Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

URRE ZURIA, DIETA OSASUNGARRIA

DIETARI LOTUTAKO MODEK ETA GEZURREZKO MITOEK URRITU EGIN DUTE ESNEAREN KONTSUMOA AZKEN BI HAMARKADETAN. BAINA NUTRIZIO BALIO HANDIKOA DA, ETA ORAIN ERE ELIKAGAI GOMENDATUA IZATEN JARRAITZEN DU EDOZEIN DIETA OREKATUTAN. HEMEN ESANGO DIZUGU ZERGATIK DEN ONA; IKUS EZAZU ZER GORDETZEN DUEN BARRENEAN.

Esne bakoitzak bere abizena dauka

EKOIZPEN PROZESUA KONTUAN HARTUTA

 

Abeltzaintza intentsiboa (ugariena)

  • Animaliak ukuiluetan
  • Pentsu aberastuekin elikatu
  • Hezetasun, argi eta tenperatura artifizialak ekoizpena maximizatzeko

Ekoizpen ekologikoa

  • Ongarririk gabeko lurra
  • Egoitzak aireztapen handia eduki beharko du eta argi naturalak sartu beharko du
  • Behar den aldiro jezten da

Animalien ongizatea zaintzen duena

 
  • Irizpide egokiak janaria eta edaria dagoen lekura animalia guztientzat
  • Behar adina leku aziendarentzat (ez dago arautua. Ekoizle bakoitzak bere erara antolatzen du)
  • Higiene ona, gaixotasunak kontrolatzeko eta horiei aurrea hartzeko protokoloak, eta albaitarien azterketak

Ekoizpen integratukoa

  • Jaiotzen denetik kontrolatzen da animalia
  • Arau gehiago osasuna eta animalien ongizatea zaintzeko
  • Bazka lehorra izango da elikaduraren %55

Larrekoa

  • 1 Ha 2,5 behi bakoitzeko
  • Ustiategiko bertako bazka naturala
  • Egunean 6 orduz bazkatzen dira, urtean 120 egunez

OSAERAREN ARABERA

  • Osoa: koipekia %3,5 baino gehiago
  • Erdigaingabetua: koipekia %1,5 eta %1,8 artean
  • Gaingabetua: koipeki a %0,5 baino gutxiago
  • Laktosarik gabea
  • Bereziak: gehigarriekin (proteinak, kaltzioa, bitaminak...)

TRATAMENDU TERMIKOAREN ARABERA

PASTEURIZAZIOA

  • Tratamendu termikoa < 90 ºC organismo patogeno gehienak hiltzeko
  • Hozkailuan, gehienez 7 egun

ESTERILIZAZIOA

  • 115-120 ºC 15-30 minutuko tartean
  • Erabat desagertzen dira mikroorganismoak eta esporak
  • Ireki gabe, 6 hilabete irauten du giroko tenperaturan

UHT

  • 128 ºC 20 segundoz, edo 150 ºC 4-6 segundoz.
  • Propietate organoleptikoak ia ukitu gabe
  • Ireki gabe, 3 hilabete irauten du giroko tenperaturan

Ez da komeni esne gordina hartzea, bakterio eta germen kaltegarriak eduki ditzake eta. Haurrek, haurdunek, immunitate sistema ahulduta dutenek eta adinekoek arrisku handiagoa daukate gaixotzeko.

ETIKETA BERRIA ESNEKIENTZAT

 

Aurtengo urtarrilaz gerotik, eta Europako Batasuneko zuzentarau batera egokitzeko helburuarekin, esnekiek agerian izaten dute, nutrizio arloko informazioa ematen duen taularen ondoan, esnea non jetzia den eta non landua. Araudi hori ezarria dago Europako Batasuneko zenbait herrialdetan, adibidez Frantzian, Portugalen, Grezian eta Italian. Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak egindako inkestetan ageri denez, kontsumitzaileen %88 ados daude araudi berriarekin, nahiz eta batzuen ustez "protekzionista" den. Nekazari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak (COAG) adierazi duenez, araudi hori ezarri ondoren, Frantzian %47 murriztu dira kanpoko esneen salmentak. Dena den, eztabaidak eztabaida, arau horrek gardentasun gehiago eskaintzen die kontsumitzaileei, eta lagundu egiten du karbono arrastoa murrizten, sustatu egiten baitu iraunkortasuna eta hurbileko produktuen kontsumoa. Espainian, Productos Lácteos Sostenibles (PLS) ikurra erabiltzen dute 2013. urteaz geroztik (Esne Produktu Iraunkorrak), eta horrek bermatu egite du esne eta esnekiak Espainiako Estatukoak direla, eta merkaturatzeko garaian "Espainiako esne sektorearen iraunkortasun ekonomikoa bermatzen duten baldintzak" errespetatu direla, Ministerioaren weborrian esaten denez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto