Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Turroiak: ongi aukeratzeko, dena ez utzi ahosabaiaren esku.

Gogorra, guria, txokolate kurruskatsuz egina, almendraz, gorringoz, esne gaina eta intxaurrak dituena, likorez hornitua... Eguberriak iritsita, hainbat etxetako mahaietan agertzen dira gozo horiek, eta hainbat aukeraren artean, ahosabai bakoitzak bere erara gozatuko du. Baina nutrizio arloan balio bera al daukate guztiek? Ikus ezazu zer-nolako osagaiak dituen bakoitzak, zenbat aurreztu dezakegun eta zein diren egokienak festa egun hauek ez ozpintzeko.

 

Felipe II-aren sukaldariak, On Francisco Martinez Montiñok, hauxe kontatzen zuen 1585. urte inguru hartan Conduchos de Navidad liburuan: "Ezti usaina nabari da Xixonako etxe guztietan". Garai hartan ere, beraz, turroien herria zen. Almendraz, azukrez eta eztiz egindako bihotza duen gozo honen sorburua Arabiako penintsulan dagoela dirudi; han, XI. menderako aipatzen zuten dagoeneko. Iberiar penintsulara iritsi zelarik, beste bide bat hasi zuen, eta XV. mendean sortu zen inguruotan ezagutzen dugun bertsioa, Alacanten hain zuzen. Datu historikoek baieztatu egiten dute Sexonako herrian ageri zela XVI. mendean (egungo Xixonan, alegia).

Gaur egun, zenbait mende geroago, Eguberrietan nahitaezko bihurtu dela esan dezakegu gozo hori, zeinak 258 milioi euro mugitzen dituen Espainiako Estatuan eta 49 milioiren esportazioak egiten dituen, halaxe dio Elikadura Espainian 2017 ikerlanak. Datu bitxi bat: haurrik ez duten etxeek kontsumitzen dute gisa horretako produktu gehien Eguberrietan, eta gutxien, berriz, sei urtetik beherako haurrak dituztenek. Batez beste, urtean 0,8 kilo pertsona bakoitzak, eta ez genuke esango gehiegi denik, baldin eta ez balitz egun gutxi batzuetan kontzentratuko.

Gaur egun txokolatezko turroiak saltzen dira gehien (merkatuaren %35 hartzen dute), eta ezin konta ahala turroi mota sortu da gustu guztiak asetzeko: gorringoz egina; esne gaina-intxaurra motakoa; kurruskatsuak; fruitu lehorrak, arroz puztua, likorea... daramatenak; praliné-ak, eta abar. Orain dela gutxi arte, ordea, bi bakarrik zeuden, gogorra eta guria, eta horien artean aukeratu beharra zegoen. Lau dira oinarrizko osagaiak: almendra txigortua, eztia, azukrea eta arrautza zuringoa. Alexis Verdú-k azaltzen duenez (Jijona eta Turrón de Alicante AGBaren Kontseilu Arautzailean aritzen da, egiaztatze arduradun gisa), ez dago nornahiren esku produktu horiek egiteko zeregina: "Turroigile egiaztatu eta prestatuen eskuetan dago, eta kontrolatu egiten dute prozesuko pauso bakoitza, adibidez almendrak txigortzeko lana eta eztien egoste puntua, gero almendrak erantsi ahal izateko".

Arrautza zuringoak leuntasuna eta zuritasuna ematen dio nahasturari, eta horrela egiten dute turroi gogorra edo Alacantekoa. Guria egiteko, berriz, beste bi pauso behar dira: birrindu egin behar izaten da nahastura, ore homogeneo bat lortu arte, eta motrailu batzuetatik pasarazi gero (boixets esaten diete katalanez), testura egokia duen krema bat lortzeko. Moztu aurretik, moldeetan jarri eta egonean uzten dute 24 eta 48 ordu arteko epean, hoztu dadin eta sobera duen olioa aska dezan.

Analisia

  Gida hau osatzeko, merkatuan lider diren markek egiten dituzten 27 turroi mota aztertu ditugu: El Almendro (gogorra, guria eta azukre erantsirik gabea); Delaviuda (gogorra, guria, txokolate almendraduna, hiru txokolatekoa, gorringo txigortukoa eta esne gaina-intxaurra motakoa); Vicens (gogorra, guria eta gorringo errez egina); Suchard (klasikoa eta almendra osokoa); Nestlé (turroi kurruskatsua); Lacasa (hiru txokolateko praliné-a eta esne gain-intxaurra motako mazapana); Sannia (azukre erantsirik gabeko gogorra eta guria) eta Eroski (gogorra, guria, txokolate kurruskatsuz egina, txokolate praliné-a almendrekin, hiru txokolateko praliné-a, gorringo txigortuzkoa eta esne gaina-intxaurra motakoa).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto