Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Jakien eta edarien bidez transmititzen diren gaixotasunen inguruko azterketa, elikadura arloko alerta sarera heltzen diren jakinarazpenak barne: Elikagai kutsatuak: osasun publikoa arriskuan dagoenean

2015. urtean elikadura arloko alerten sareak 3.000 agerraldi jakinarazi zituen baina %6 bakarrik izan ziren berehalako arreta edo esku hartzea eskatzen zutenak

 

Elikagaiekin beti dago arriskua. Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak berak (AECOSAN) esaten du hori, eta erakunde horri dagokio elikadura arloko segurtasuna sustatzea eta kontsumitzaileak babestea.

Azken hilabeteetan, hain zuzen, elikadura arloko zenbait intoxikazioren berri eman dute komunikabideek. Adibidez, joan den maiatzean, Almeriatik zetozen atun sorta batzuek zeukaten histamina kantitate handiak eragin zituen halakoak (50 lagun baino gehiago kutsatu ziren Espainiako Estatu osoan). Eta norobirus batek gastroenteritis agerraldia eragin zuen Sant Cugat-eko eskola batean (Bartzelona), eta 200 ikasle baino gehiago intoxikatu zituen.

Azken hamarkadetan, dena den, asko aurreratu da arlo horretan, eta etengabeko zainketa lanean ari den sare zabal bat hedatua dago, elikagaiekin zerikusia duen edozein arrisku edo gorabehera sortuko balitz ere eta kontsumitzaileen osasuna arriskuan jarri.

Atzean gelditu dira ospe handia izan duten zenbait iruzur, adibidez koltza olio faltsutuak Espainiako Estatuan eragin zuena: handizka saltzen zuten, eta Espainiako historian izan den pozoitze kasurik handienetakoa eragin zuen. 1981. urtean izan zen pandemia hark 25.000 lagun ingururi egin zien kalte 20 probintziatan, eta 300 hildako baino gehiago eragin zituen.

EROSKI CONSUMERek sakonago aztertu nahi izan du jakien eta edarien bidez kutsatzen diren gaixotasunen inguruko gaia (zer-nolako prebalentzia duten, Estatuan agerraldirik ohikoenak zein diren...), eta elikadura arloko alerta sareak egiten dituen ohartarazpenen ingurukoa ere bai. Horretarako, zenbait informazio iturri erabili ditu: Carlos III Osasun Institutua (ISCIII), AECOSAN, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatua (SCIRI), Elikagai eta Edari Industrien Espainiako Federazioa (FIAB) eta Elikadura Eskolako Elikadura Behatokia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto