Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

URDAIAZPIKO EGOSIA, INDIOILARRA ETA OILASKOA: XERRA GUZTIEK EZ DAUKATE HARAGI BERA

OSPE ONA DAUKATE, BAINA EZ DIRA USTE DUGUN BEZAIN OSASUNGARRIAK. GAINERA, ALDE HANDIAK DAUDE HORIEN ARTEAN, ETA, HORREGATIK, ONGI AUKERATZEKO, KOMENI DA XEHETASUN BATZUEN BERRI IZATEA, BATEZ ERE BAKOITZAK DAUKAN HARAGI KANTITATEAREN INGURUAN. ADI ETIKETARI.

 

Haragiz egindako produktu egosiak osasungarritzat hartzen ditu herritarren zati handi batek, eta, ondorioz, ohikoak izaten dira argaltzeko dietetan eta haurren askarietan. Publizitateak ere indartu egiten du irudi hori zenbait estrategiaren bidez, eta bizimodu osasungarriarekin lotzen dute produktu mota hori; marka komertzial batzuetan argi ikusten da (El Pozo etxeak, adibidez, BienStar izenarekin saltzen ditu, eta Campofrío-k Cuídat+ izenarekin).

Ospe on hori, batez ere, gantz eta kaloria kopuru txikiak ematen die (%2 inguru izaten dute gantza, eta 95 kcal 100 gramo bakoitzeko); indioilar bularkiak are gutxiago izaten ditu, gainera (guk aztertu ditugun laginetan, gantz kopurua %1ekoa izan da batez beste, eta 80 kilokaloria eman dituzte 100 gramo bakoitzeko). Horrek ez du ziurtatzen, ordea, produktu horrek osasungarria izan behar duela nahitaez. Hortxe dago fruitu lehorren eta oliba olioaren adibidea: biak ere osasungarriak dira, nahiz eta kopuru handietan ematen dituzten gantza eta kaloriak.

Dieta arloko gomendioen barrenean, non gelditzen dira haragi produktu egosiak? Galdera horri erantzuteko, munduan eredugarria den gida bat erabil dezakegu, Modu osasungarrian jateko platera, Harvard-eko Unibertsitateko Osasun Publikoko Eskolak landua (Ameriketako Estatu Batuak). Haragi prozesatuak saihesteko gomendioa ematen dute bertan, eta hor sartzen dira urdaiazpiko egosia eta indioilar bularkia, besteren artean, eta, horregatik, burutik kendu behar genuke produktu osasungarriak direla. Nolanahi ere, denak ez dira berdinak, eta aukerarik onena hautatzeko, komeni da jakitea bakoitzak nolako ezaugarriak dituen (osagaiak eta nutrizio balioak).

ZEREKIN EGINAK DAUDE?

Produktu horien ospe ona ez da orokorra, dena den; jende askori zalantza eragiten diote, ez dakitelako ongi zer-nolako haragia izaten duten eta zenbateko kopuruan, eta berdin gertatzen zaie gehigarriekin ere. Susmo horiek argitzeko, oso lagungarria izango da produktu horiek egiteko moduaren inguruko xehetasun batzuk jakitea.

Laburbilduz, esan genezake, osaera kontuan hartuta, bi produktu mota daudela: batetik, "kategoria komertzial normala edo handia" dutenak, eta horiek atal osoekin eginak egoten dira (adibidez, urdaiazpiko egosi estra) edo haragi zatiekin (indioilar bularkia, esaterako), eta, bestetik, "maila komertzial apalagoa" dutenak, eta horiek haragi puska gihartsuekin eginak egoten dira, fin-fin xehatuta. Guztiei gatzun erako prestakin bat eransten diete gero, urez, gatzez eta gainerako osagai eta gehigarriz egina (emultsionatzaileak, kontserbagarriak eta antioxidatzaileak izaten dira gehienetan), eta hain zuzen horiek emango dizkiete koloreari, zaporeari eta testurari dagozkien ezaugarri bereziak.

Ondoren, danbor birakari batean sartzen dituzte atalak, gatzun hori modu homogeneoan banatu dadin. Era horretan, disolbagarri bihurtzen dira haragiaren proteinak eta erraztu egiten da beren arteko interakzioa, ore uniforme bat eratuta. Hori lortzen denean, moldeetan sartzen dituzte (maila goreneko produktuak) edo ontziratu egiten dituzte (gainerakoak), eta ondoren labean sartzen, egosi daitezen. Beroaren eraginez, proteinak mamitu egiten dira, eta saltokietan ikusten dugun produktu hori ateratzen da.

HARAGI PORTZENTAJEA

Ikusi dugun bezala, produktu horiek egiteko, beharrezkoa da beste osagai batzuk erabiltzea. Ez dugu ahaztu behar haragiaren eratorriak direla, eta ez dezakegu pentsatu haragiz bakarrik eginak egongo direnik. Horixe da, hain zuzen, alderdirik garrantzitsuena produktu mota horri buruz ari garenean, haragi proportzioa asko aldatu baitaiteke batzuetatik besteetara.

Gida hau egiteko aztertu ditugun produktuen artean, badira haragi asko dutenak, adibidez La Carloteña oilasko bularkia (%99) eta Eroski Maestro (%94), edo Noel Delizias etxeko urdaiazpiko egosi estra eta Argal Bonnatur izenekoa (biek %92 daukate haragia). Beste produktu batzuek gutxiago daukate (horregatik gelditzen dira Urdaiazpiko Egosi Estraren sailetik kanpo), adibidez Campofrío (%45) eta Eroski Basic Maila normaleko edo goi mailako produktuak haragi zati osoekin eginak daude; maila apalagokoak, berriz, fin-fin xehatuta dauden haragi puskekin. (%52) fianbreek, indioilar bularkiz egindakoek, eta Eroski Basic (%50) eta El Pozo (%55) txerri fianbreek.

Oro har, ez dago ezusteko handirik: urdaiazpiko egosi estrak dira haragi proportzio gehien daukatenak, eta fianbreak, aldiz, gutxien. Badago, dena den, produktu deigarriren bat. Adibidez, El Pozo indioilar bularkiak eta El Pozo sandwich formatukoak %55 baino ez daukate haragia. Eta etxe bereko beste bularkiak, berriz, El Pozo BienStar izenekoak, %67; horrek erakusten du ez dela aski produktu mota kontuan hartzea, eta beharrezkoa dela osagaien zerrenda ongi irakurtzea, han esaten baita zenbat haragi erabili duten.

ANALISIA

  Gida hau egiteko, haragiz egindako 31 produktu egosi aztertu ditugu, zazpi eratakoak: urdaiazpiko egosi estra (El Pozo, El Pozo BienStar, Noel Gran Bouquet, Noel Delizias moztua, Argal Bonnatur, Campofrío Finíssimas, Eroski, Eroski xerra finak eta Eroski Maestro), urdaiazpiko egosia (Campofrío, Campofrío Cuídat+, El Pozo, Eroski Basic), indioilar bularkia (El Pozo, El Pozo sandwich formatua, El Pozo BienStar, Argal Bonnatur xerra osoak, Noel Delizias moztua, Eroski xerra finak, Eroski Maestro ketua), oilasko bularkia (Campofrío Finíssimas, La Carloteña bularkitxoa labean errea), indioilar fianbrea (Campofrío, Campofrío txingarreztatua sandwich formatuan, Eroski Basic, Eroski Basic Jamón), oilasko fianbrea (El Pozo, El Pozo sandwich formatuan, Campofrío) eta txerri fianbrea (El Pozo York Fianbrea, Eroski Basic york fianbrea sandwich formatuan).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto