Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Dokumentu bidez aztertu dugu Espainian nola dagoen haurren txertatzea, estaldura zenbatekoa den eta nolako mitoak dabiltzan gaiaren inguruan: Txertoek salbatu egiten dituzte bizitzak

Osasunaren Mundu Erakundeak egindako kalkuluen arabera, immunizazioak urtero 2 eta 3 milioi heriotza saihesten ditu munduan

Espainian, urtebete baino gutxiago zituzten haurren %97 txertatu zituzten 2016an

 

Kalkuluen arabera, B motako hepatitisak 600.000 pertsona inguru hiltzen ditu urtero munduan, eta elgorriak 90.000 lagun hil zituen 2016an. Giza papilomaren birusak eragiten dituen ondorio larriak ere azpimarratzen ditu OME Osasunaren Mundu Erakundeak (umetoki lepoko minbizia eragiten du); minbizi mota hori laugarren lekuan ageri da emakumeek pairatzen dituztenen artean, eta 2012an 266.000 heriotza eragin zituen.

Oso gaitz larriak dira hiru horiek eta hilgarriak ere bai, baina badute beste ezaugarri bat ere elkarrekin: gaur egun badago txertoa horiek saihesteko. Espainiako Pediatria Elkarteak badu Txertaketarako Aholku Batzorde bat (CAV-AEP), eta azaltzen du txertatzea izugarri garrantzitsua dela giza espeziearentzat: "Erabat onartua dago, ura edangarri bihurtzeak izan ezik, beste ezin neurrik ez duela txertatzeak adina lagundu giza espeziean eritasunak eta heriotzak murrizten. Esan daiteke egoera epidemiologikoa aldatu egin dela munduan gure arsenal profilaktikoan txertoak sartzen joan ahala".

Batzorde horren esanetan, txertatze programa sistematikoek ekarri dute, adibidez, baztanga desagerraraztea, poliomielitisaren transmisioa etetea munduko leku askotan, elgorria ere bai mendebaldeko hemisferioan (%95etik gora murriztu da), eta beste zenbait gaitz kontrolatzea: tetanosa, difteria, errubeola edo Haemophilus influenzae bidezko gaitz inbaditzailea.

Txertatzea zein garrantzitsua den jakinda eta giza talde batzuetan zer-nolako zalantzak sortzen dituen ikusita, EROSKI CONSUMERek argitu egin nahi izan du auzi hau, eta horretarako, aztertu egin du txertatzeak zenbateko estaldura duen Espainian eta zehazki zertan datzan gizakiaren immunitate sistema aktibatzeko modu garrantzitsu hau germen, birus eta bakterioetatik babesteko orduan, nolako segurtasuna eskaintzen duen eta zer-nolako mitoak dituen inguruan. Horretarako, honako iturri hauek erabili ditugu: OME, Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa, Vacunologiako Espainiako Elkartea (AEV) eta CAV-AEP.

Immunitatea

 

Espainiako Pediatria Elkarteko adituek azaltzen dute txertoak produktu biologikoak direla, eta infekzio bidezko gaitzei aurrea hartzeko balio dutela. Eta nola egiten dute? Aktibatu egiten dute gure organismoa, defentsa espezifikoak garatu ditzan horien kontra. Hau da, txertoek erakutsi egiten diote immunitate sistemari nola babestu behar duen.

Gure herrialdean gehien erabiltzen diren txertoek honako gaitz hauen aurka immunizatzen gaituzte: B hepatitisa, difteria, tetanosa, kukutx eztula, b motako Haemophilus influenzae, meningokokoa, pneumokokoa, elgorria, errubeola, paroditisa edo hazizurriak, barizela, giza papilomaren birusa, rotabirusa, A hepatitisa eta gripea.

AEPren gomendioa da txertoak honela ematea 7 urte bete aurretik:

  • Lehenbiziko urtean, 3 dosi gaitz hauei aurre egiteko: B hepatitisa, difteria, tetanosa, kukutx eztula, b motako Haemophilus influenzae eta polioa. Estatuko autonomia erkidego gehienek injekzio bakarrean ematen dituzte 6 txerto horiek (hexabalentea), haurtxoak 2, 4 eta 6 hilabete dituenean. Batzuek B hepatitisaren aurkako txertoa ere ematen diete jaioberri guztiei.
  • Haurrak 2 hilabete, 4-6 eta 12-15 dituenean, 3 dosi C meningokokoaren aurka.
  • Haurrak 2 hilabete, 4, eta 12-15 dituenean, 4 dosi pneumokokoaren aurka.
  • Haurtxoak 2, 4 (eta 6) hilabete dituenean, 2-3 dosi rotabirusaren aurka (ahotik hartzeko txertoa izaten da). Txerto hori ez dago finantzatua.
  • Haurrak 12-15 hilabete dituenean lehenik, eta 2 eta 3 urte bitartean ondoren, 2 dosi gaitz hauen aurka: elgorria, parotiditisa eta errubeola. Hiru osagaiak txerto bakarrean ematen dituzte (hirukoitz birikoa esaten zaio).
  • Haurrak 12-15 hilabete dituenean eta 2-3 urte bitartean, 2 dosi barizelaren aurka.
  • Haurrak 15-18 hilabete dituenean, dosi 1 gaitz hauen aurka: difteria, tetanosa, kukutx eztula, b motako Haemophilus influenzae eta polioa, injekzio bakarrean (pentabalentea).
  • Haurrak 4-6 urte artean dituenean, dosi bat difteriaren, tetanosaren eta kukutx eztularen aurka.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto