Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa gida: tomate saltsa: Tomate saltsa: arrakasta gastronomikoa

Munduan gehien hedatu den saltsetako bat da, eta aukera asko eskaintzen duenez, edozein plateri kolorea eta zaporea ematen erabiltzen da

Gastronomia arloko aholkuak eta aurrezteko gakoak

Erosketa egiteko gomendioak

 

Oinarrizko tomate saltsa era guztietako platerak prestatzeko erabil daiteke: pasta, arrainak, haragiak, itsaskiak, lasagnak... Edonola ere, saltsa horiei osagai bat edo bestea eranstean, aldatu egiten dira zaporea eta trinkotasuna.

Beti da aukera ona berdura eta haragi erregosiak etxean prestatzea edo, gazta erantsi nahi bazaio, norberak atsegin duena hautatzea. Denbora hartu behar horretarako. Horri esker, oinarrizko saltsak zapore gehiago izango du, eta, gainera, norberak nahi duen osagaiak edukiko ditu.

Jakin beharrekoa da produktuak hainbat hilabeteko iraupena duela, eta luzaroan eduki daitekeela etxeko biltegian. Behin irekita, hozkailuan gorde behar da beti, eta egun batzuetan ongi iraun dezakeen arren, ez da komeni 48 ordutik gora edukitzea.

Pasta laguntzeko.

Espagetiak edo tallarinak prestatuko badira, napolitar saltsa izango da egokiena, lurrintsua eta leuna. Nahi izanez gero, oliba oliotan egindako tipula erantsi diezaiokegu saltsari eta usain belarren bat, adibidez oreganoa. Pastaren zaporea aldatu egiten da osaeraren eta formaren arabera. Hortaz, pasta zulodunentzat (rigatoni, tortiglioni, penne rigate, maskorrak, marrazoak...) bolognar saltsa da aukerarik onena, trinkoagoa eta sendoagoa baita; saltsa horrek osagai solidoak ere izaten ditu, eta horiek beteko dituzte pastaren hutsarteak. Saltsa hori egiteko, frijitu su eztian baratxuria eta tipula haragi xehatuarekin eta ardo zuri pittin batekin; ardoa lurruntzen utziko dugu tomate saltsarekin batean, eta lurrin ukitu bat emango diogu gero, albaka edo oreganoarekin.

Haragiak laguntzeko.

 

Gisatuak eta haragi erregosiak prestatzeko, beti izaten da aukera ona tomate natural birrindua. Tomatearen zukuak eta gainerako begetalenak eta haragiarenak, oliba olioarekin batean, saltsa atsegin bat emango digute, etxeko zapore gustagarriarekin, batez ere mantso-mantso egiten bada. Haragi erreentzat puttanesca saltsa erabil daiteke, olibak, kaparrak eta perrexila dituena.

Arrainentzat.

Atuna eta beste arrain batzuekin egindako platerentzat, aukera bat baino gehiago dago; itsastar saltsa izan daiteke bat, tipula frijitua, tomate saltsa, arrain salda, perrexila eta piperrauts gozoa daramatzana. Beste aukera bat da pisto bat eranstea tomate saltsari, tipula, piper, baratxuri, berenjena eta kuiatxoz egina (gure dietan begetal gehiago sartzeko modua emango digu). Zapore minak ere ongi datoz arrainarekin, eta hori lortzeko, baratxuria, piperbeltz beltza eta pipermina erantsi ditzakegu oinarrizko tomate saltsara.

Haurrentzat.

Haur gutxik esango diote ezetz tomate saltsa gustagarri bati, haurrei jaki zaporetsuak gustatzen zaizkie eta. Tomate natural birrindua har daiteke, poto handi bat, eta saltsa bikaina prestatu tipula erdia, 2 azenario, oliba olio txorrotada bat, azukre pittin bat eta gatz pittin bat erantsita. Era horretan, kontrolatu egiten da ongailuen kantitatea, zaporerik galdu gabe. Garrantzitsua da elikagaiak ez ezkutuan gelditzea saltsa kopuru handien artean. Etxean kalitatezko begetalekin edo haragiekin osatzea ere oso lagungarria da haurren elikadura hobetzeko.

Diabetesa dutenentzat.

Tomate saltsa egokia izango litzateke begetal kopuru on bat daramana (baratxuria, tipula, piperra...), tomate naturala (laukitxoetan edo birrindua) eta oliba olio birjina estra; ondoren, espezia batzuk erantsiko genizkioke azukrerik erabili beharrik ez izateko, adibidez albaka edo piperrautsa.

Kaloriak zenbatzen dituztenentzat eta zaindu egin nahi dutenentzat.

Oinarrizko gomendioa izango litzateke ez gehiegikeriarik egitea tomate saltsekin. Beti arreta jarri behar zaio etiketari, eta gatz, azukre eta kaloria gutxien dutenak aukeratu. Kontuan hartu behar da gantz gutxiago izateak ez duela esan nahi hobeak direnik; olioa olibarena bada eta neurrian erantsi badiote, orduan izan daiteke hobea, nutrizio arloko profila hobea da-eta saltsa horietan. Are hobea izango litzateke kontserban datozen tomate osoak hautatzea, birrinduta edo laukitxoetan moztuta; horiek tomatea eta gutxi gehiago izaten dute.

Aurrezteko aholkuak

 

Erosketa saskiak eratzeko, helduek eta haurrek batez beste hartzen duten kopurua erabili dugu: egunean 10 gramo tomate saltsa helduentzat eta 50 gramo haurrentzat.

Saski guztietan, oinarrizko tomate naturala jarri dugu eta tomate frijitua ere bai; aukerarik sinpleenak dira horiek, eta tomate naturala hautatzeko orduan, gainera, aukera guztietan osasungarriena bereizi dugu. Tomate saltsa prestatuak ere sartu ditugu; garestiagoak dira, baina praktikoagoak ere bai askotan, berotu eta zerbitzatu besterik ez baita egin behar.

Gauza jakina da markak, ontzi motak eta produktu motak eragin zuzena dutela azken prezioan. Adibidez, ekoizlearentzat merkeagoa da tomate birrindua latan prestatzea saltsa frijitu bat egitea baino, barazkiekin eta espeziekin, eta beirazko ontzi batean merkaturatzea. Noizbehinkako eskaintzez eta sustapenez baliatu ezean, kontsumitzaileak gehienean sumatu egiten ditu alde horiek bere gastuetan.

KONPARAKETAKO TAULA

A FAMILIA: bi heldu + haur bat

Zenbat jaten dute hilean:

2 heldu = 300 g pertsonako

Haur bat = 1.500 g pertsonako

GUZTIRA=2.100 ml

EDUKIA PISUA/KOPURUA PREZIOA
1. SASKIA
Tomate birrindua, EROSKI basic, lata 800 g 0,73 euro
Tomate natural osoa, zuritua, EROSKI, lata 780 g 1,00 euro
Tomate frijitua, EROSKI basic, brik-a 390 g 0,40 euro
Tomatea barazkiekin, APIS, lata 300 g 1,48 euro
GUZTIRA 2.270 g 3,61 euro
2. SASKIA
Tomate birrindua, CARRETILLA, lata 400 g 0,56 euro
Tomate natural zuritua, HIDA, lata 480 g 1,59 euro
Tomate frijitu ekologikoa, ORLANDO, beirazko ontzia 500 g 2,09 euro
Tomate frijitua, APIS, brik-a 350 g 0,65 euro
Barazki fritada, EROSKI, lata 700 g 1,96 euro
GUZTIRA 2.430 g 6,85 euro
3. SASKIA
Tomate birrindua, APIS, lata 400 g 0,58 euro
Tomate osoa, zuritua, CARRETILLA, lata 780 g 1,99 euro
Tomate frijitua, HERO Selección Cosecha, beirazko ontzia 370 g 2,45 euro
Tomate frijitua oliba oliotan, EROSKI, brik-a 390 g 0,70 euro
Tomate-berdura erregosiak, GALLINA BLANCA, beirazko ontzia 350 g 1,95 euro
GUZTIRA 2.290 g 7,67 euro
4. SASKIA
Tomate natural birrindua, Barrenetxe EUSKAL BASERRI, beirazko ontzia 410 g 1,97 euro
Tomate ekologiko osoa, zuritua, LA CHURTA, beirazko ontzia 400 g 2,05 euro
Tomate frijitua, LABORE, potoa 445 g 2,80 euro
Tomate frijitua, etxean egina, APIS, beirazko ontzia 600 g 3,30 euro
Pistoa, LATARRICA, beirazko ontzia 410 g 2,65 euro
GUZTIRA 2.265 g 12,77 euro

B FAMILIA: hiru heldu + bi haur

Zenbat jaten dute hilean:

3 heldu = 300 g pertsonako

Bi haur = 1.500 g pertsonako

GUZTIRA=3.900 ml

EDUKIA KOPURUA PREZIOA
1. SASKIA
Tomate birrindua, EROSKI basic, lata 1.600 g 1,46 euro
Tomate natural osoa, zuritua, EROSKI, lata 1,560 g 2,00 euro
Tomate frijitua, SOLÍS, brik-a 350 g 0,60 euro
Tomate frijitua, EROSKI basic, brik-a 390 g 0,40 euro
Tomatea barazkiekin, APIS, lata 300 g 1,48 euro
GUZTIRA 4.200 g 5,94 euro
2. SASKIA
Tomate birrindua, CARRETILLA, lata 1.200 g 1,68 euro
Tomate natural zuritua, HIDA, lata 960 g 3,18 euro
Tomate frijitu ekologikoa, ORLANDO, beirazko ontzia 500 g 2,09 euro
Tomate frijitua, APIS, brik-a 700 g 1,30 euro
Barazki fritada, EROSKI, lata 700 g 1,96 euro
GUZTIRA 4.060 g 10,21 euro
3. SASKIA
Tomate birrindua, APIS, lata 800 g 1,16 euro
Tomate osoa, zuritua, CARRETILLA, lata 1.560 g 3,98 euro
Tomate frijitua, HERO Selección Cosecha, beirazko ontzia 740 g 4,90 euro
Tomate frijitua oliba oliotan, EROSKI, brik-a 390 g 0,70 euro
Tomate-berdura erregosiak, GALLINA BLANCA, beirazko ontzia 700 g 3,90 euro
GUZTIRA 4.190 g 14,64 euro
4. SASKIA
Tomate natural birrindua, Barrenetxe EUSKAL BASERRI, beirazko ontzia 820 g 3,94 euro
Tomate ekologiko osoa, zuritua, LA CHURTA, beirazko ontzia 800 g 4,10 euro
Tomate frijitua, LABORE, potoa 890 g 5,60 euro
Tomate frijitua, etxean egina, APIS, beirazko ontzia 600 g 3,30 euro
Pistoa, LATARRICA, beirazko ontzia 820 g 5,30 euro
GUZTIRA 3.930 g 22,24 euro

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto