Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

GOAZEN EROSKETA EGITERA NUTRI-SCOREK LAGUNDUTA

BOST KOLORE ETA BOST LETRA NUTRIZIO KALITATE ONENA DUTEN PRODUKTUAK HAUTATZEN JAKITEKO SAIL BEREKOEN ARTEAN EDO UNE BEREAN KONTSUMITZEKOAK DIRENEN ARTEAN. BAINA BA AL DAGO ELIKAGAI "DEBEKATURIK"? PILAR GALAN DOKTOREAREKIN HITZ EGIN DUGU. MEDIKU EPIDEMIOLOGOA DA BERA ETA NUTRIZIO ARLOKO INFORMAZIOA EMATEN DUEN SISTEMA HORI LANDU ZUEN TALDEAN PARTAIDE IZAN DA.

Gosaritako zerealak hautatzeko gakoak

  • Osoko arroz puztua, El Granero Integral. Olo malutak bezala, azukre eta gatz erantsirik gabeko zerealak dira. Gainera, osokoak izaki, proteina gehiago daukate.
  • Choco Bills Eroski. Azukre erantsi dezente duten arren, nutrizio kalitatea orekatu egiten dute proteinek eta zuntzak.
  • Special K Kellogg's. A eta B adibideek baino zuntz gehiago duen arren, azukre gehiago ere baduenez (%15) eta gatza ere bai erantsita, apaldu egiten da nutrizio kalitatea.
  • Choco Flakes Callejeros. Kopuru handietan dauzka azukreak eta kalitate eskaseko gantz saturatuak. Ez dauka zuntz askorik beste batzuekin alderatuta.

Nutri-Score etiketaren balorazioak Open Food Facts izeneko datu baseak eskainiak dira; gune irekia eta kooperatiboa da, eta mundu osoko elikagaiei buruzko informazioa biltzen du.

ASKARI GARAIRAKO ARGIBIDE BATZUK

  • Anana bere zukuan. Zukua ez da hartzen, eta, hortaz, fruta oso bat da, ezer erantsi gabe.
  • Fruitu lehor frijituak eta/edo gaziak. Frijitzean gantzak eta / edo gatza eransten dietenez, apaldu egiten da horien nutrizio kalitatea. Aukerarik onena (A) naturalak jatea da, edo gatzik gabe txigortuta daudenak.
  • Limoizko jogurta, Danone. Zaporezkoek azukre erantsiak daramatzate, eta horrek murriztu egiten du horien nutrizio kalitatea.
  • Finíssimas indioilarra, Campofrío. Nahiz eta haragi zuriko hestebetea izan (gantz eta kaloria gutxikoa), gatz dezente darama. Gainera, proteinak kenduta, ez dauka onuragarritzat jotzen den beste osagairik (zuntza, fruta, berdura, lekaleak edo fruitu lehorrak).
  • Kit Kat. Produktu ultraprozesatua da, eta horiexek daukate nutrizio kalitate eskasena: ugari izaten dituzte kalitate apaleko gantzak, azukre erantsiak eta gatza.

Nutri-Score etiketaren balorazioak Open Food Facts izeneko datu baseak eskainiak dira; gune irekia eta kooperatiboa da, eta mundu osoko elikagaiei buruzko informazioa biltzen du.

MANTENUGAI GEHIAGO EDO GUTXIAGO?

  Osasunaren Mundu Erakundeak eta nutrizio arloko gida ugarik kopuru gomendatu bat ezartzen dute osagai batzuentzat, eta dieta osasungarri batean, kontrolatu egin behar litzateke egunaren buruan zenbat hartzen den horietatik. Gomendio batek dio, adibidez, egunean ez litzatekeela hartu behar 6 gramo gatz baino gehiago edo azukre erantsiek eta gantz saturatuek ez luketela gainditu behar kilokaloria guztien %10. Azukrearentzat, horrek esan nahi du helduentzako muga 50 gramokoa dela egunean eta haurrentzat 25 gramokoa. "Dena den, barratxo kurruskatsu bat, gisa horretako azukre asko emanagatik, egokia izan daiteke intentsitate handiko kirola egiten den bitartean jateko", azaldu du Nancy Babio dietista-nutrizionistak (etiketa berria landu duen lantaldean aritu da bera ere).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto