Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Azterketa egin dugu elikagai ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa Espainiako Estatuan zertan den jakiteko: Ekoizpen ekologikoa: gorantz doan merkatua

Espainiako Estatuak 1,7 milioi tona produktu ekologiko ekoizten ditu landare jatorrikoak eta kontsumoak 1.500 milioi euro ematen ditu barne merkatuan

Sektorearen datuak

Gainazal ekologikoa

 

Espainiako Estatuak 1,9 milioi hektarea baino gehiago ditu erregistratuta gainazal ekologiko gisa, eta horrek esan nahi du landatzeko, belarditarako eta bazkaleku gisa erabiltzeko diren gainazal guztien %8 hartzen duela (gainazal osoa 25 milioi hektareakoa da) . Eremu ekologiko hori eskualde gutxi batzuetan biltzen da, hegoaldean bereziki: Andaluzian dago %51, Gaztela Mantxan %19a, eta gainerakoa (beti %7tik behera) Katalunian, Extremaduran, Valentziako Erkidegoan, Murtzian, Aragoin eta Nafarroan. Gainerako autonomia erkidego guztiek %7a egiten dute elkartuta.

Ekoizpen ekologikoan diharduten nekazariak eta abeltzainak, berriz, 34.600 baino gehiago dira. Nekazaritzan aritzen dira %86, abeltzaintzan %6 eta beste %8ren jarduna mistoa eta beste era batekoa da. MAPAMAren arabera, badu ezaugarri bat ekoizpen arlo horretan ezarri den oinarrizko egitura produktiboak: oso gutxi garatu dela animalia jatorriko ekoizpen ekologikoa. Abeltzaintzako ustiategiak, izan ere, nahiko gutxi dira. Guztira, 7.500 inguru daude, eta horietatik, abelgorriekin aritzen dira %47, ardiekin eta ahuntzekin %38, eta hegaztiekin eta beste animalia batzuekin %4.

Ekoizpen ekologikoa

Landare jatorriko ekoizpen ekologikoa aski garrantzitsua da, eta 1,7 milioi tona inguru ematen ditu produktu ekologikoetan. Elikagai jakin batzuetan kontzentratzen da: frutak eta berdurak, olioa, ardoa eta fruitu lehorrak, besteak beste.

Animalia jatorriko produktu sailak, berriz, bolumen txikia hartzen du oraindik ere MAPAMAren iritziz, eta honako produktu hauetan kontzentratzen da: haragia (bereziki abelgorriarena eta ardiarena), esne gordina (batez ere behiarena eta ahuntzarena), arrautzak eta akuikultura (batez ere gaizkataren arrautzak, muskuiluak eta amuarrainak).

Horrela, ekoizpen ekologikoaren balioa 1.619 milioi eurora iritsi zen 2015. urtean (aurreko urtean baino %35 gehiago). Landare jatorriko ekoizpenari dagokio %84 eta animalia jatorrikoari %16.

Ildo horretan, 6 motatako ekoizpen ekologikoetan biltzen da balio ekonomiko horren %83a, eta landare jatorrikoak dira gehienak. Honako hauek dira, handitik txikirako hurrenkeran: olioa, barazki freskoak eta patata, haragiak (mota guztietakoak), ardoak, frutak eta fruitu lehorrak.

Kontsumoa

 

Produktu ekologikoen barne kontsumoa %24 handitu zen 2015ean, eta 1.500 milioi eurora hurbildu zen. Herritar bakoitzak, hortaz, 32 euro gastatu zuen urtean, eta honako elikagai ekologiko hauekin osatu zuen erosketa saskia: barazkiak, patatak eta horiekin egindako produktuak (%16); frutak eta horiekin egindakoak (%15); zerealak, arroza eta eratorriak (%13); haragiak eta haragiz egindako produktuak (%10) eta olioak eta gantzak (%9).

MAPAMAren esanetan, desoreka bat dago produktu ekologikoen eskaintzan, zeren landare jatorrikoak %77 baitira eta animalia jatorrikoak %23.

Kontsumitzaileen profila

Elikagai eta edari mota horiek erosten dituen kontsumitzaileek zenbait faktore hartzen dituzte kontuan erabaki hori hartzeko:

  • Osasuna eta elikadura arloko segurtasuna (osasungarriagoak eta elikagarriak direla iruditzen zaie).
  • Ez dute onartzen pestizidak, sintesiko ongarriak, hormonak, gehigarriak... erabiltzea.
  • Kalitate, naturaltasun, freskotasun eta zapore handiko produktutzat dauzkate.
  • Ingurumena errespetatuz eta animalien ongizatea zainduz ekoizten direla iruditzen zaie.
  • Landa gunetik hurbilagokoak direla iruditzen zaie, eta jatorri ezaguna, egiazkoa, autoktonoa eta tradizionala dutela.
  • Kultura eta bizi filosofia jakin batekin koherentzian dagoen produktua erosten ari direlako irudipena dute.
  • Produktuari buruzko informazioa.

Nolanahi ere, lehenbiziko arrazoi edo motibazioari dagokionez (produktuak osasungarriagoak eta elikagarriagoak direlako irudipena), esan behar da baieztapen hori ez dela frogatu ebidentzia zientifikoekin: "Egia da nekazaritza ekologikoak eragin txikiagoa duela ingurumenean, eta hori hala dela dio Ameriketako Pediatria Akademiak (AAP), baina ez litzateke baieztatu behar, zenbait zirkulutatik egiten den bezala, elikagai ekologikoek askoz kopuru handiagoetan ematen dituztela mantenugaiak, bitaminak, mineralak, herdoilaren aurkakoak, oligoelementuak, mikromantenugaiak, eta abar, ekologikoak ez direnek baino", azpimarratzen dute Julio Basulto nutrizionista ospetsuak eta Antonio Ortí kazetariak (aditua da nutrizioaren arloan).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto