Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Garestiagoa al da arrosa kolorekoa?

Emakumeei zuzenduta dauden produktuak batzuetan garestiagoak izaten dira gizonezkoei zuzentzen zaizkienak baino. Halaxe diote ameriketako estatu batuetan, frantzian edo espainian egindako zenbait ikerketak. Produktu sail jakinetan, neurriz kanpoko eskaintza dago emakumeen kolektiboarentzat, eta horrek sortzen du, hain zuzen, generoaren araberako gastuan dagoen aldea. Gizonentzat merkatuan dagoen xanpu bakoitzeko, gutxienez bat eta erdi dago emakumeentzat. Eta berdin gertatzen da kremekin ere. Genero diskriminazioa darabilten marketin estrategien aurrean neurriak hartzeko, lehenik eta behin, antzeman egin behar da egoera hori. Eta ez da erraza.

 

Emakumeen soldata gizonena baino %30 txikiagoa da Espainiako Estatuan, eta lan baldintza kaskarragoak jasan behar izaten dituzte. Baina emakumea bazara eta erosketak egiten badituzu, baliteke, ohartu ere egin gabe, produktu batzuetan behar baino gehiago ordaindu izatea. Bizarra egiteko labanatxoak, hortzetako eskuilak, patinak, entzungailuak, ordulariak, lurrinak, desodoranteak... Produktu horiek, batzuetan, prezio desberdina izaten dute hartzaile bati edo besteari zuzendu: garestiagoak izaten dira emakumeentzat diseinatuta daudenean. Hitz egin dezagun zerga edo tasa arrosaz: emakumeen kolektiboari zuzenduta dauden produktu eta zerbitzuei ezartzen zaien gainkostua da (ontzian, deskribapenean, kolorean edo izenean ageri dute emakumeentzat direla), nahiz eta ez eduki alde nabarmenik gizonentzat diren produktu baliokideekin edo generikoekin.

Tasa arrosak azaltzen du produktu batzuk garestiagoak direla beste batzuk baino, tartean genero kontu bat sartu dutelako bakarrik. Kontzeptua 90eko hamarkadatik erabiltzen da, baina nazioartean inoiz ez bezalako indarra hartu du azken urteetan. Gaur egun, eztabaida politikoaren eta sozialaren erdigunean dago zenbait herrialdetan, adibidez Argentinan, Frantzian eta Ameriketako Estatu Batuetan, eta, gainera, dokumentatu eta ikertu ere egin dute fenomeno gisa. Argentinan, esaterako, 2018an aurkeztu den ikerketa batek eman du daturik berriena (Nazioko Kongresuaren Jauregi Legegilean aurkeztu zuten). Aholkularitza etxe independente batek landu zuen dokumentua, eta esaten du emakumeek %30 gehiago ere ordaintzen dutela zenbait produkturen bertsio femeninoa erosten dutenean, eta berdin gertatzen da sendagai batzuekin ere, adibidez ibuprofenoarekin (Actron etxeak adibidez bi bertsio merkaturatzen ditu).

 

Ameriketako Estatu Batuetan, Kontsumitzailearen Gaietarako Sailak 2015ean New York-en egindako ikerketa batek azaldu zuen emakumeek, batez beste, gizonek baino %7 gehiago gastatzen dutela produktu berdinak erosteagatik. Eta zenbait produktutan, %42rainoko aldea zegoela ikusi zuen bi generoei zuzendutakoetan. Emakumeenak ziren beti garestienak. Hari horri tiraka, Forbes aldizkariak erreportaje zabal bat argitaratu zuen handik urtebetera, eta gastu desberdintasuna urtean 1.230 eurokoa zela kalkulatu zuen. Gugandik gertuago, Frantzian, Georgette Sand kolektibo feministak proba egitea erabaki zuen eta datuak biltzeari ekin zion supermerkatu kate batean (herrialde hartan dagoen kolektiborik garrantzitsuenetakoa da, emakumeek eta gizonek osatua). Ikusi zuten prezioan alde handiak zeudela produktuaren hartzaileak emakumeak izan edo gizonak izan, eta sinadurak bildu zituen, Estatuak ikerketa abia zezan tasa arrosa hori zertan zen jakiteko. Emaitza gisa, Frantziako Parlamentuak ikerketa bat argitaratu zuen 2015ean: Zenbait ondasunen eta zerbitzuen prezioetan dagoen aldea generoaren arabera.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto