Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

PAPEREZKO BERTSIOA.
2017ko ekaina

Erosketa gida: olibak: Mahaiko olibak: kalitatezko aperitiboak

Ugari ematen dituzte mantenugai osasungarriak, nahiz eta neurrian jatekoak diren, ez hainbeste kaloriengatik eta gantzarengatik, gatz asko dutelako baizik

 

Drupa (edo fruitu) mamitsua da oliba, neurri bat baino gehiago izan dezakeena eta barrenean hazi bakarra duena. Oleaceae familiakoa da eta olibondoaren fruitua (Olea europaea). Gure mahaietan olibak noiz agertu ziren jakiteko, olibondoaren hasierako garaietara jo behar dugu, historian oso-oso atzera beraz.

Jatorrian, Mediterraneoan eta haren inguruetan landatzen zen olibondoa, Europan, Afrikan, Asia Txikian eta baita Indian ere. Baina azkar hedatu zen beste lurralde batzuetara, eta Ameriketaraino ere iritsi zen, kolonizatzaileen bitartez. Oliba, hasieran, olioa ateratzeko erabili zen, baina badakigu I. mendean mahaiko oliba gisa ere jaten zutela.

Nazioarteko Kontseilu Oleikoak (COI) emandako datuen arabera, mundu guztian 850 milioi olibondo daude, zeinek 10 milioi hektarea baino gehiagoko gainazala hartzen duten. Horietatik, milioi bat baino gehiago dira mahaiko olibak ekoizteko.

Espainiako Estatuko ekoizpena

Gaur egun, Espainia da mahaiko oliben ekoizle eta esportatzaile nagusia: mundu osoko %25 ekoizten du eta %50 esportatzen. Landatzeko gainazalei eta horien emaitzei buruz 2016an egin zen inkestaren arabera (ESYRCE), Espainiako Estatuan 2.623.156 hektarea olibondo daude, eta horietatik, 152.345 dira (%6) mahaiko olibak ekoizteko. Gainazal horren zatirik handiena Andaluzian eta Extremaduran dago, eta Aragoi dator bi horien ondotik. Olibagintzaren %97 lehenbiziko bietan egiten da.

Estatu mailan, sektore hori garrantzi handikoa da nekazaritzako elikagaien industrian, lanpostu asko sortzen dituelako eta bolumen handiko ekoizpenak eta esportazioak eragiten dituelako. Hori dela eta, Espainia ageri da munduko merkatuaren buru-buruan bi alderdi horietan.

Motak

Nazioarteko Kontseilu Oleikoak atera zuen Kalitate Arauak (1980koa da) honako mota hauetan sailkatzen ditu mahaiko olibak:

  • Berdeak: heltzeko zikloan daudela biltzen diren fruituak dira, neurri normala iritsi dutenean. Oliba trinkoak, osasuntsuak eta sendoak izango dira, hatzen artean egindako presio arin bati eusteko modukoak, eta ez dute edukiko berezko pigmentaziotik aldentzen den bestelako orbanik. Fruituaren kolorea aldatu egin daiteke berdetik lasto kolorera.
  • Kolore aldakorrekoak: kolore arrosakara, ardo antzeko arrosa edo gaztaina kolorea duten fruituetatik lortzen dira, eta erabat heldu baino lehen biltzen; tratamendu alkalinoak eman dakieke edo ez, eta jateko prest egoten dira.
  • Beltzak: erabat helduta edo zertxobait lehenago biltzen diren fruituetatik lortzen dira. Kolore bat baino gehiago eduki dezakete ekoitzi diren gunearen eta bildu diren garaiaren arabera: beltz gorrikara, beltz morexka, more iluna, beltz berdexka edo gaztaina kolore iluna.
  • Oxidazioz belztuak: oliba horiek erabat helduta ez dauden fruituetatik datoz, eta, behin tratatuta, kolore beltza hartzen dute. Tratamendu hori oxidazio bidezkoa izaten da, eta kendu egiten diete mikaztasuna lixiba alkalinoa erabilita. Gatzunetan ontziratu behar dira, eta beroarekin esterilizatuta egon behar dute.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto