Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Lekaleak: Altxorra aztergai

IKUS EZAZU ZERGATIK DEN ONA HORIEK JATEA, IKAS EZAZU NOLA HAUTATU BEHAR DIREN ETA ATERA IEZAIOZU ETEKIN GUZTIA ZURE EROSKETARI: MERKEAK DIRA, ZUNTZ ETA PROTEINA ASKO DUTE ETA OSO GANTZ GUTXI. SINESTEA ERE KOSTA EGITEN DA HORIEN KONTSUMOA NOLA JAITSI DEN AZKEN HAMARKADETAN.

... ETA ESAN IEZAIEZU AGUR HAIZEEI.

 

Badago modu erraz bat lekaleen nutrizio balioa handitzeko eta, aldi berean, errazago digeritu ahal izateko: haziak hozitzea. Horren inguruko hainbat tutorial dago Sarean. Era horretan, ugariago emango dituzte bitaminak (A, C), zuntza eta mineralak (kaltzioa, magnesioa eta potasioa, besteren artean). Horretarako, leku fresko eta ilun bat behar da, eta beirazko ontzi bat, sareta gisako tapa bat duela, non lekalea beratzen edukiko dugun 12 ordu inguru (ahal dela, nekazaritza ekologiko iraunkorretik datorrena izan dadila).

Denbora hori pasatzen denean, kendu iezaiozu ura, pasatu uretan, eta jarri ontzia buruz behera eta alde batera makurtuta; zenbait egunez, uretan pasatu beharko dituzu 12 ordutik behin (kimua zentimetro ingurukoa egiten den arte). Hozitzeko denbora aldatu egiten da lekale mota batetik bestera, eta, horregatik, ontzi bat erabili behar dugu lekale mota bakoitzarekin. Berehala jateko ez badira, gorde itzazu ontzi itxi batean hozkailuan, zazpi egunez, gehienez ere. Lekaleek hala moduzko ospea eduki izan dute betidanik haizeak direla eta ez direla; zuntzak eragiten dituen gorabeherak dira. Eragozpen horiek erraz samar saihestu daitezke aholku jakin batzuk kontuan hartuta:

  • Alda ezazu zenbait alditan lekaleak beratzeko ura, eta gero ez erabili egosteko garaian.
  • Eten ezazu zenbait aldiz irakinaldia.
  • Egin itzazu lekaleak su eztian.
  • Erantsi usain belarrak edo espeziak, adibidez erromeroa, kuminoa, mihilua edo ezkaia.
  • Bota koilarakadatxo bat bikarbonato (zaporea aldatu egiten duela esaten dute batzuek).
  • Jan itzazu humus edo krema eran.
  • Murtxika itzazu ongi-ongi.
  • Jan ezazu jogurt bat edo fruta zuritua otorduaren ondotik

LEKALEAK, AUKERA OSASUNGARRI, MERKE ETA ELIKAGARRIAK

Lekaleak aukerarik osasungarri eta burutsuenetakoak dira gaur egungo elikaduran, bai nutrizioaren ikuspegitik eta bai ikuspegi ekonomikotik ere. Astean bi eta lau errazio artean jatea komeni da, eta hobe gaur bertan hastea, gainera! Konbinatu egin ditzakegu errezeta tradizionalak eta aurkezpen berritzaileagoak, adibidez entsaladak, kremak, tofua edo nattoa, azken biak sojaren eratorriak. Lekale lehorren eta egosien nutrizio balioa oso antzekoa denez, gure egoerak baldintzatuko du bat edo bestea aukeratu, zenbat denbora dugun, zer-nolako platera prestatu nahi dugun (eltzekaria den, entsalada edo humus erako krema bat). Nolanahi ere, har ezazu gogoan lekaleek ez dutela gizentzen: kaloria kopurua, nagusiki, lekaleak laguntzeko jartzen diren elikagaiek baldintzatzen dute. Aukerarik osasungarrienak berdurekin osatuta daudenak dira, eta kaloria asko ematen dutenak, berriz, zenbait haragi motarekin hornituta egoten dira. Eta lekaleei hain ospe txarra eman dioten haize desatsegin horiek ahazteko, har itzazu gogoan gida honetan aipatu ditugun aholkuak. Ikusten duzun bezala, ez dago aitzakiarik... Jar itzazu lehenbailehen beratzen!

EZAGUTU ITZAZU JATORRIARI LOTUTAKO ZIURTAGIRIAK DITUZTEN GUTIZIAK

Espainiako Estatuan 10 ekoizpen eremuk eskuratu du aitortza bereziren bat (AGBa eta JIBa). Horien lursailetatik ateratzen diren produktuek ezaugarri organoleptiko berezi-bereziak dituzte, ekoizten diren inguru horiek ematen dizkietenak, hain zuzen. Horrexegatik izaten dute prezio eta kalitate hori. Askotan, nahiko uzta mugatuak izaten dira kopuruz. Datu bat: Fuentesaúco eta Escacena-ko garbantzuek ez dute gainditzen Estatuan ekoizten denaren %1a.

  1. Faba asturiana. Handiak izaten dira, giltzurrunen itxurakoak; azala leuna izaten dute, eta gurin ukituko ahogozoa. Ezinbestekoak dira egiazko fabada bat egiteko.  
  2. Alubia de La Bañeza-León. Azal leunagoa izaten dute eta beste mota batzuetakoek baino denbora gutxiago behar izaten dute egosteko; ondorioz, hobeto mantentzen dituzte ezaugarriak  
  3. Garbanzo de Fuentesaúco (Zamora hego-ekialdea). Ez da ale handikoa eta azal guria izaten du; zapore sendokoa da, eta ezin egokiagoa bai haragiak laguntzeko eta bai itsasoko produktuak eta begetalak.  
  4. Judías de El Barco de Ávila. Ez dira izaten oso irintsuak, azala fina eduki ohi dute eta ahogozo oso gurintsua; 40 hektarea baino ez dira landatzen. Denbora gutxiago behar izaten dute egosteko, eta bere zapore berezia hobeto konbinatzen da ardo beltzarekin, zeinak nabarmendu egiten dituen haren ezaugarriak.  
  5. Lenteja de La Armuña (Salamanca iparraldea). Berde argiak izaten dira kolorez eta azal finekoak; zapore atsegina daukate, eta egostean ez dute galtzen azalik.  
  6. Lenteja Pardina de Tierra de Campos (lau probintzia hartzen ditu: Leon, Palentzia, Valladolid eta Zamora). Ahogozo gurintsu eta finekoa da, eta kolore arrea izaten du, puntu beltzekin.  
  7. Faba de Lourenzá. A Mariña esaten zaion lurraldeko produktua da (Lugoko itsasertzean dago, Galizian). 2015. urtean, 20 ekoizleko talde batek Terras da Mariña kooperatiba eratu zuten, prezioa egonkortzeko asmoz, urtetik urtera asko aldatzen baitzen.  
  8. Mongeta del Ganxet (Vallèsko depresiotik Tordera ibaiak hartzen duen bailara eta deltaraino). Babarrun zuri lauak dira, zertxobait distiratsuak eta giltzurrunen itxurakoak. Krematsuak eta zapore leunekoak dira.  
  9. Garbanzo de Escacena (Huelva ekialdeko eta Sevilla mendebaldeko udalerria). Horixkak dira, gurintsuak, azal leunekoak eta ez ale handikoak. Andaluzian kalitate marka duten lekale bakarrak dira.  
  10. Fesols de Santa Pau (Garrotxako eskualdea, Katalunian). Babarrun zuriak dira, oso azal finekoak eta ez batere irintsuak. Horien proteina kopurua jaitsi egiten da Jatorri Izen Babestuak (JIB) mugatzen duen eremutik kanpo landatzen direnean.  

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto