Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa gida: tomate saltsa: Tomate saltsa: arrakasta gastronomikoa

Munduan gehien hedatu den saltsetako bat da, eta aukera asko eskaintzen duenez, edozein plateri kolorea eta zaporea ematen erabiltzen da

Kontsumoa eta analisi nutrizionala

Zer leku hartu behar dute dietan

 

Enkid azterketak dioenez (Estatuko haur eta gazteen elikadura ohiturak eta nutrizio egoera neurtzen ditu), 24 urtez azpiko herritarrek, batez beste, 50 gramo tomate saltsa jaten duten egunero. Horrek esan nahi du urtean 18 kilo baino gehiago hartzen dutela. Helduek, berriz, urtean 3,5 kilo pasatxo hartzen dituzte.

Datu horiek argi erakusten digute herritarrek zer-nolako lehentasunak dituzten elikadura arloan, eta horrekin batean, arrasto bat ere ematen digute produktu mota horretan herritarrek zenbat gastatzen duten jakiteko.

Eremu geografikoei dagokienez, ekialdean tomate gordin gehiago jaten dute (Katalunia, Valentzia eta Balearrak sartzen dira hor), eta iparraldean, berriz, tomate saltsa gehiago.

Nutrizio arloko semaforoa

Tomateak kaloria gutxi ematen du: 100 gramo tomatek 20 kcal baino ez dituzte. Ura izaten du pisuaren zatirik handiena (%95). Azukre sinple batzuk izaten ditu, eta gozotasun arin bat ematen dio horrek; azido organiko batzuk ere baditu, tomateak berezkoa duen zapore azido hori ematen diotenak.

Tomate frijituak, dena den, 77 kcal ematen ditu 100 gramo bakoitzeko, tomate zuritu eta birrinduarekin egindako kontserbak halako 5 ia. Gantzak, berriz, 5,3 gramo izaten ditu 100 gramo bakoitzeko (tomate birrinduak 0,1 gramo baino ez). Azukrea, aldiz, tomate heldu gordinak baino %30 gutxiago izaten du tomate frijituak (2,5 gramo azukre 100 gramo bakoitzeko).

Saltsa mota batzuk noizbehinka hartzekoak dira, baina tomate frijitu industrialak egunero hartzeko modukoak izan daitezke, neurrian betiere, horien osaera ez baita hain kezkagarria nutrizioaren ikuspegitik. Platerei kolorea eta zaporea ematen diete, eta nutrizio arloko semaforoan azaltzen den bezala, merkatuan dauden tomate saltsek ez dute eragozpenik sortzen "mantenugai arazotsuak" esaten zaien horiekin (kaloriak, gantz saturatuak, azukreak eta gatza).

Nahiz eta tomate saltsak ez diren azukre gutxiko elikagaiak (salbu eta gatzik gabeko tomate frijitua edo 'light' erakoa, gainerakoek baino gutxiago izaten dute eta), azukre horiek ez dute gorabeherarik sortzen dieta bere osoan hartuta, azken batean tomate saltsa nahiko kopuru txikietan kontsumitzen da eta (heldu batek egunean 10 gramo hartzen ditu, batez beste).

Tomateak ugari ematen ditu zenbait mineral, potasioa eta magnesioa esaterako. Bitaminei dagokienez, A, B1, B2, B5 eta D nabarmentzen dira, eta beste osagai hauek ere baditu: azido folikoa, betakarotenoa, flabonoideak eta likopenoa (kolore gorria ematen dion pigmentua da). Tomate mota berriak sortzen joan diren neurrian, horietako batzuk propio landatzen dira nekazaritza arloko industrian erabiltzeko; horren adibide izan daitezke freskoan jateko tomateek baino likopeno gehiago daukatenak.

Nutrizio arloko semaforoa osatzeko, 45 gramoko errazioa finkatu dugu (hiru koilarakada izango lirateke, zopakoak). Ikus daitekeen bezala, merkatuan dauden tomate saltsek eta tomate frijituek ez dute kezkatzeko arrazoirik ematen "mantenugai arazotsuak" esaten zaien horietan (kaloriak, gantz saturatuak, azukreak, gatza).

Osagaiak eransteak eta oliotan frijitzeak areagotu egiten dute azken produktuaren kaloria kopurua. Horrela, aztertu ditugun saltsa guztietan, tomate frijituak du kaloria gehien. Gantzetatik dator saltsa mota horrek emate duen energia gehiena.

Likopenoa: toma azalak dituen onurak

 

Likopenoa karotenoide bat da, herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia duena eta nagusiki tomatean agertzen dena. Prozesatu ondoren ere eutsi egiten die bere ezaugarri funtzionalei, ez du izaten toxikotasunik eta berak ematen dio kolore gorria barazki horri. Kopuru aipagarrietan ageri da likopenoa tomatean, eta gure osasunarentzat oso onuragarriak izan daitezkeen ezaugarriak ditu.

Likopenoa eraginkorragoa da tomateak prozesatu edo sutan prestatu ondoren, hau da, produktu landuetan, besteak beste tomate saltsa frijituan. Olio kopuru txikiekin prozesatu edo egin den tomateak askatu egiten du tomate gordinen azalean dagoen likopenoa (zelula pareta hautsi egiten da egosaldian, eta organismoak errazago xurgatzen du likopenoa). Tomate gordinak 3 mg likopeno ditu 100 gramo bakoitzeko, pizza egiteko saltsak 12, ketchupak 15 eta tomate frijituak 22.

Likopenoa hartzea prebentzio neurria eta neurri terapeutiko ez-farmakologikoa izan daiteke zenbait gaixotasunentzat, baina nutrizioaren eta osasunaren arloko profesionalek lan gehiago egin behar dute jendea elikaduraren inguruan hezteko eta osagai hori kopuru handiagoetan har dezaten lortzeko, eta, horrekin batean, ikerketa zientikoen emaitzetan oinarrituta, egunean hartu beharreko kopurua finkatu behar lukete, gaur egun komeni baino txikiagoa dela dirudi eta.

KONPARAKETAKO TAULA

TOMATE SALTSEN EZAUGARRI NAGUSIAK

ZER ERAKUSTEN DIGU NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROAK?*

Errazio batean (45 g) ENERGIA GANTZA GANTZ SATURATUA AZUKREAK GATZA ZUNTZA
(kcal) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1)
Tomate saltsa albakarekin, EROSKI 32,9 1,6 1,8 2,6 0,3 1,4 2,4 2,7 0,5 9,9 0,3 1,1
Concasse tomate saltsa, EROSKI SELEQTIA 41,4 2,1 2,8 4,0 0,4 2,0 2,2 2,4 0,8 15,3 0,5 2,3
Pizza egiteko saltsa oreganoarekin, EROSKI 22,1 1,1 0,0 0,0 0,0 0,0 0,9 1,0 0,4 8,1 0,4 1,5
Tomate frijitu, EROSKI, 550 g-ko ontzia 32,9 1,6 1,6 2,3 0,2 0,9 2,9 3,3 0,4 8,1 0,2 0,9
Tomate frijitua, etxeko eran egina, EROSKI, 350 g-ko ontzia 34,2 1,7 2,1 3,0 0,3 1,4 3,1 3,5 0,5 9,0 0,8 3,4
Tomate frijitua oliba olio birjina estrarekin, EROSKI 34,2 1,7 1,8 2,5 0,3 1,4 3,1 3,5 0,5 9,9 0,5 2,3
Tomate frijitua oliba olioarekin, artisau erakoa, EROSKI, 550 g 96,8 4,8 6,8 9,6 1,1 5,6 6,8 7,5 0,7 13,5 1,1 4,5
Pizza egiteko tomate saltsa, EROSKI 22,1 1,1 0,0 0,0 0,0 0,0 0,9 1,0 0,4 8,1 0,4 1,5
Tomate saltsa, etxekoa, ANKO 21,2 1,1 0,9 1,3 0,1 0,5 0,7 0,8 0,3 6,3 0,5 2,1
Tomate saltsa albakarekin, FLORETTE 95,9 4,8 8,6 12,2 1,2 5,9 2,7 3,1 0,7 13,1 0,3 1,1
Tomate saltsa, artisau erakoa, GALLO 55,8 2,8 4,1 5,8 0,5 2,3 3,2 3,5 0,5 9,0 0,5 1,9
Tomate saltsa, EROSKI SELEQTIA 41,4 2,1 2,8 4,0 0,4 2,0 2,2 2,4 0,8 15,3 0,0 0,0
Tomate frijitua, ORLANDO, brika 32,9 1,6 1,6 2,3 0,2 0,9 3,3 3,7 0,7 13,5 0,0 0,0
Tomate frijitua, ORLANDO, beirazko ontzia (etxeko eran egina-ekologikoa) 31,1 1,6 1,4 2,0 0,2 0,9 3,2 3,6 0,7 13,5 0,0 0,0
Tomate frijitua, ORLANDO, beirazko ontzia (etxeko eran egina) 42,3 2,1 2,3 3,3 0,3 1,6 4,2 4,7 0,7 13,5 0,0 0,0
Tomate frijitua, VERITAS 34,2 1,7 1,4 2,0 0,1 0,7 3,2 3,6 0,7 13,5 0,5 2,3
Tomate frijitua, GALLINA BLANCA 34,2 1,7 1,4 2,0 0,5 2,3 3,0 3,4 0,6 11,7 0,8 3,4
Tomate frijitua, APIS 34,2 1,7 1,4 2,0 0,1 0,7 3,2 3,6 0,7 13,5 0,5 2,3
Tomate frijitua, SOLIS 33,3 1,7 1,5 2,1 0,2 0,9 3,3 3,7 0,5 9,9 0,5 2,3
* 19 eratako tomate saltsak erosita atera zaigun semaforoa, kontsumo errazio bat aintzat hartuta: 45 g. (1) Mantenugai bakoitza zer-nolako proportzioan ematen duen adierazten du, heldu batek mantenugai bakoitzetik hartu behar lukeen Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta: 2.000 kcal., 70 g. gantz, 20 g. gantz saturatu, 90 g. azukre, 5 g. gatz eta 24 g zuntz. Nutrizio arloko semaforoak kolore sistema bat darabil: berdea-kopuru txikia (KGaren %7,5 ematen du), horia-kopuru ertaina (KGaren %7,5 eta %20 artean) eta laranja-kopuru handia (%20 baino gehiago).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto