Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

GAILETAREN ERRADIOGRAFIA

GUTIZIA BAT DA TXIKIENENTZAT ETA BEKATU BAT NAGUSIENTZAT. BAINA TENTUZ IBILI HAUTATZEKO GARAIAN. ONGI ASMATZEKO, KONTUAN HARTU BEHAR DA ZENBAT AZUKRE DUTEN, LIPIDOEN PROFILA NOLAKOA DEN ETA BESTE ZENBAIT ALDERDI ERE NEURTU BEHAR DIRA, ADIBIDEZ GATZA ETA ZUNTZA.

AZUKRE GEHIEGI.

 

Azukrea ezinbestekoa da gailetetan. Ez alferrik, bigarren eta hirugarren osagai gisa ageri da marka guztietan. Baina hor ere alde handiak daude marka batzuetatik besteetara. Osagaien artean azukrea irakurtzen dugunean, sakarosari buruz ari da, hau da, mahaiko azukre zuriari buruz. Osagaien zerrendan, ordea, beste hainbat osagai ere agertzen dira, beste izen batekin, nahiz eta funtsean azukre erantsiak baino ez diren: glukosa, glukosa ziropa, eztia, ziropak, kanabera azukrea, kanabera eztia, azukre beltza, panela, fruta zukuen kontzentratuak, nektarra... Osotara zenbat azukre duten jakiteko, beraz, osagai horiek guztiak batu beharra dago, izen batekin edo bestearekin agertu.

Bereizita agertzen direnean, badirudi azukre kopuru osoa txikiagoa dela. Egiaz zenbat duten jakiteko, nutrizio taulara jo beharra dago (informazio horrek nahitaez agertu behar du ontzian, halaxe agintzen baitu legeak). Alde handiak daude guk aztertu ditugun marken artean. Txokolate zuriz estalitako Oreo gailetek, adibidez, erruz daukate azukrea: bi gailetak 20 gramo azukre egiten dute, eta hori asko da: gomendio ofizialek diotenez, egunean 25 gramo hartzea litzateke egokiena, eta gehienez ere 50 gramo. Aztertu dugun gaileta mota batek ohar hau ageri du ontzian azukrearen inguruan: "0% Azúcares" (%0 azukre). Informazio hori jarri ahal izateko, ekoizleak bermatu egin behar du, elaborazio prozesuan, ez zaizkiola erantsi ez monosakaridoak (glukosa, glukosa ziropa, fruktosa, fruktosa ziropa, maltodextrina, maltosa, isoglukosa, dextrosa, trehalosa...) ez disakaridoak (sakarosa eta laktosa), eta ez ezaugarri eztitzaileengatik erabiltzen den beste ezein elikagai ere, adibidez eztia.

Gehien-gehienetan, gaileta mota birformulatu horiek eztitzaile kaloriagabeak erabiltzen dituzte azukre erantsien ordez. Substantzia horiek ez diote eragiten odoleko azukre mailari, eta, ondorioz, diabetesa duten pertsonen dietan ere sar daitezke. Baina erne, zenbait ikerketaren arabera, eztitzaile horiek kalte egin diezaiokete hesteetako florari, eta ahosabaia ohitu egin dezakete oso zapore gozoetara; ondorioz, komeni baino azukre gehiago hartzera irits gaitezke beste produktu batzuek bidez. Marbú 0% Azukre izeneko gailetetan (Artiach etxekoak dira), malitol ziropa erabili dute azukrearen ordez; eztitzaile bat da, eta gehiegi hartuz gero, eragin lasaigarri desatseginak sorraraz ditzake, eta ekoizleak ere halaxe adierazten du ontzian, legeak behartu egiten du eta.

Laginean azukre gehien eta gutxien duten markak

  • Marbú 0% Azukre ARTIACH: 0,4%
  • OREO, txokolate zuriz estalia: 24,5%
  • Marka guztien batez besteko azukrea: 12,2%

% Azukrearen %a, errazio bakoitzeko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto