Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

ETIKETA BERRIAREN EGIAK ETA MITOAK

NUTRI-SCORE IZENEKO ETIKETA SISTEMAK BOST KOLORE ETA BOST LETRA DARABILTZA, ETA ZALANTZAK SORTZEN DITU: NAHITAEZKOA AL DA? ELIKAGAI GUZTIEI EZARRIKO AL ZAIE? JORDI SALAS DOKTOREARI GALDETU DIOGU, LAN HANDIA EGIN BAITU METODOA EZARRI AURREKO IKERKETA FASEAN.

 

2019ko urtarriletik aurrera, produktuen aurrealdean Nutri-Score etiketa ageri dute Eroskiren saltokiek, non lehendik ere erabiltzen zuten beren semaforoa (orain dela 11 urte hasi ziren erabiltzen). Nutrizio arloko sailkapen horrek letrak eta koloreak konbinatzen ditu, eta Espainiako Gobernuak horren alde egin du, geldiarazi egin nahi baitu gantz saturatuak, azukrea eta gatza kopuru handietan ematen duten elikagaien kontsumoa; horretarako, begiratu batekin aukera osasungarria egitera eramango gaituen sistema hobetsi du. Jordi Salas Nutrizio eta Bromatologia arloko katedraduna da Rovira i Virgili Unibertsitatean, eta bere taldearekin batean, Espainiako Osasun Ministerioaren eta Eroskiren hautua babesten duen txostena landu du. Salasek argitu dizkigu etiketa horren inguruko zalantzak.

ZERGATIK NUTRI-SCORE?

Era askotako etiketak daude, eta herrialde batzuetan batzuk eta besteetan beste batzuk erabiltzen dituzte. Modalitate hori aukeratzeak, ordea, badu abantaila bat: ebidentzia zientifikoaren bermea dauka, eta horrek esan nahi du eraginkorra dela. Ikerketek erakutsi dutenez, herritarrek oro har eta talde ahulenek eta patologia kronikoak pairatzen dituztenek, adibidez gizentasuna edo diabetesa daukatenek, hobeto ulertzen dute Nutri-Score beste logotipo batzuk baino.

"Orain berriki 12 herrialdetan egin den ikerlan batean ikusi da (Espainian ere bai) sistema horrek laguntzen duela gehien kontsumitzaileek elikagaiak egoki epaitu ditzaten beren nutrizio kalitatearen arabera, beste batzuek baino gehiago (britainiar semaforoak, Australiako izar sistemak, Txileko jakinarazpen sistemak eta Erreferentziazko Kopuruek baino gehiago)", adierazi du Salasek. Beste ikerketa batzuek frogatu dute lotura zuzena dagoela Nutri-Score sistemaren oinarrian dagoen puntuazioaren eta patologia batzuk izateko arriskuaren artean, adibidez minbizia edo bihotz-hodietako gaitzak.

100 GRAMOKO NEURRIA.

Sistema horrek darabilen algoritmoaren funtsezko ezaugarri bat da 100 gramoko neurria darabilela, eta ez duela produktu zati bat hartzen kalkulua egiteko, nekazaritzako produktuen industriaren zati handi batek nahi duen bezala. "Gomendio bera ematen dute erakunde nazional guztiek eta nazioartekoek, besteak beste Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), eta berdin kontsumitzaileen elkarteek ere: nutrizio arloko logoa 100 gramoko neurria erabiliz kalkulatu behar dela, kontsumitzaileak irizpide berarekin alderatu dezan produktuen nutrizio kalitatea", azpimarratu du Salasek. Elikadura arloko multinazionalen partzuergo batek zatia erabiltzea nahi luke eredu gisa, baina horrek zera ekar dezake: kontsumitzaileak ez ohartzea egiaz elikagaiak zenbat mantenugai desegoki dituen, besteak beste azukrea, gantz saturatuak eta gatza.

ELIKAGAI "OSASUNGARRIAK" ETA "EZ-OSASUNGARRIAK".

Sarri askotan, elikagaiak bi multzo handitan sailkatzeko zeregina jartzen zaio nutrizio arloko etiketari: osasungarriak eta osasungarri ez direnak. Nutri-Score sistemak kontsumitzaileei aukera ematen die, oinarri beraren gainean eta irizpide berberekin, elikagaien arteko nutrizio kalitatea alderatzeko, desegokienetik egokienera, eta begiratu bakarrarekin erabakiak har ditzakete erosketa egitean. "Baina ez ditu alderatzen familia bereko produktuak bakarrik; alderatu egiten ditu, halaber, marka batek eta besteak daukaten elikagai mota bera ere, eta baita familia desberdinekoak izanik kontsumo edo erabilera bera dutenak ere", azaldu du Salasek. Adibidez, gosaritako zerealekin ari bagara, Nutri-Score sistemak ez ditu alderatzen olo malutak eta txokolatez beteak bakarrik. Marka jakin bateko zerealak eta beste marka baten baliokideak ere alderatzen ditu, eta berdin eguna hasteko har daitezkeen elikagai familia batzuk eta besteak.

KONPARAZIOAK GORROTAGARRIAK DIRA.

Etiketa mota horrek produktuak alderatzeko eskaintzen duen malgutasunak bidea erraztu du lehen pentsaezinak ziren konparazioak egiteko, eta horrek komunikabideen arreta bereganatu du. Entzun eta irakurri dugu, adibidez, Nutri-Score sistemaren sailkapenarekin, edari azukretsuek (laranja zuku ontziratuak, esaterako) emaitza hobea eskuratzen dutela oliba olioak baino, zeina dieta mediterraneoaren ikur handienetakoa baita, eta horrek zalantzak sortu ditu kontsumitzaileen artean. Jordi Salasen iritziz, presio taldeek erabili egin dute kritika hori, ez baitute sistema berria atsegin, informazio zehatz eta objektiboa ematen duelako produktuen nutrizio kalitatearen inguruan. Alderdi oso espezifiko batzuei jarri nahi zaie arreta, eta metodoaren eraginkortasun globala gutxietsi.

"Erabiltzen den edozein sistemak gaizki sailkatzen du oliba olioa, ugari ematen baititu kaloriak eta gantz saturatuak, eta osasungarri gisa sailkatzen ditu azukrerik gabeko freskagarriak. Britainiar sistemak ere bazuen arazo hori, baina inor ez zen itsutu", erantsi du. "Zenbait sail alderatzeko erraztasuna ematea, horixe da Nutri-Score sisteman muina. Erosteko garaian, kontsumitzaileek ez dituzte alderatzen oliba olioa eta laranja zuku ontziratu bat, produktu bakoitzak beharrizan jakin bati erantzuten baitio; olio mota baten eta bestearen kalitatea aztertuko dute edo zuku ontziratu batena eta bestearena", nabarmendu du Salasek.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto