Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa gida: garagardoa: Garagardoa: milaka urte eta beti modan

Latan edo botilan, garagardoak freskatu egiten du, baina, alkohola duenez, kaloria hutsak ematen ditu, eta neurrian hartu behar da edo, bestela, alkoholik gabea hautatu

 

Ezagutzen diren lehen zibilizazioak bezain antzinakoa da garagardoa. Mesopotamia ingurutik dator, eta aurkikuntza arkeologikoek adierazi dute orain dela 6.000 urte ere hartzen zutela edari hori. Handik Egiptora pasatu zen, eta herrialde hartan egiazko lantegiak egin zituzten garagardoa ekoiztekoa (oinarrizko elikagaitzat hartzen zuten). Egiptotik Europara zabaldu zen, eta herri zeltek, germaniarrek eta galiarrek garagardoa etxean egiteari ekin zioten. Eta Iberiar penintsulan, badakigu iberiarrek K.a.-ko 1.100. urtean erabiltzen zutela garagardoa, baina litekeena da lehenagotik ere erabiltzea.

Espainian Carlos I.a erregearekin eta haren gortearekin izan zuen bultzada handia garagardoak, izugarri maite zuten-eta edari hori. Garai artan artisau erako lantegi bat sortu zuten, eta hura izan zen Espainiako lehen garagardotegi modernoa. 1701. urtetik aurrera, Estatuaren monopolio izendatu zuten garagardogintza Independentzia Gerra bukatu arte, eta 1833. urtean liberalizatu zuten ekoizpena. XX. mendearen hasieran, urtean 15 milioi litro inguru ekoizten ziren, eta orduan sortu ziren garagardo konpainia handiak. 1922an Garagardogileen Espainiako Elkartea sortu zen

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto