Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Lekaleak: Altxorra aztergai

IKUS EZAZU ZERGATIK DEN ONA HORIEK JATEA, IKAS EZAZU NOLA HAUTATU BEHAR DIREN ETA ATERA IEZAIOZU ETEKIN GUZTIA ZURE EROSKETARI: MERKEAK DIRA, ZUNTZ ETA PROTEINA ASKO DUTE ETA OSO GANTZ GUTXI. SINESTEA ERE KOSTA EGITEN DA HORIEN KONTSUMOA NOLA JAITSI DEN AZKEN HAMARKADETAN.

PREZIOAK ERE AINTZAT HARTU BEHAR DIRA.

 

Merkatuan era askotako lekale lehorrak eta egosiak daude, eta ezinezkoa da guztien prezioak zerrenda honetan sartzea, baina saiatu gara aztertzen mota bakoitza zer-nolako tartean dabilen. Espero izatekoa zen bezala, lekale lehorra da guztietan merkeena; kiloko pakete bakoitzak 12 errazio inguru izaten ditu, 80 gramokoak (200 gramo izaten dituzte hidratatu ondoren). Babarrunei dagokienez, errazio merkeenaren kostua 14 zentimokoa da: Eroski Basic babarrun zuri luzeak dira, eta beste muturrean, Garlan etxeko babarrun nabarra dago: 60 zentimo errazioak; dilistetan, 12 zentimo balio du Eroski Basic pardinak, eta 30 La Asturiana etxekoak; eta garbatzuetan, 15 zentimoan dabil Eroski Basic eta 25eraino heltzen da El Hostal.

Egosien artean, Eroski Basic sailekoak dira merkeenak (0,33€ errazioak) eta Pedro Luis etxekoak garestienak (0,98€). Gida honetan eskaini ditugunetan, marka bakarrak eskaintzen du soja: Luengo etxekoa da, eta 1,55€ balio du 400 gramoko potoak (bi errazio ditu). Plater prestatuen prezioak ikusi nahi izanez gero, nutrizio arloko semaforoan begiratu dezakezue, gida honen bukaeran (21. or.).

IKAS ITZAZU TRIKIMAILU BATZUK...

Lehenik eta behin (funtsezko alderdia da garbantzu eta babarrunekin), beratzen egon beharreko denbora zaindu behar da: sar itzazu uretan bezperako gauean, eta horrela prest egongo dira handik 12 ordura eltzean egiteko. Nahi izanez gero, erabiliko dugun lekale kopurua baino gehiago jar dezakegu beratzen (edo mota batekoak baino gehiagotakoak), hurrengo egunean xukatu eta poltsa hermetikoetan izoztu. Era horretan, denbora aurreztuko duzu hurrengo aldian, ez baitituzu beratzen jarri beharko. Sua pizteko prest?

Oso saldatsuak nahi ez ditugunean, behintzat, hiru zati ur erabiliko ditugu lekale zati bakoitzeko. Orain arte gure ohiko dietan lekurik egin ez badiegu, hobe da gutxika-gutxika sartzea eta errazio txikiekin (adibidez, guarnizio gisa), gorputza ohitzen joan dadin horien digestioa egitera. Gatza bukaeran botatzen zaionean eta ez hasieran, laburtu egiten da egosteko denbora, eta azala finagoa egoten da (horrek erraztu egiten du digestioa); horretan laguntzen du, halaber, kombu algaren zati bat jartzeak eltzearen hondoan.

Zu bizi zaren lurraldearen arabera, agian kontuan hartu beharko duzu uraren gogortasuna; izan ere, zenbat eta gogorragoa izan, orduan eta denbora gehiago beharko da lekaleak beratzeko eta egosteko. Hori erraz konpontzen da, hala ere, botilako urarekin. Presioko eltzea erabilita, 10 edo 15 minutu aski izango dituzu lekaleak egosteko, eta gero estalkirik gabe utzi beharko dituzu sutan gehiago egin daitezen.

Eva Gosenje nutrizionistaren arabera, "egosteko moduak baldintzatu egin dezake zertxobait nutrizio arloko ekarpena eta prezioa; presioko eltzeak aurreztu egiten du energia, zeren kazolan egiten denean baino denbora gutxiagoan eduki behar baita piztuta bero iturria. Horretaz gain, egosten denbora gutxiago egiten duenez, mantenugai gutxiago galtzen da likidotan". Eginda daudenean, eta berehala jateko asmorik ez baduzu, trikimailu on bat izaten da beirazko ontziak goraino betetzea lekale egin berriekin eta egosteko erabili den urarekin (irakiten egon dadila). Itxi ongi-ongi eta jarri buruz behera hoztu bitartean; era horretan, hutsean ontziratuta baleude bezala geldituko dira, eta hiru aste ere egingo dituzte egoera onean hozkailuan edo handik kanpo.

PROTEINA KOPURUA, 100 GRAMO BAKOITZEKO

  • Babarrunak: 19 g
  • Garbantzuak: 19,4 g
  • Dilistak: 23,8 g
  • Soja: 35,9 g

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto