzen hasitakoan, eta lodiegia bada, aldiz, larruazalari kosta egingo zaio xurgatzea eta alferrik galduko da asko, ontziari itsa-tsita. Biskositate gutxien Nivea etxekoak eduki du (9.500 zentipoise), eta gehien, berriz, Clarins etxekoak (Niveak halako hamar zentipoise ia). Agian horregatik, Clarins etxekoa, besteak ez bezala, pote batean saltzen dute. Uraren eta zenbait osagai oliotsuren arteko emultsiotik sortzen dira kremak. Estraktu lehorrari erreparatuta, zer kalitate duten jakin liteke: zenbat eta gehiago estraktu lehorra, orduan eta gutxiago ura (eta, beraz, orduan eta hobea). Zenbat estraktu lehor duen jakiteko, 105 ºC-tan berotzen da krema, ura lurrundu eta olioak eta beste gai hidratatzaileak soilik geratu arte. Estée Lauder etxekoak eduki du -garestienetako batek- estraktu lehor gutxien (% 16), eta Dove etxekoak gehien (% 26).

Sustantzia aktiboa

Dihidroxiazetona da (DHA) produktu hauen substantzia aktiboa. Zenbat eta DHA gehiago izan, orduan eta kolore gehiago eta orduan eta azkarrago hartuko du larruazalak. Kolore beltzaran progresiboa nahi duenak, urre kolore iraunkorrez ibili nahi duenak luzaro samar, DHA gutxi duten produktuak erabili behar ditu. Aldiz, kolore beltzaran bizia azkar lortu nahi duenak DHA gehiago duten kremak eman beharko ditu larruazalean. Nivea etxekoak eduki du DHA gutxien (% 1,6), eta Guerlain etxekoak -garestienak- gehien (% 4.9). Eritrulosa izeneko substantzia ere erabiltzen da larruazalari kolore beltzarana emateko, guk aztertu ditugun kremetatik, Clarins eta Dove etxekoek daukate.

Mota honetako produktuen osagai batzuek alergiak sor ditzakete, eta horregatik, kosmetikoak arautzen dituen legeak 26 produkturen erabilera mugatu egiten du horien erabilera. 10 zati milioiko (z/m) kopurua gainditzen badu produkturen batek, etiketan agertu du produktu horren izena, alergikoek erabil ez dezaten. Guk aztertu ditugunetatik, Clarins etxekoa soilik izan da alergenorik gabea (kopuru horretatik gora), eta, beraz, krema horrek eman du emaitzarik onena atal honetan. Estée Lauder etxekoak, berriz, alergeno baten izena falta izan du etiketan (linalola, hain zuzen, lurrin mota bat), legeak ezartzen duen mugatik gora eduki baitu. Guerlain etxekoan hamar alergeno aurkitu ditugu, bederatzi Dove etxekoan, bost L’oréal eta Guerlain-en, eta lau Garbier eta Nivea-n, guztiak ere egoki emanak etiketan.

Laborategian neurtu ditugun alderdi guztiak aintzat hartuta, Clarins etxekoak lortu du emaitzarik onena (“oso ona”); gainerakoek emaitza “ona” atera dute, salbu Estée Lauder etxekoak: “onargarria” baino ez.

Erabilera proba

30 emakumeren esku jarri ditugu produktu hauek eta hiru egunetan erabiltzeko eskatu diegu, batean bai eta bestean ez txandakatuz (jakina, ez diegu erakutsi zein markatako produktuak erabiltzen ari ziren) zenbat atali buruzko iritzia eman zezaten. Oro har, Clarins (7,4 puntu 9tik) eta L’oréal etxekoak (7,2) gustatu zaizkie gehien. Gutxien, berriz, Nivea (5,3), Estée Lauder (6,2), Guerlain (6,4 puntu) eta Clarins (6,5 puntu). Hau da, hiru kremarik garestienak gustatu zaizkie gutxien kontsumitzaileei.

Hidratazioaren atalean, zazpi kremak ere antzera ibili dira. Ez, ordea, kolorea ematerakoan. Lehenengoz krema eman ondoren, ia ez da alderik sumatu kolorean. Bigarren aldiaren ondotik, Nivea etxekoak nabarmen emaitza kaskarragoa eman du L’oréal, Garnier, Guerlain eta Clarins etxeetakoek baino. Hirugarren eta azken aldiz eman ostean, Garnier eta L’oréal gustatu zaizkie gehien erabil-tzaileei, eta Nivea eta Dove etxeetakoek eman dute emaitzarik apalena. Pentsatzekoa litzateke dihidroxiazetona substantzia zenbat eta gehiago eduki, orduan eta emaitza hobea lortuko duela krema batek atal honetan, baina ez da hala izan.

Beltzarantzeko kremek usain sarkor eta desatsegina dutela esan ohi da. Guk aztertu ditugun zazpietatik, Nivea etxekoaren usaina iruditu zaie bereziki txarra erabiltzaileei. Gehienek nabarmendu dute L’oréal eta Dove etxekoak oso usain atsegina dutela.

L’oréal eta Garnier kremen kolorea gustatu zaie gehien erabiltzaileei, eta Clarins eta Guerlain etxeetakoena gutxien; zabaltzeko errazena L’oreal iruditu zaie, eta lan gehien, berriz, Nivea etxekoak eman die zabaltzeko orduan (horrek eduki du biskositate gehien), eta Guerlain etxekoak ere bai (hau ere biskositate handikoa).

Nola ematen dute kolorea?

Eguzkiak igortzen dituen izpi ultramoreek larruazalaren gain-gaineko geruza zeharkatzen dute eta melanina ekoizpena bizkortzen dute; melanina pigmentu bat da, eta dermisean sortzen da, larruazalaren geruza sakoneko batean. Beltzarantzeko kremek ez dute melaninarik sortzen; larruazalean besteak baino kanporago dauden zelulak tinda-tzen dituzte, desagertzeko zorian dauden horiek. Horregatik, gehienez ere lau eta zazpi egun artean irauten du kremen koloreak. Dihidroxiazetona (DHA) larruazalaren aminoazidoekin harremanetan sartzen denean, Maillard erreakzioa sortzen da, oxidazioa, eta melanoidinak sortzen dira. Melanoidinen efektua melaninak duenaren antzekoa da, nahiz eta kimikoki ez duten inolako zerikusirik. Proteina gehien duten eremuek kolore biziagoa hartu ohi dute: ukondoek, belaunek, esku ahurrek eta oin azpiek. Hiru eta sei orduren buruan hasten da larruazala kolorea hartzen, eta egun bat igaro ondoren iristen du maila gorena. 12 orduz behin berriz emanez gero (bi edo hiru txandatan), 10 egunetarako kolorea edukiko dugu. Produktuak zenbat eta denbora gehiago egin larruazalean emanda, orduan eta kolore biziagoa hartzen da; horrexegatik, lotara joan aurretik ematea komeni izaten da.

Krema hauek ematen duten koloreak ez du balio eguzki izpietatik babesteko. Ez dute larruazala erretzen, nahiz eta krema asko eman, eta melanomak agertzeko arriskurik ere da izaten. DHA-k, hori bai, larruazala lehortu egiten du, eta, ondorioz, ez da egokia larruazal lehor-lehorra duten pertsonentzat, eta beti substantzia hidratatzaileekin erabiltzea komeni da. Beltzarantzeko kremak, beraz, kolorea hartzeko modu erraz eta erosoa dira, eta alternatiba segurua ere bai eguzkia hartu nahi ez duenarentzat.

Laburpena eta konparatzeko taula

Laburbilduz

/imgs/20090501/lorealG-TZD.gif

  • Beltzarantzeko zazpi krema aztertu ditugu. Horietako lauk kolore beltzaran progresiboa ematen dute, eta beste hirurek, berehalakoa. Merkeenak (Garnier) 14 euro balio du litroko, eta garestienak (Guerlain), 280 euro litroko.
  • Guztiek daukate dihidroxiazetona (DHA). Substantzia horrek kolorea ematen die larruazalaren kanpo-geruzei. Kolore beltzaran progresiboa ematen duten kremek % 2,5 baino gutxiago daukate DHA, eta berehalako kolorea ematen dutenek % 4 baino gehiago. Erabilera proban, hala ere, kontsumitzaileei ez zaie gehiago gustatu DHA gehien daukaten kremen kolore mota.
  • Beltzarantzeko kremak alternatiba osasungarri eta segurua dira larruazalak kolorea har dezan, eguzkia hartu gabe. Larruari urre kolorea ematen diote, irrada ultramoreen arriskuei aurre egin beharrik gabe; oraingoz, ondorio kaltegarririk ez dute agertu.
  • Larruazalaren pH-a baino txikiagoa eduki dute zazpiek, eta biskositatean alde handiak daude batetik bestera.
  • Estée Lauder etxekoak gaizki emana eduki du etiketa, ez baitu adierazi ekoizlearen helbide osoa, eta, gainera, ez du ohartarazten linalola duela (alergeno bat da, eta arrisku-tsua izan daiteke zenbait pertsonarentzat). Beste krema batzuek askoz alergeno gehiago eduki dituzte (hamar ere bai batzuek), baina guztiek adierazi dute informazio hori etiketan.
  • Laborategiko proba guztiak aintzat hartuta, Clarins etxekoak lortu du emaitzarik onena (“oso ona”); Estée Lauder etxekoak emaitza “onargarria” baino ez du lortu eta gainerakoek, “ona”.
  • Erabilera proban, Clarins, Garnier eta L’oréal etxekoak gustatu zaizkie gehien erabiltzaileei, eta Nivea etxekoa gutxien (nabarmen, gainera). Larruazalean bakoitzak uzten duen koloreari buruzko iritzia emateko eskatu diegunean (horixe izan da probako atalik garrantzitsuena), Garnier eta L’oréal bereizi dituzte.
  • Kalitate-prezioetan, L’oréal etxekoak lortu du gailentzea: erabiltzaileei horixe gustatu zaie gehien, eta prezioa ez du garestienetakoa (aski urrun geratzen da). Clarins etxekoa ere aintzat hartzeko krema da, batik bat kolorea azkar lortu nahi duenarentzat; laborategiko probetan emaitza “oso ona” lortu duen bakarra da, baina garestienetakoa ere bada, eta kon-tsumitzaileekin egin dugun proban erdi parean geratu da.
Marka L’oréal Garnier Clarins Dove
Esne hidratatzailea beltzarantze progresiboa Esne hidratatzailea beltzarantze progresiboa Beltzarantzeko krema Lozio hidratatzailea beltzarantze graduala
Ontziaren prezioa (eurotan) 7,10 5,71 32,64 5,83
Etiketan ageri den eduki garbia (ml) 200 400 125 250
Azal mota Larruazal iluna Larruazal iluna Larruazal normala (argi islak)
Prezioa (euro/litro) 35,51 14,28 261,12 23,33
Etiketa Ongi emana Ongi emana Ongi emana Ongi emana
Analisi fisiko-kimikoa
pH-a 3,9 3,2 3,7 3,4
Biskositatea (cps) 58100 16400 85100 41200
Estraktu lehorra (%) 25,1 24,7 23,3 25,8
Dihidroxiazetona (%) 2,0 2,3 4,2 2,1
Eritrulosa No No
Alergenoak (zenbat zati/milioiko) (1)
  • Bentzil salizilatoa (405)
  • Liliala (143)
  • Bentzil bentzoatoa (62)
  • Linalola (51)
  • Zitronelola (37)
  • d-limonenoa (1670)
  • Linalola (435)
  • Zitronelola (121)
  • Zitrala (13)
  • Geraniola (10)
  • Bentzil bentzoatoa (5)
Linalola (2)
  • d-limonenoa (213)
  • Linalola (141)
  • Zitronelola (41)
  • Bentzil alkohola (16)
  • a-hexilcinamaldehído (14)
  • Liliala (14)
  • Alfa-azetona (14)
  • Geraniola (10)
  • Kumarina (4)
Kalitatea, oro har Ona Ona Oso ona Ona
Erabilera proba (1etik 9ra) 7,4 7,2 6,5 6,6
Marka Nivea Guerlain Estée Lauder
Sendotze-lozioa beltzarantze graduala Beltzarantzeko koloreduna Beltzarantzeko indartsua
Ontziaren prezioa (eurotan) 5,98 42,25 27,93
Etiketan ageri den eduki garbia (ml) 250 150 125
Azal mota Larruazal normaletik ilunera
Prezioa (euro/litro) 23,93 281,67 223,44
Etiketa Ongi emana Ongi emana Gaizki emana
Analisi fisiko-kimikoa
pH-a 3,6 3,5 2,9
Biskositatea (cps) 9500 60300 29400
Estraktu lehorra (%) 22,2 21,8 15,7
Dihidroxiazetona (%) 1,6 4,9 4,4
Eritrulosa No No No
Alergenoak (zenbat zati/milioiko) (1)
  • d-Limoneno (333)
  • Linalola (189)
  • Zitronelola (38)
  • Lilial (20)
  • Zitrala (9)
  • Geraniola (6)
  • Bentzil alkohola (4)
  • Linalola (259)
  • Bentzil salizilatoa (240)
  • Alfa-azetona (67)
  • Bentzil bentzoatoa (29)
  • Geraniola (19)
  • Liliala (10)
  • Zitronelola (9)
  • Bentzil alkohola (9)
  • Kumarina (8 ppm)
  • a-hexilcinamaldehído (1)
  • Linalola (41)
  • d-limonenoa (3)
Kalitatea, oro har Ona Ona Onargarria
(Hobetzeko modukoa)
Erabilera proba (1etik 9ra) 5,3 6,4 6,2

1. Alergenoak: arauak dioenez, alergenoren bat kopuru batetik gora edukiz gero (10 zati/milioiko, hori da muga), alergeno horren izena etiketan jakinarazi behar da. Estée Lauder etxekoak ez du jakinarazten linalola duela.

Banan-banan

7 produktuak banan-banan

L'oréal

  • Prezioa: 35,51 euro litroko.
  • Hau gailendu da kalitate-prezioetan.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Modu progresiboan beltzarantzeko esnea da. Estraktu lehor gehien duenetakoa da, eta dihidroxiazetona gutxien daukanetakoa (substantzia horrek ematen du kolorea). Bost alergenok gainditu dute 10 zati milioiko muga, eta legeak esaten du, muga hori gaindituz gero, etiketan agertu behar dutela zerrendatuta; honek bostak ageri ditu, eta, beraz, ongi emana du etiketa.
  • Erabilera proba: 7,4 puntu 9tik. Hauxe gustatu zaie gehien kontsumitzaileei. Usaina eta lurrina nabarmendu dituzte, ongi zabal-tzen dela adierazi dute eta larruazalean uzten duen kolorea ere atsegin izan dute.

Garnier

  • Prezioa: 14,28 euro litroko. Hau izan da merkeena.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Modu progresiboan beltzarantzeko esnea da. Honek dauka pH-rik apalenetakoa (txarrenetakoa, alegia). Lau alergenok gainditzen dute 10 zati milioiko muga, eta laurak ageri dira etiketan.
  • Erabilera proba: 7,2 puntu 9tik. Erabiltzaileei gehien gustatu zaienetakoa da. Kolorea eta lurrina gustatu zaizkie kon-tsumitzaileei, eta larruazalean uzten duen kolorea ere bai.

Clarins

  • Prezioa: 261,12 euro litroko.
  • Aukera ona da hau ere.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona. Guztietan onena izan da.
  • Beltzarantzeko krema. Hau bakarra etorri da potean, eta hau izan da biskositate gehienekoa. Eritrulosa dauka, beltzarantzeko erabiltzen den beste substantzia bat. Alergeno batek ere ez du gainditu 10 zati milioiko muga.
  • Erabilera proba: 6,5 puntu 9tik. Lurrina gustatu zaie kontsumitzaileei, eta larruazalean uzten duen kolorea ere bai.

Dove

  • Prezioa: 23,33 euro litroko. Hau izan da merkeenetakoa.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Modu gradualean beltzarantzeko lozioa. Honek eduki du estraktu lehor gehien. Eritrulosa dauka, beltzarantzeko erabiltzen den beste substantzia bat. Alergeno gehien duenetakoa da, eta horietako zazpik gainditu egiten dute 10 zati milioiko muga (zazpiak ongi adierazita daude etiketan.
  • Erabilera proba: 6,6 puntu 9tik. Lurrina gustatu zaie, baina ez larruazalean uzten duen kolorea.

Nivea

  • Prezioa: 23,93 euro litroko. Hau izan da merkeenetakoa.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Modu gradualean beltzarantzeko lozioa. Honek eduki du biskositate gutxien. Dihidroxiazetona gutxien eduki duen krema izan da (substantzia horrek ematen du kolorea). Lau alergenok gainditu dute 10 zati milioiko muga, eta laurak ageri dira etiketan ongi emanak.
  • Erabilera proba: 5,3 puntu 9tik. Hau gustatu zaie gutxien erabiltzaileei. Kosta egiten da zabaltzea, eta ez dute atsegin izan ez lurrina, ez larruazalean uzten duen kolorea.

Guerlain

  • Prezioa: 281,67 euro litroko. Hau izan da guztietan garestiena.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Beltzarantzeko koloreduna. Banagailu automatikoa duen bakarra. Honek eduki du dihidroxiazetona gehien (substantzia horrek ematen du kolorea). Bost alergenok gainditu dute 10 zati milioiko muga, eta bostak ageri dira etiketan ongi emanak.
  • Erabilera proba: 6,4 puntu 9tik. Lurrina gustatu zaie erabiltzaileei, baina ez kolorea.

Estée Lauder

Albergue casa baztan

  • Prezioa: 223,44 euro litroko.
  • Kalitatea, oro har: Onargarria (hobetzeko modukoa).
  • Beltzarantzeko indartsua. Etiketan ez da ageri ekoizlearen helbidea, eta, beraz, etiketa gaizki emana du. Honek du pH-rik txikiena (hau da txarrena atal horretan), eta estraktu lehor gutxien ere honek du. Dihidroxiazetona gehien duenetakoa da (substantzia horrek ematen du kolorea).
  • Etiketan ageri ez den alergeno batek gainditu egiten du 10 zati milioiko kopurua (linalolak, hain zuzen), eta, beraz, zerrendan agertu behar luke. Ageri ez denez, arriskutsua izan daiteke alergia dutenentzat.
  • Erabilera proba: 6,2 puntu 9tik. Erabiltzaileek ez dute alderdi bat bera ere nabarmendu.