Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Espainiako itsasoetan zenbat zabor dagoen jakiteko azterketa egin dugu zenbait dokumentu erabilita: Itsasoetako zaborrak: larritasun handiko arazoa

Itsasoan 4 hondakin aurkitu dira hondartzek edo ur eremuek hatzen duten metro lineal bakoitzeko, eta plastikoa izan da materialik ohikoena

 

Plastikoa, egurra, metalak, beirak, goma, oihalak edo papera itsas gainean igerian, baltsa izugarri baten antzera. Argazki hori gero eta ohikoagoa da ozeanoetan, eta begietako mina ematen du. Itsasoko zaborraren arazoa mundu mailakoa da; herrialde guztiei eragiten die, eta gizateriak konpondu beharreko ingurumen arazo handienetakoa da. Horixe dio Ingurumen Zientzien Elkarteak (ACA) 2016. urtean egindako txosten batek.

Baina zer dira zehazki itsasoko zaborrak? Nazio Batuen Ingurumen Programak (UNEP siglak ditu ingelesez) honela definitzen ditu: "Jatorri naturala ez duen edozein solido iraunkor (manufakturatu), itsasoko eta/edo itsasertzetako inguruetan botata, utzita edo abandonatuta dagoena". Azalpen horretan, beraz, era askotako materialak sartzen dira: plastikoak, egurrak, metalak, beira, goma, oihalak, papera, eta arrantza jardueraren eratorriak edo hondakinak.

Hondakin mota hori bi multzotan banatzen da: makrozaborrak (itsasertz eta ozeanoetan agertzen direnak, produktu manufakturatuz osatuak eta 5 mm-tik gorako neurria dutenak) eta mikrozaborrak (5 mm-tik beherako neurria dutenak, zeinak "mikroplastiko" izendatzen diren, material hori baita ugariena sail horretan).

Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) nabarmentzen duenez, itsasoko zaborrek eragin handia dute ekonomian eta arriskuan jartzen dute gizakion osasuna eta segurtasuna, eta kalte egiten diete, bistan da, itsasoetako organismoei eta habitatei.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto