Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Barbacoak: beltzaren alde apustu egitea ez dajokabide egokiena

Ez txigortu neurririk gabe. Lehenik eta behin agindu horri men egin behar dio parrila batean, zartaginean edo plantxan zerbait prestatu nahi duenak. Eguraldi ona hasi den honetan, aire zabaleko otorduak egiteko gogoa sortzen da, baina oso erreta dauden elikagaiek kalte egiten diote gure organismoari. Gehiegi txigortzen direnean, akrilamida eta beste substantzia batzuk ager daitezke elikagaietan, hain zuzen gehiegizko beroa eman zaielako. Udan batez ere, kontu handiz ibili behar da suarekin.

 

Aire zabaleko otorduek badute xarma berezi bat; batez ere, sua tarteko denean. Usain ederra zabaltzen du inguruan sutan erre den arrain batek, kolore ikusgarria izaten dute gisa horretan erretako piperrek, eta a zer ikuskizuna sua txinpartaka ari dela ikustea haragiaren zukua tantaka erortzen zaionean edo gatz papurrak... Barbakoa baten parrilak suspertu egiten dizkigu zentzumenak. Horrexegatik hain zuzen, eta oso lotua dagoelako aisialdiko uneei, gertatzen da hain zaila horiei muzin egitea. Baina zer gertatzen da gure organismoarekin? Osasungarria al da haragi errea? Zenbait ikerketak dioenez, tenperatura handietan egiten den haragiak substantzia toxikoak eduki ditzake, adibidez amina heteroziklikoak eta akrilamida.

Zuzenean suarekin eta tenperatura handietan kozinatzea arriskutsua izan daiteke osasunerako, bereziki elikagaiak gehiegi txigortzen direnean. Akrilamida substantzia toxikoa da, eta bero handia eman zaien elikagaiei sortzen zaie. Handitu egin dezake minbizia agertzeko arriskua, eta horrexegatik bihurtu da kezkagarria osasun arloko agintarientzat. Joan den apirilean, elikagaietan substantzia hori murrizteko araudia sartu zen indarrean Europan. Baina akrilamida ez da substantzia bakarra; ezagunena izango da, segur aski, baina badira gehiago ere. Heatox proiektuak erakutsi zuen bezala (Europa mailakoa da, eta 24 unibertsitatek landu zuten lau urtez), 50 konposatu kimiko kaltegarri baino gehiago agertzen dira elikagaietan gehiegizko beroaren eraginez.

EUROPAK ESTU HARTU DITU EKOIZLEAK

Joan den apirilaren 11n sartu zen indarrean Europako Batasuneko araudi berria akrilamidaren inguruan. Nahitaez bete beharreko jardunbideak eta gomendio batzuk ematen ditu elikagai prestatuak ekoizten dituztenentzat. Hemendik aurrera, elikagai jakin batzuek errespetatu egin beharko dituzte gehienezko erreferentzia-balio berri batzuk eta neurriak hartu eta prozesuak birformulatu egin beharko dituzte balio horiek gainditzen dituztenean. Horretaz gain, ontzietan adierazi egin beharko dute zein metodo gomendatzen duten beren produktuak arriskurik gabe prestatzeko, eta zehaztu egin beharko dute zenbat denbora eta zer-nolako tenperatura behar duten egiteko. Hobekuntza horiek onartuta ere, kontsumitzaileen elkarteek diote ez dela aski, gehienezko mugak gainditzeak ez baitakar produktua merkatutik kentzea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto