Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

ZURE AHALEGINAK ARGALDUKO ZAITU, EZ EZTITZAILEAK

AZUKREAREN ORDEZKOA ERABILTZEA ESTRATEGIA ONA AL DA PISUA GALTZEKO? IZATEN AL DUTE ONDORIORIK EPE LUZERA? ADITUAK AZTERTZEN ARI DIRA GEHIGARRI HORIEK ETXEAN ERABILTZEAK ETA HAINBAT ELIKAGAIRI ERANSTEAK, HASI OGITIK ETA JOGURTETARAINO, KALTE EGIN OTE DIEZAIOKEEN HESTEETAKO FLORARI ETA GLUKOSAREKIKO INTOLERANTZIA ERAGIN OTE DEZAKEEN; HORI DA, HAIN ZUZEN, GIZENTASUNA ETA DIABETESA AGERTU AURREKO PAUSOA. DOSIAN DAGO ERANTZUNA.

 

Substantzia guztiak dira pozoitsuak, ez dago hala ez den bakar bat ere. Dosiak bereizten ditu pozoia eta erremedioa". Halaxe esan zuen Parazeltsok orain dela hainbat mende, eta aipu hori aski egokia dela dirudi egungo eztitzaileentzat. Ohikoena izaten da pisua galtzeko erabiltzea, baina azken urteetan zalantzak sortu dira horien inguruan, eta ez dago argi eraginkorrak ote diren; are gehiago, hesteetako flora alda dezaketela aipatzen da.

Osasunean izan ditzaketen ondorio horien inguruko eztabaida mahai gainean dela, ikertzaileek bi erantzun eman dituzte. Lehenbizikoak esaten du dosiaren araberakoak izaten direla ondorio horietako asko, eta bigarrenak, berriz, ustezko ondorio horietako batzuen inguruan ez dagoela ebidentzia zientifikorik eta, hortaz, jarraitu egin behar dela ikertzen. Azken erantzun horrek, dena den, ezinegona eragiten du sarri askotan. Izan ere, erantzun argiak bilatzen ditugu, "bai" edo "ez" entzun nahi dugu.

OGIAN ETA GEHIEN MAITE DUZUN FRESKAGARRIAN

Ikertzaileek ez badezakete datu erabatekorik eman, kontsumitzaileek nola jakin dezakete ez direla ari hartzen eragin toxiko bat ekar dezakeen produktuak? "Eztitzaile ez-elikagarriak seguruak eta ongi toleratzeko modukoak dira", ziurtatu du Angel Gil-ek, zeina Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna den Granadako Unibertsitatean. Azukrearen ordez erabiltzen ditugu eztitzaile horiek, baina etxeko erabilera da gutxienekoa; elikagaien industriak, izan ere, modu masiboan darabiltza.

Uste baino leku handiagoa hartzen dute erosketa saskian: oinarrizko elikagaiak egiteko erabiltzen dituzte, adibidez ogia, eta prozesatuta dauden hainbat eta hainbat produktutan ere badaude, adibidez freskagarri eta marmeladetan, saltsetan, plater prestatuetan, opiletan...

ZENBAT HAR DEZAKET?

Erabiltzeko baimena eman aurretik, osasun arloko agintariek neurtu egiten dute horien toxikotasuna, eta gehien-gehienetan, eztitzaile bakoitzari gehienezko kantitate bat ezartzen diote (Eguneko Kopuru Onar garria esaten zaio, EKO). Sakarinarentzat, adibidez, 15 miligramokoa da egun eta kilo bakoitzeko. Hortaz, 70 kiloko pisua duen pertsona batek 350 miligramorainoko kopurua har dezake egun bakoitzeko, eta toxikotasunaren maila gainditzeko, 40 pastilla baino gehiago hartu behar lituzke egun bakarrean.

Arazoa hauxe da, nutrizionisten esanetan: oraingoz ez dakigula eztitzaileen kontsumo modua eta azukrearena antzekoak ote diren; hau da, azukrea bezala, eztitzaileak ere komeni baino gehiago hartzen ote ditugun. Gehigarri horietako batzuek, nahiz eta besterik uste izan, kaloriak izaten dituzte. Ezarritako mugen gainetik hartuz gero, eragin toxikoak izateaz gain, porroterako bidean jar ditzakete pisua galtzeko estrategia batzuk, zehazki honako gomendio honetan oinarritzen direnak: "Azukrearen ordez, erabil itzazu eztitzaileak".

BADIRA AZUKREA BAINO GOZOAGOAK ERE.

Azterketa asko egin da azukrearen ordezkoen erabilerak argaltzeko garaian nolako eraginkortasuna duen ikusteko. 2018. urtearen bukaeran, gisa horretako 56 azterlanen inguruko berrikusketa bat egin zen, eta ondoriek titular deigarriak ekarri zituzten komunikabideetara: "Eztitzaileak ez dira eraginkorrak pisua galtzeko" edo "Eztitzaileak ez dira hain aukera osasungarriak azukrea ordezkatzeko". Dena den, British Medical Journal aldizkarian agertu zen meta-analisia askoz ere zehatzagoa zen eta ñabardura gehiago zituen (medikuntzaren arloan, ereduzko aldizkaria da mundu mailan).

"Baliteke epe motzean eraginen bat izatea pisuan, baina ez dugu kalitatezko daturik epe luzean ere hala dela esateko", adierazi zuen Joeri J. Meerpohl-ek, Medikuntzako Ebidentziaren Institutuko ikertzaileak (Friburgoko Unibertsitatean dago, Alemanian) eta ikerketaren egile nagusietakoak. Eta zera erantsi zuen: "Froga sendorik ere ez dugu, halaber, osasunean kalte aipagarriak egiten dituztela esateko". Ebidentzia zientifikoak neurtzeko garaian, meta-analisiak izaten dira maila handieneko azterlanak (bost maila ditu sailkapen horrek).

British Medical Journal aldizkariak egin zuena bereziki garrantzitsua zen, Osasunaren Mundu Erakundeak aginduta egin zelako, eta hortik ateratako ondorioak erabili nahi zirelako azukre gabeko eztitzaileen gida bat lantzeko. Erakunde horren esanetan, gizentasuna da XXI. mendeko epidemia, eta gizentasunak lotura estua du azukre gehiegi hartzearekin; hori dela eta, geroztik deabrutu egin da azukrearen erabilera. Beste aukera bat eskaini nahian, eztitzailez bete ziren supermerkatuetako apalategiak.

Aspaldi samarretik heldu direnen ondoan (sakarina, esaterako), azken urteetan sortu diren beste batzuk ere agertu dira, adibidez adbantamoa. Elikagaiak gozatzeko gaitasun handia dauka elementu horrek; azukrearen aldean, ehunka aldiz handiagoa (eta milaka aldiz handiagoa ere bai batzuetan).

ZERGATIK MAITE DUGU GOZOA?

  Azukre gehiegi hartzeko joerak, beste arrazoi batzuekin batean, izugarri handitu ditu gehiegizko pisuaren tasak, baina joera horren atzean, badago gizakiaren eboluzioari lotutako arrazoi bat ere. "Ikuspuntu neurologikotik, energia hartzearen pareko interpretazioa ematen diogu. Hori dela eta, giza espezieak gure dastamenean oinarrizkoa den elementutzat garatu du gozoa", azaldu du Angel Gilek. Ezaugarri horrek bizirik irauten lagundu zigun orain baino energia gehiago gastatzen genuen garaian, baina orain gure kontra etorri da. Herrialde askotan, azukre kontsumoaren zifrek gainditu egiten dute kopuru gomendatua. Espainian, adibidez, %17 ingurukoa da datua, eta OMEk ezarritako mugaren gainetik dabil (%10ekoa da).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto