Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa gida: gazpatxoa eta salmorejoa: Saltsa badago udan

Gazpatxoa eta salmorejoa ahaide hurbilak dira, baina hobe ez nahastea: bakoitzak ditu bere zaleak, eta zaletasunekin gertatzen den bezala, nork berearen alde egiten du. bakoitzak dauzka bere errezeta eta bere dohainak. baina badute gauza bat elkarrekin: nutrizio osaera osasungarria dute biek ere.

Adituak hitz egiten du

Aditua: Cristina Galiano, Farmaziako lizentziaduna, nutrizionista eta aditua elikagaiak manipulatzeko eta kozinatzeko teknika modernoetan: "Plater bakar zoragarriak dira bi proposamenak"

 

Zergatik dute halako arrakasta gazpatxoak eta salmorejoak? Zein da gakoa?

Hasteko, asko freska-tzen eta hidratatzen dute udan, eta, bigarrenik, bitamina sorta ederra ematen dute C eta E. Garai batean, Andaluzian, langileek gazpatxoa eta salmorejoa eramaten zuten lurra lantzera joaten zirenean, eta ogiarekin jaten zuten, plater bakar gisa.

Errezeta osasungarriak al dira?

Hala dira egiaz, eta plater bakar gisa erabil daitezke, denetarik izaten baitute. Adibidez, ongi egindako salmorejoak egunero hartu behar diren multzo guztietako elikagaiak daramatza: arrautzaren eta urdaiazpikoaren proteinak (eransten bazaizkio), oliba olio birjinaren gantz ona, ogiaren karbohidratoak (nahiz eta kopuru txikietan eransten zaion, gehiegi ez loditzeko) eta tomatearen eta baratxuriaren mineralak eta bitaminak.

Zein dira gazpatxoaren eta salmorejoaren onura nagusiak?

Bai bata eta bai bestea hidratatzaile onak dira udan bezala neguan ere. Ez zaie erantsi behar gatz gehiegirik, eta komeni da kolore argi samarrekoak prestatzea, ur asko eduki dezaten. Tomatea da bi plater horien osagai nagusia, eta esan liteke superelikagai bat dela; ez da komeni elikagai hori nolanahi baztertzea, erruz ematen baitu likopenoa, herdoilaren aurka egiteko gaitasuna duen osagaia, alegia. Horregatik bakarrik ere, komeni da hartzea. Eta, jakina, tomatearen azala ere jan egin behar da, zuntz asko izaten du eta.

Ba al du eragozpenen bat?

Gazpatxoak eta salmorejoak daukaten gauza ona da nork bere neurrira egin ditzakeela. Lehenik eta behin, norberak dituen beharrizanak kontuan hartuta, eta, bigarrenik, norberaren gustuak. Hipertentsioa dutenek, adibidez, ez diote gatz askorik bota beharko. Eta urdaila delikatu samarra dutenek ez diezaiotela baratxuri asko bota, gainerakoan behin eta berriz etorriko zaie-eta baratxuriaren zaporea.

Zein da errazio gomendatua?

Nola prestatzen den ikusi behar da eta, bietan ere, jartzen zaion olio eta ogi kopuruaren araberakoa izango da. Horiek dira kaloria gehien ematen dieten bi elikagaiak. Olio koilarakada batek, adibidez, 90 kaloria ematen ditu. Eta 10 edo 12 koilarakada botatzen zaizkienez, batzuek oraindik gomendatzen duten bezala, pentsa zenbat kaloria izango dituen gazpatxoak edo salmorejoak olioarekin bakarrik. Eta gero ogia dago. Pixka bat beharrezkoa da, bi platerei trinkotasuna emateko. Baina aski da irabiagailu on bat edukitzea tomatearen azala eta haziak ongi birrintzeko, eta horrek berak lodituko du krema.

Eta etxetik kanpo hartzen badira, ostatu eta jatetxeetan?

Horiek bi edo hiru aldiz kaloria gehiago eduki dezakete etxean egindakoek baino. Gure herrialdean oraindik ere ohitura handia dago oliba olioa, gure urre likidoa, zurrustaka eransteko.

Ontziratuta saltzeak bermatuko ote du bi errezeta horien etorkizuna?

Baliteke, baina jendeak aldatu egin behar du ikuspegia, eta ikasi egin behar du kontserbatzen, kozinatzen eta izozten. Gainerakoan, janari asko botatzen da, hondatu egiten baita. Horregatik, pertsona askori merkeagoa ateratzen zaio brik baten bila joatea.

Zer hartu behar dute kontuan gazpatxo edo salmorejo ontziratua erosten dutenek?

Jakina, oliba olio birjina eraman dezala eta gehigarririk ez batere.

'Marra gorriak': Zer da egokia eta zer desegokia

 

Frogatuta dago. Gazpatxoa eta salmorejoa norberak egitea mesedegarria da. Zuk aukeratzen dituzu osagaiak eta zaporea. Luzokerra atsegin zaizula? Barrenera orduan. Baratxuria gorroto duzula? Kanpora. Nahieran egin daiteke, horrexetarako da-eta zure errezeta, zure sukaldean zerorrek prestatua. Baina adi, badira-eta beti bete beharreko bi arau funtsezko.

  • Oliba olioa oinarrizkoa da: birjina estra erabili behar da beti.
  • Tomateak ongi heldua egon behar du. Zer-nolako tomate mota den, hori ez da hain garrantzitsua, baina bai zenbateraino dagoen heldua.

Horretaz gain, ohiko hutsegite batzuk ere egiten ditugu bi errezeta horiek prestatzeko garaian:

  • Gazpatxoa zopa hotz bat izan da beti eta salmorejoa, berriz, krema bat. Batzuetan pentsatzen da, salmorejoa urarekin arinduta, gazpatxo bat egiten dela. Inola ere ez!
  • Salmorejoa egitean, ez da neurririk galdu behar ogiarekin.
  • Kalitate apaleko produktuekin gazpatxo edo salmorejo on bat presta daitekeela uste izatea ez da zuzena. Guztiz bestela da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto