Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Lekaleak: Altxorra aztergai

IKUS EZAZU ZERGATIK DEN ONA HORIEK JATEA, IKAS EZAZU NOLA HAUTATU BEHAR DIREN ETA ATERA IEZAIOZU ETEKIN GUZTIA ZURE EROSKETARI: MERKEAK DIRA, ZUNTZ ETA PROTEINA ASKO DUTE ETA OSO GANTZ GUTXI. SINESTEA ERE KOSTA EGITEN DA HORIEN KONTSUMOA NOLA JAITSI DEN AZKEN HAMARKADETAN.

 

Lekaleez hitz egitea gizateriaren historian barrena paseo bat ematea bezala da. Zerealekin batean, milaka urte daramatzate gure elikaduraren oinarrizko lekuan, eta horien arrastoak antzematen ditugu zibilizaziorik antzinakoenetan eta urrutikoenetan. Dilistak gurtu egiten zituzten antzinako Egipton; Kolon aurreko zibilizazioek babarrunak landatzen hasiak zeuden Kristo aurreko 8.000. urterako; eta Ekialde Hurbilean, garia, zekalea eta gisako zerealak dilistei edo ilarrei lotuta ageri ziren orain dela 10.000 urte. Kolon Amerikara iritsi ondoren ailegatu ziren Europara, eta babak eltzetik ateratzen lagundu zioten gerrek, izurriteek eta goseteek azpiratuta bizi zen jendeari.

Merkeak dira, proteina eta karbohidrato asko izaten dute, eta gantz gutxi (%1-2 lekek eta dilistek, eta zazpi baino gutxiago garbantzuek). Baina onura eztabaidaezinak dakartzaten arren, Espainiako Estatuan etengabe gutxitzen ari da lekaleen kontsumoa urtetik urtera. Joan den mendeko 50eko hamarkadan, pertsona bakoitzak 13 kilo jaten zituen urtean, eta gaur egun bost kilo inguruan dabil zifra, datu hori eman du Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA). Eta nahiz eta 2017. urtean zertxobait gora egin zuen (%4,4 inguru), oraindik urruti gelditzen zaigu nutrizionistek gomendatzen duten kopurua: astean hiru erraziokoa.

Beste muturrean, berriz, gero eta salmenta handiagoak dituzte janari lasterra eskaintzen duten saltokiek eta etxeetara banatzen dutenek: 2017an %5,7 handitu zen Espainian, eta 3.320 milioi euroraino iritsi zen, nahiz eta Europan azken lekuan egon kontsumoari dagokionez (eta lehen lekuan, aldiz, prezioaren arloan).

IA DIETA GUZTIETARAKO MODUKOAK

Lekaleen inguruan gehien zabaldu den uste okerretako batek esaten du ez direla maiz jatekoak, gizendu egiten omen dutelako. Baina lekaleek, egiaz, asetzeko gaitasun handia dute, eta aukera ezin hobea dira, hortaz, kaloria gutxiko dietak egiteko, eta ez dugu ahaztu behar plateraren kaloria kopurua nabarmen aldatuko dela lekaleak berdurarekin nahasi edo txorizoarekin eta odolkiarekin jarri.

Maiz jateak lagundu egiten du bihotz-hodietako gaixotasunei aurrea hartzen, eta baita minbizi mota batzuei eta diabetesari ere; kontrolatu egiten du odol presioa, babestu egiten du hesteetako mikrobiota eta doitu egiten ditu digestio hormonak, halaxe dio NutriL zio, Elikadura eta Dietetika Elkarteen Espainiako Federazioak (FESNAD). Horretaz gain, bereziki egokiak dira zeliakoentzat, ez baitute glutenik, eta berdin diabetikoentzat ere, indize gluzemiko apala baitute: lekaleen karbohidratoak (horixe dute makromantenugai nagusia) konplexuak dira, mantso xurgatzen direnak alegia, eta, ondorioz, glukosa ere mantso-mantso pasatzen da odolera.

Zuntz disolbagarria kopuru handietan ematen dute, eta mantenugai horrek murriztu egin dezake kolesterola, lagundu egiten du odoleko azukre maila kontrolatzen eta lagundu egiten du hesteetako igarotze prozesua hobetzen (hori lagungarria da idorreriari aurre egiteko modu eraginkorrean).

PROTEINA ASKO, GANTZ GUTXI.

Lekaleen izen onari itzal egin nahi dion beste mito bat ere badabil aspalditik, eta esaten du landare jatorriko proteinak kalitate apalekoak direla. Baina Lucia Martinez nutrizionistak nabarmentzen duenez, sojak, garbantzuek eta babarrun mota batzuek karbohidrato ostuak dituzte, eta aminoazidoak ere oso egokiak dituzte zerealen aminoazidoekin konbinatzeko (adibidez, arrozarenekin); ondorioz, gure gastronomian ohikoak diren eltzekari horiek kalitate handiko proteina konbinatuak izaten dituzte. Ez alferrik, landare jatorriko elikagai guztiak hartuta, lekaleek daukate proteina gehien, eta, gainera, animalia jatorrikoak baino osasungarriagoak, merkeagoak eta jasangarriagoak dira.

TOKIKOAK EDO INPORTAZIOKOAK?

Kontsumitzaileek tokiko produktuak bilatzen dituzte gero eta gehiago, baina Espainiako Estatuan, esaterako, ez da landatzen eskari guztiari erantzuteko adina lekale, eta inportatu egin behar izaten da zenbait herrialdetatik (Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Argentina...). Bi arrazoi daude gabezia horren atzean, halaxe dio Javier Alonsok, Lenteja Tierra de Campos Adierazpen Geografiko Babestuaren zuzendari teknikoak: "Alde batetik, prezio kontua da. Beste herrialde batzuetan eremu handiak landatzen dituzte, eta erregaietan eta makinerian kostu txikiagoak ere badituztenez, prezioak merkatu egiten dira"; ondorioz, Espainiako lur sailen errentagarritasuna (eta lehiakortasuna) txikiago izaten da.

Bestetik, baldintza agroklimatikoen eraginez, ekoizpena asko aldatzen da denboraldi batetik bestera, eta horrek zaildu egiten du ontziratzaileak konpromisoa har dezan urtero kopuru egonkor bat erostekoa. Espainian, hala ere, 10 ekoizpen eremu daude kalitate zigiluekin aitortuak (batzuek Adierazpen Geografiko Babestua dute eta besteek Jatorri Izen Babestua); kalitate handiko produktuak ematen dituzte guztiek ere, eta jasangarriagoak ere bai, murriztu egiten baita horiek ekoizteko eta garraiatzeko prozesuek ingurumenean duten eragina (ikas taula 19. or.). Ondorioz, tokiko lekale egiaztatu horiek gehienean garestiagoak diren arren, aukera gisa jasangarriagoak izaten dira eta gourmet ukitua izaten dute gainera.

LEKALE BAKOITZAK, BALIO BAT.

Sojak izaten du energia gehien (406 kaloria 100 gramo bakoitzeko), gantz gehien (19) eta proteina gehien: 72 gramo daukza 200 gramoko errazio batek, eta txahalki kopuru berak, berriz, 48. Babarrunek, berriz, gainerako guztiek baino zuntz gehiago izaten dute (25 gramo 100 gramo bakoitzeko), eta garbantzuak karbohidratoetan dira nagusi (55). Guztiak dira iturri onak zenbait minerala (burdina, zinka, kaltzioa) eta B bitamina hartzeko.

ANALISIA

Gida hau osatzeko, marka adierazgarriek saltzen dituzten 82 lekale mota aztertu ditugu, merkatuan dauden formatu guztietakoak (lehorrak, egosiak eta prestatuak): Luengo, Carretilla, Eroski, Seleqtia, Gvtarra, Pedro Luis, Litoral, Ja'e, La Cochura, El Hostal, La Asturiana, Garlan eta Veritas. Kanpoan utzi ditugu ilarrak, guarnizio gisa erabiltzen direlako gehienbat, eta kakahueteak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto