Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

^

Cristina Cañada, IDAE-Espainiako Energia Ministerioko aditua: "Espainian etxe bakoitzak alferrik galtzen du kontsumitzen duen energiaren %20"

 

Energia aurrezteak lagundu egiten digu fakturetan gutxiago ordaintzen, horien prezioak gora eta gora baitoaz, eta lagundu egiten du, halaber, ingurumena zaintzen. Azalpen hori eman du Cristina Cañadak. Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko teknikaria da (IDAE), eta Etxeen eta Eraikinen Sailean aritzen da (Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren mendeko erakundea da). Cañadak, gainera, zenbait neurri proposatu dizkie kontsumitzaileei energia aurrezteko.

Zer-nolako mesedea egiten dio energia aurrezteak ingurumenari?

Energia gutxiago kontsumitzen bada, gutxiago ekoizten da eta gutxiago kutsatzen. Espainiako Sare Elektrikoak emandako datuen arabera, 2016. urtean Espainian instalatuta zeuden 100 gigawatt bakoitzeko (GW), erregai fosilekin dabiltzan zentral elektrikoei zegozkien 46 GW, eta horiek sortzen dituzte klima aldaketa eragiten duten berotegi gasak.

Igo egin da argiaren prezioa. Zer egin dezakegu gutxiago gastatzeko?

Argindarra aurrezteko, IDAEk hainbat aholku ematen ditu Guía Práctica de la Energía dokumentuan (Energiaren gida praktikoa; guiaenergia.idae.es). Adibidez, behar den neurriko etxetresnak erostea, horien gaitasunari ahalik eta probetxurik handiena ateratzea eta etiketa energetikorik eraginkorrena dutenak hautatzea. Hozkailua ahalik eta gutxiena irekitzea eta ez sartzea produktu berorik, tenperatura txikiko programak erabiltzea eta garbigailuaren zentrifugagailuarekin eta eguzkiaren beroarekin lehortzea arropa. Ordutegi Bereizketa duen Tarifa kontratatu badugu, komeni da deskontu orduetan erabiltzea etxetresnak, ontzi garbigailuetan gutxien gastatzen duten programak aktibatzea, horien gatz eta distiragailu neurriari arreta jartzea, eta abar.

Eraginkortasun handiko etxetresnen alde egin duzu, baina garestiagoak dira. Merezi al du inbertsioa egitea?

Bai, merezi du, bai etxetresna bat ordezkatzen dugunean eta bai lehenengoz erosten dugunean ere. Etiketa energetikoak lagundu egiten du kontsumitzaileak jakin dezan zein den tresnaren energia "gastua". Luzera, tresna horiek ongi erabiltzea eta mantentzea bezain garrantzitsua da.

Zenbait lekutatik, fakturan gutxiago ordaintze aldera, kontsumitzaileei gomendatu zaie jaitsi dezatela kontratatua duten argindar potentzia. Komeni al da?

Bai. Argindarraren fakturaren "itzaleko" pisuaren zati handi bat potentziari lotua dago, zeina hilero ordaintzen baita, kontsumitu edo ez kontsumitu. Horretarako, ikuskatu egin behar dugu gure faktura, eta etxean ongi antolatu. Saihestu egin behar dugu potentzia elektriko handiena duten gailuak aldi berean erabiltzea. Adibidez, labea jarri eta arropa lisatzen hasten bagara, 3 edo 4 kW eman beharko dizkigu sareak, eta horri gehitzen badiogu etxeko kontsumo iraunkorra (hozkailua, stand-by...), gutxienez 4,4 kW beharko ditugu. Horrela jokatuz, hilean 15 euro inguru ordaindu beharko dugu zergak ezarri aurretik. Hori egiteko ohiturarik ez badugu, aski genuke 3,3 kW-ekin, eta 11 euro eta erdi ordainduko genuke.

Nola jaitsi daiteke potentzia?

Kontratatzen den potentzia zatika doa, zeren, egiaz, argindar konpainiarekin Intentsitatea kontratatzen baita, zeina 5 amperetik 5 ampereko zatietan eskaintzen den. Adibidez, hornidura tentsioa 220 volt-ekoa bada (V) eta 4,40 kW baditugu, beherantz egin nahi badugu, 3,30 kW-era etorri behar genuke (15 A). 230 V eta 4,60 kW (20 A) edukiko bagenitu, 3,45 kW-era jaisteko modua izango genuke. Jaisteko, harremanetan jarri behar dugu gure argindar konpainiarekin eta, teknikariak egindako lana ordaindu egin behar den arren (9 euro inguru kontagailua moldatzeagatik), merezi du.

Zer-nolako laguntzak daude gure energia kontsumoa murrizteko?

Aldian behin laguntza programak ateratzen dira autonomia erkidegoetan. Horregatik komeni izaten da han energia arloko eskumenak dituzten erakundeei galdetzea. IDAEk, adibidez, eraikinaren energia jokabidea hobetzeko programa antolatzen du, PAREER-CRECE izenekoa.

Zenbat energia galtzen dugu alferrik herritarrek aurrezteko sistemarik edo eraginkortasuna bermatzekorik ez dugulako? Nola saihestu dezakegu?

Batez besteko bat aterata, etxe bakoitzak %20 inguru. Lehenik eta behin, etxebizitzarekin eta ibilgailu pribatuarekin, etiketa energetikoari erreparatu behar zaie, horiek baldintzatzen dute-eta gehien gure kontsumoa. Eta garrantziaren araberako hurrenkerari jarraituz, kontsumo txikiko klimatizazio eta argiztapen sistemak hautatu eta etxetresnari eraginkorrenak jarri.

Oso garesti ateratzen al da energia berriztagarrietan oinarritzen den sistemaren bat etxean jartzea aurrezteko?

Onena da 2007. urtearen ondoren eraiki edo berritu den etxe bat erostea, legediak berak bermatzen baitu, eraikinetik beretik, energia kontsumo txikiagoa egiten dela klimatizazioan eta argiztapenean. Eta sistema eraginkorren eta berriztagarrien instalazioa ere hartzen du kontuan. Baina beti ezin denez, hobekuntzak egin beharko dira, eta horretarako ez dago "errezeta" bat bakarra. Kasu bakoitzak irtenbide bat edo batzuk izan ditzake, faktore asko egoten baitira tartean, adibidez klima, instalazioak egiteko lekua edukitzea, lehendik dauden instalazioei probetxua ateratzea, eraikinaren egitura errespetatea, eta abar. Adibidez, etxe batzuen teilatuak ematen du aukera eguzki hargailu termikoak jartzeko eta horiekin ur beroa doan sortu eta Ur Bero Sanitarioaren zirkuitura sartzeko; horrela saihestu egiten da beste erregairen bat erabiltzea prozesu horretan. Inbertsio hori 3 edo 4 urteren buruan berdindu daiteke. Beste teknologia batzuekin irtenbide bat baino gehiago egon daiteke. Onena da aditu bati galdetzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto