Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

URRE ZURIA, DIETA OSASUNGARRIA

DIETARI LOTUTAKO MODEK ETA GEZURREZKO MITOEK URRITU EGIN DUTE ESNEAREN KONTSUMOA AZKEN BI HAMARKADETAN. BAINA NUTRIZIO BALIO HANDIKOA DA, ETA ORAIN ERE ELIKAGAI GOMENDATUA IZATEN JARRAITZEN DU EDOZEIN DIETA OREKATUTAN. HEMEN ESANGO DIZUGU ZERGATIK DEN ONA; IKUS EZAZU ZER GORDETZEN DUEN BARRENEAN.

Kaltzioa, izar eztabaidaezina.

 

Hiru esne mota daude merkatuan -osoa, gaingabetua eta erdigaingabetua-, eta herritarrek azken hori atsegin dute gehien: pertsona bakoitzak urtean 32,6 litro eramaten ditu etxera; gaingabetuaren zifra 19,7 litrokoa da, eta osoarena 17,1ekoa. Hori dela eta, erosketa gida hau egiteko, erdigaingabetua hartu dugu eredutzat, horixe kontsumitzen delako gehien merkatuan, eta 23 motatakoak aztertu ditugu (laktosadunak eta gabeak eta kaltzioz aberastuak). Atera ditugun ondorioak, hortaz, esne mota horri dagozkio. Guztiek daukate esne osoak baino kaloria gutxiago (batez beste, 119 kaloria 250 ml-ko errazio bakoitzeko, eta osoak, berriz, 164); gantza ere gutxiago daukate (4 gramo hauek eta 9,5 osoak), eta berdin kolesterola ere (15,8 mg hauek eta 35 osoak).

Nutrizio arloko profila, dena den, antzekoa dute batzuek eta besteek, horixe ondorioztatu dugu etiketa zorrotz aztertu ondoren. Lau alderditan bakarrik antzeman ditugu alde adierazgarriak marka guztiak aztertu ondoren: kaltzioa, kaloriak, karbohidratoak eta proteinak. Kaltzioz aberastuta dauden esnerik gehienek (Central Lechera Asturiana, Eroski, Kaiku eta Pascual etxeetakoak) 400 mg kaltzio daukate 250 ml-ko errazio bakoitzeko, eta ohikoena izaten da 300 mg edukitzea. Puleva etxeko Vita Calcio esneak, berriz, 450 mg ditu. Datu hori aski adierazgarria da, zeren gomendioek esaten baitute, adinaren eta egoera fisiologikoaren arabera, egunean 800 mg-tik 1.000-1.300 mg arteraino hartu behar dela mantenugai hori.

ABERASTUA HOBEA AL DA?

Egia da mantenugai horrek ezinbesteko zeregina daukala hezurrak eratzeko garaian, eta beste funtzio batzuk ere betetzen dituela, adibidez lagundu egiten du nerbio bulkaden transmisioa, odolaren koagulazioa eta bihotzaren jarduera, baina beste esneki batzuek ere izaten dute, adibidez gazta erdionduak (820 mg 100 g bakoitzeko), jogurtak (130 mg) edo mamiak (60 mg), eta baita beste zenbait elikagaik ere, esaterako latako sardinek (400 mg 100 g bakoitzeko), almendrek (254 mg) edo berroak (170 mg), nahiz eta gure organismoak horiena ez duen xurgatzen esnekiena bezain ongi. "Landare jatorriko elikagai batzuetan dagoen kaltzioaren %5 baino ez dugu xurgatzen, baina esneak eta esnekiek izaten duten laktosari, D bitaminari eta aminoazido batzuei esker, hobeto xurgatzen dugu, eta %30eraino irits daiteke", azaldu du Gregorio Varela Moreiras-ek, Espainiako Nutrizio Federazioko presidenteak. Jakin beharrekoa da, xurgatu dugun kaltzioa hezurretan ongi metatu dadin, D bitamina behar izaten dugula eta aire zabalean asko mugitu.

Europako Batasuneko araudiak agintzen duenez, mantenugai batekin aberastua dagoen esneak ohar hori eraman ahal izateko (mineralekin aberastua egon daiteke, adibidez kaltzioarekin, edo bitaminekin, batez ere A, D eta E motakoekin), egunean hartu beharreko kopuruaren %15 eman behar du gutxienez, eta gida honetan aztertu ditugun guztiek ongi betetzen dute baldintza hori. Esne horien iragarkietan onura hau eta bestea aipatzen dituzte, baina azpimarratu behar da ez direla nahitaezko elikagaiak eta lasai asko baztertu daitezkeela, non eta ez dugun nutrizio arloko gabeziaren bat edo patologiaren batek ez gaituen behartzen berariaz mantenugairen bat hartzera.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto